Oroimena euskal gatazkan

Oroimena euskal gatazkan 1990eko urteen amaieratik Hego Euskal Herriko gizartean eta agenda politikoan gaurkotasunez plazaratu zen gaia da. Gatazkako biktimen oroimenak hartu zuen garrantzia, bereziki ETAk eta euskal talde armatuek hildakoena. Oroimen historikoaren erreklamazioa, hala ere, gatazkako biktima eta gertaera guztietara hedatu zen luze gabe. Aldi berean, gaurkotasuna hartu zuen Espainiako Gerra Zibil eta Francoren diktadurako oroimen historikoak. Euskal gatazkako oroimena ekitaldi, erakusketa, plaka eta monumentuen bidez gauzatu da, baina baita idazlan, hedabide eta museotako programazio eta legeen bidez ere.

Geroaren memoria / Memoria de mañana monumentua Lasarten (2011, terrorismoaren biktima guztien omenez)
Tolosako Benta Haundi, harresi gainean Oteizaren eskultura duela

Oroimena gatazkari buruzko narrazioaren gaiarekin nahastu da askotan, haren tratamendua zaila eta, are, iskanbilatsua eginez, diskurtso eta borroka politikoan txertatua, inplikazio penalak ere izan ditzakeena, biktimen umiliazioaren, terrorismoaren gorespenaren edo segurtasun indarren irainen kontrako Espainiako legedia dela eta. Alde horretatik, euskal gatazkako oroimenaren auzia Espainia osoan zabaldurik dago. ETAren behin betiko su-etenaren ondoren, Ipar Euskal Herrira ere hedatu zen bertako bakegintza ahaleginei loturik.

2008an, Gasteizko Eusko Legebiltzarrak lege bat atera zuen terrorismoaren biktima guztien aitortzarako, PPren oposizioaz, bakarrik ETAren (eta beste euskal talde armatuen) biktimak kontuan hartu behar zirelakoan.[1] 2010ean, Patxi Lopezen gobernuak (PSE) terrorismoaren biktimen egun instituzional bat ezarri zuen azaroaren 10ean. Aldiz, ez zuen denen oniritzia jaso, eta hala PPk, alde batean, nola Ezker Abertzaleak, bestean, beren oroimen ekitaldiak egin dituzte beraien hautuko oroilekuetan.

Bi motatako biktimak bereizi ohi dira ofizialki gatazkako biktimen inguruan: batetik, gatazkako indarkeriaren biktimak eta, bestetik, ETAren (euskal talde abertzale armatuen) edo terrorismoaren biktimak. Batez ere bigarren mota horretako elkarteek diru laguntzak jasotzen dituzte urtero, oroimenerako zein beste zereginetarako. Biktima elkarteek oroigarriak sustatu ohi dituzte;horrekin batera, bakearen aldeko monumentuak jarri dira espazio publikoetan.[1] Oroimenaren gaia oso arantzatsua izaten jarraitu du, eta ñabardura garrantzitsuak daude Euskal Herriko eta Espainiako ikuspegien artean.

Oroimen ereduakAldatu

Euskal gatazkako oroimenaren inguruan, biktima elkarteak nagusitu dira, biktimen oroimena ez galtzea eta biktimak aitortzea bilatzen dutenak, baina baita indarkeria edo/eta terrorismoaren biktimei babesa ematea ere. Jarrera desberdinetako elkarteak dira, eta batzuek lege aitortza eta babesa dute, beste batzuek ez. ETAren elkarte batzuek argi eta garbi agertu dute agenda politikoan eragiteko asmoa, beren adierazpenen bidez gobernuen, erakunde publikoen eta eragile politikoen programak, ekimenak edo/eta aliantzak baldintzatuz.

Jarreren arteko talkaAldatu

 
Madrilgo 2007ko AVT elkartearen manifestazioa, Espainiako gobernuaren kontra

Martxoak 3 elkarteak biktimen memoria inklusibo baten alde dagoela azaldu zuen 2021eko martxoan, «estatuaren zigorgabetasun ereduak» lehengo horretan jarraitzen duela nabarmentzeaz gain.[2] Egiari Zor elkarteak espetxe politikari loturik hil direnak ekarri ditu gogora, beharrezkotzat joaz «presoek jasandako indarkeriak aitortzea»;[3] halaber, Joxe Arregiren erailketaren urteurrenean, gogora ekarri zuen milaka torturatuen "memoria publikoa" sustatu behar dela.[4] Ildo beretik mintzatu zen Bake Prozesua Indartzeko Foro Soziala, eta gogora ekarri pertsona torturatuek ez dutela egia, justizia, aitortza edo erreparaziorik izan.[5] Foro Sozial Iraunkorrak mota desberdinetako biktimen arteko mahai-ingurua egin zuen 2021eko martxoaren 5ean.[6]

