Bergarako besarkada
Bergarako besarkada edo Bergarako hitzarmena Maroto jeneral karlistak (Estatu Nagusiko buruzagia) eta Espartero jeneral liberalak Bergara udalerriko (Gipuzkoa) Irizar jauregian sinatutako hitzarmenaren aurkezpen sinbolikoa da, Bergaran egindakoa 1839ko abuztuaren 31n. Bi egun lehenago Oñatin sinatu zuten hitzarmena.
Bergarako besarkada | |
---|---|
Mota | bake itun |
Honen parte da | Lehen Karlistaldia |
Data | 1839ko abuztuaren 31 |
Herrialdea | Espainia |

Honekin Lehen Karlistaldiaren amaiera iritsi zen Euskal Herrira. Karlistek aldarrikapen askori uko egin behar izan zieten; batik bat, Espainian Karlos Maria Isidro Borboikoaren erregetza eta Antzinako Erregimena ezartzea. Horren ordez, Elisabet II.aren erregealdia eta 1837.ko Espainiako Konstituzioa ezarri ziren. Hala ere, Espartero jeneralak Hego Euskal Herriko foruek bere hartan jarrai zezaten eskatzeko konpromisoa hartu zuen eta, horrela, urte hartako urriaren 25ean euskal foruak baieztatzen zituen legea onartu zen. Lege hark, baina, euskal foruak aldatzeko ahalmena ematen zien Espainiako instituzioei eta, gainera, foruak Espainiako batasun konstituzionalaren menpe jartzen zituen. Horrek kontraesan bat suposatzen zuen, eta azkenean hori izan zen Espainiako gobernuak euskal foruak deuseztatzera eraman zuena.[1]
Aurrekariak
aldatuLehen Karlistaldia 1833.ean hasi zen. Gerrak aurrera egin ahala, karlisten taldean bi multzo agertu ziren. Batetik, transakziozaleak, gerra gehiegi iraun zuela uste zutenak; eta bestetik jarrera amoregaitzekoak, gerrarekin jarraitu nahi zutenak. Rafael Maroto jenerala transakziozalea zen, eta ondorioz, haren politikari aurka egiten zioten batzuk fusilatu ostean, gerraren amaiera ekarriko zuen Bergarako hitzarmen honetan bukatuko zuten elkarrizketak hasi zituen liberalekin[2]. Hitzarmena gobernu ingelesaren interbentzioz umotu zen, zehazki Palmerstongo bizkondearen ekimenez, Jose Mari Espartzak adierazi duenez.[3] Lord John Hay almirante britainiarraren bitartekotzari esker gauzatu ahal izan zen.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edo ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Fernando VII.aren erregealdian absolutisten eta liberalen artekogatazka gertaera iraunkorra izan zen. Istilu guzti horiek hainbaterrealitateetan islatu ziren:
a) Hirurteko Liberalean (1820-1823) absolutismoaren aldekosoldadu-partidak sortu ziren eta 1822.an UrgellekoErregeordetza osatu zen. Hauek “errealistak” ziren.
b) Zoritzgaiztoko Hamarkada (1823-1833)
c) “Errealista Puruen Manifestua” (1826) On Karlosen alde.
d) Malcontets-en Gerra (1827) Katalunian Fernando VII.arenneurrien aurka. Altxatutakoak erregeak hartutako erabakibatzuen kontra jarri ziren, haien ustez, neurri liberalak baitziren(adibidez, Inkisizioa bertan behera uztea)
e) Milizia Nazionala (izaera liberalekoa) ordezkatzekoErrealisten Boluntariotza sortu zen.
Hau guztiarekin batera, ezin dugu ahaztu lehen karlistadaren garianazaldutako bestelako eragileak karlismoa bultzatzeko, hala nola, arazo dinastikoa, Antzinako Erregimenaren agorpena edo krisia, foru-sistemaren krisia, iraupeneko krisialdia eta horrekin lotutakonekazarien bizi-egoera txarra edota ekonomiaren geraldia.
