Aldana tabernako atentatua

Aldana tabernako atentatua Alonsotegin (Bizkaia) 1980ko urtarrilaren 20an, goizaldean, bonbaz eginiko atentatua izan zen. Arduraduna eskuin muturreko talde bat izan zen. Lau izan ziren hildakoak eta beste asko zaurituak izan ziren. Gertaera hau 80ko hamarkadan Euskadin gertatu zen gerra zikinaren barruan kokatzen da.[1]

Aldana tabernako atentatua
Motabonba erasoa
Honen parte daEuskal Herriko gatazka
Data1980ko urtarrilaren 20a
KokalekuAlonsotegi
HerrialdeaEspainia
Pertsona hilak4
Pertsona zaurituak10

Gertaerak aldatu

Aldana tabernaren kanpoaldean jarritako lehergailu batek eztanda egin eta taberna barruan zeuden lau lagun hil zituen. Atentatua GAE (Grupos Armados Españoles) izeneko talde batek hartu zuen beregain, haien ustez tabernan biltzen ziren ezker abertzaleko kideen aurka, itxura guztien arabera garai hartan ugari ziren talde parapolizial eta ultraeskuindarren ekintzetarako ad hoc asmaturiko siglak baliatuz.[2] Atentatuaren ondoren polizia ikerketak egin baziren ere, errudunak zein izan ziren ez da inoiz jakin, eta Espainiako Barne Ministerioaren arabera ez dago atentatuari buruzko txostenik haien artxiboetan. Ez da harritzekoa kontutan izanda ikerketaren ardura Jose Amedoren eskuetan gelditu zirela, gerora GALeko kide izateagatik ezaguna izango zena.

Biktimak aldatu

Lau pertsona izan ziren erahilak:

  • Manuel Santacoloma
  • Mari Paz Ariño
  • Pacifico Fika
  • Liborio Arana

Hildakoez gain, hamar bat pertsona ere zauritu ziren, batzuk oso larri eta gorputz-atal anputatuekin.

Bibliografia aldatu

  • Joseba Zabalza: Gogoan hartzeko izenak, Euskal Memoria Fundazioa, 2017.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.