Karlismoaren eragin-esparru inportanteenak Euskadin, Nafarroan, Kataluniako zonalde batzuetan eta Maestrazgon (Castellón) egonziren, landa eremuak batik bat. Lurralde horietan, Karlismoaknekazarien laguntza izan zuen. Bestetik, Elizaren sektore batzuk(behe kleroak eta klero erregularra batez ere, Desamortizazioenminduta zegoena ) On Karlosen kausa bultzatu zuten sutsuzpulpituetatik. Hiri batzuetan, ere, laguntzaileak izan zituenmugimenduak, artisauak esaterako. Lurralde foraletan, foruakgaltzeko aukerak (liberalismoak garaituz gero) foruen defentsaamorratua piztu zuen. Horrez gain, nazioarteko testuinguruan, Karlismoak Prusiako, Errusiako eta Austriako babesa morala izan zuen. Hitz batek definitu ahal du Karlismoaren ideologia: antiliberalismoa. Bere leloak argi uzten zuen: “Jainkoa, Aberria, Erregea eta Foruak”.
Oinarrizko zutabe ideologikoei begira, hauek dira atal nagusienak:
1. Absolutismo eta Antzinako Erregimenaren defentsa. Karlismoak gizarte-eredu horrek irudikatzen zuenaren alde eginzuen: monarkia absolutua, estamentuak, erlijioaren garrantzia, jaun-erregimena etabar.
2. Integrismo erlijiosoa. Erlijio katolikoa karlismoaren erdigunebihurtu zen eta elizgizonen artean entzute sakona izan zuen, herrietako kleriko eta klero erregularraren artean nabarmenki. Eliza askoren pulpitoak karlismoaren bozgorailu bihurtu ziren.
3. Nortasun forala. Foru-erregimena karlismoaren oinarrizkozutabea izan zen baita. Izan ere, karlismoarekin bat egin zutenlurralde gehienetan foru-errealitatea edo foru-arazoa bizirikzegoen: Euskadin eta Nafarroan liberalismoak mehatxatzen zuensistema eta Katalunia, Aragoi edo Valentziak foru-erakundepropioak izandako lurraldeak izan ziren XVIII.mendera arte.
Hitzarmenaren laburpena
aldatu- 1. artikulua: Esparterok gobernuari gorteek foruak onar edo alda zitzaten gomendatzeko akordioa hartu zuen.
- 2., 3., 4., 5. eta 6. artikuluak: Karlista armadan parte hartu zutenen intsigniak, lanbideak eta graduak onartzen ziren. Karlistei armada liberalean sartzeko aukera ematen zitzaien.
- 7. artikulua: Nafarroako eta Arabako armadeei aurreko artikuluak zabaltzeko aukera ematen zitzaien hitzartutakoa onartzen bazuten.
- 8. artikulua: Karlisten armak, jantzitegiak eta bizigaiak Esparteroren menpe jartzen ziren.
- 9. artikulua: Gatibuei, hitzartutakoa onartzen bazuten, aske geratzeko aukera ematen zitzaien.
- 10. artikulua: Esparterok gobernuari –honek gorteei eskatzeko- alargunak eta umezurtzak bere gai har zitzan eskatzeko akordioa hartzen zuen.[4][2]
Hitzarmena
aldatuBaldomero Espartero Armada Nazionaletako kapitain jeneralaren eta Rafael Maroto teniente jeneralaren artean egindako hitzarmena.
1. art. Baldomero Espartero kapitain jeneralak gogotsu gomendatuko dio gobernuari Gorteei foruak ematea edo aldatzea formalki proposatzeko konpromisoa betetzeko.
2. art. Jeneral, buruzagi, ofizial eta Rafael Maroto teniente jeneralaren agindupeko armadako gainerako norbanakoen enplegu, maila eta kondekorazioak aitortu egingo dira. Rafael Maroto teniente jeneralak euren armen adierazpenarekin aurkeztuko ditu zerrendak eta 1837ko Konstituzioa, Isabel II.aren tronua eta bere Ama Agurgarriaren Erregeordetza zerbitzatzen eta defendatzen jarraitzeko edo etxera erretiratzeko askatasuna izango dute, armekin jarraitu nahi ez dutenek.
6. art. Aurreko artikuluek, hitzarmen hau berretsi eta hamabi egunera aurkezten diren enplegatu zibil guztiak hartzen dituzte.
7. art. Nafarroa eta Arabako dibisioak Gaztela, Bizkaia eta Gipuzkoako dibisioak bezala aurkezten badira, aurreko artikuluetan adierazten diren emakida berberak izango dituzte.
8. art. Baldomero Espartero kapitain jeneralaren eskuetan jarriko dira Rafael Maroto teniente jeneralaren menderapenean dauden artilleriak, arma lantegiak eta arma, arropa eta janari gordailuak.
Hitzarmena Bergarako kuartel nagusian berretsi da, 1839ko abuztuaren 31n.
Boletín Oficial de Pamplona, 1839ko irailaren 5a, osteguna
Hitzarmenaren aurkariak
aldatuKarlisten eta kleroaren zati ziren askok ez zuten hitzarmena onartu eta On Karlosekin batera Frantziara alde egin zuten. Bestalde, Ramon Cabrera karlista jeneralak, hitzarmena onartu ez zuena, gerrarekin jarraitu zuen Maestrazgoko eskualdean, 1840.ean garaitua izan zen arte. Hitzarmena onartu ez zutenek Bergarako Traizioaz hitz egingo zuten.
Ondorioak
aldatu1839.ean urriaren 25ean Euskal foruak baiztatzen zituen legea onartu zen Espainiako gorteetan. Lege honen testuinguruan 1841.ean Nafarroako Lege Hitzartua onetsi zen, zeina Nafarroako foruen galtzea ekarri zuen, Nafarroak halako subiranotasun maila gordez, hala ere.
Bergarako besarkadak karlisten eta liberalen arteko gerraren amaiera sinbolizatu zuen. Hitzarmenean karlistek Elisabet II.aren erregealdia eta Espainiako Konstituzioa onartu zituzten, eta trukean liberalek euskal foruak errespetatuko zituztela esan zuten, “beti ere konstituzioaren menpean”.
1841. urtean bertan, Bergarako Besarkadan hitzartutakoaren aurka,[5] Esparterok (honezkero Espainiako erregeordea) Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabari foruak deuseztatzeko ekimena egin zuen dekretu bidez. Hala ere, 1844.an, Esparteroren erregeordetzaren amaierarekin, hiru probintzia hauetan foruak mantendu ziren, 1876.an Hirugarren Karlistaldiaren ostean ezeztatuak izan ziren arte.[6] Euskararen aurkako erasoak bata bestearen atzetik hasiko ziren behin foruak deuseztatuta. Bergarako besarkada euskaldunontzat traizioaren eredu hartzen da.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.elcorreo.com/vizcaya/20081026/vizcaya/octubre-1839-20081026.html
- ↑ a b http://www.zaraobe.net/ikasleak/lanak/005.htm[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «El Abrazo de Bergara · Guía contra la desmemoria | Jose Mari Esparza» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2021-08-12).
- ↑ http://www.euskomedia.org/aunamendi/32407
- ↑ https://web.archive.org/web/20100118175004/http://www.puntubi.com/testuinguruak/bergarakohitzarmena.htm
- ↑ http://www.zumalakarregimuseoa.net/actividades/investigacion-y-documentacion/historia-del-siglo-xix-en-el-pais-vasco/biografias/baldomero-espartero-1793-1879
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/bergarako-besarkadak-karlisten-eta-liberalen-arteko-gerraren-amaiera-sinbolizatu-zuen