Euskal Memoria elkarteak euskararen jazarpen esperientziak eta testigantzak bildu zituen 2013ko azaroan, eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztu 2014ko martxoan. Perspektiban, euskaraz egiteagatik jipoiak, jazarpena, mespretxuak eta zigorrak jasan zituzten hainbat lagunen bideo batekin ekin zioten agerraldiari. «Hizkuntza jazarpenaren biktimei dagokien aitortza egiteaz gain, egungo egoeraren gakoak iraganean daude», adierazi zuen agerraldia zuzendu zuen Dabid Anautek.[7] 2021eko martxoaren 4an, Memoria Osoa sareak, oroimenaren aldeko hamalau elkartek osatuak, babesa eskatu zion Gasteizko Udalari bizikidetzak planteatzen dituen erronkei diskriminaziorik gabe heltzeko. Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Nazionala delakoaren kontra abiaturiko dinamikaren baitan kokatu zuen eskaera hori, ekimen instituzional hori «baztertzailea eta bizikidetzaren kontrakoa» delakoan.[8] Hiru hilabete geroago, Txabi Etxebarrieta gogoratzeko Egiari Zor elkartearen ekitaldi bat auzitegietara eraman zuen Dignidad y Justicia elkarteak, «terrorismoa goratzea» leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak baztertutako salaketa; hargatik, Bilboko Udalak ukatu egin zien hitzaldia emateko aretoa.[9]

Elkarteen oroimen ekitaldietan, alderdi edo/eta eragile instituzional desberdinak izan ohi dira. Efemerideak izaten dira oroimenerako egokierak, biktimen memoriaren gaia ikusaraziz. 2021eko otsailean, Fernando Buesa eta Jorge Diez haren eskoltaren erailketaren urteurrenean, Sara Buesa Fernando Buesa Blanco Fundazioko presidenteordeak adierazi zuen omenaldia bere aitaren eta «terrorismoaren biktima guztien aldekoa» zela; aldi berean, gizarteari dei egin zion krimenak egin dituzten pertsonen omenaldiak eta indarkeria justifikatzen duten diskurtsoak ez onartzeko.[10] Covite eta AVT ETAren biktima elkarteek garaileak eta garaituak dituen memoria bat erreklamatu dute, eta iragana "zuritzearen" arriskuaz ohartarazi diote Eusko Jaurlaritzari, haren oroimen politika arbuiatuz, «polizia abusuen biktimek ETAren biktimen pareko aitortza jasotzen dutelako».[11] AVT elkarteak uko egin zion 2020ko ekainean Espainiako Kongresuaren terrorismoaren biktimen memoria ekitaldian parte hartzeari, "EH Bildu zuritzen" duelakoan.[12] Elkarte horrek berdin jokatu zuen Espainiako Gobernuak ETAren porrota sinbolizatzeko haren armak urtzeko ekitaldia egin zuenean, ostiralero euskal presoak etxera hurbiltzen ari zela kritikatuz.[13]

Nafarroa Garaian, bertako indar politikoen gehiengoak 2021eko otsailaren 11 «ETAk eragindako desplazatuen eta gizateriaren kontra eragindako biktima guztien memoriaren eguna» izendatu zuen. Maria Txibite erkidegoko lehendakariak, egun hori zela eta, lore eskaintza bat egin zuen Iruñeko Baluarte plazan, ETAren biktimen omenez egindako eskulturaren aurrean. Nafarroako Gobernuko lehendakaria hainbat alderdikiderekin eta gobernukiderekin izan zen bertan, minutu bateko isilunea eginez.[14] Egun berean, 10:30ean, elkarte batzuek antolatuta beste ekitaldi bat egin zen. Honako elkarte hauetako ordezkariak izan ziren egun horretan: ETAren Terrorismoaren Biktimen Nafarroako Elkartea, Tomas Caballero Fundazioa, Berriozarko Bakearen Aldeko Bizilagunen Elkartea, Nafarroako Gizarte Zibila, Nafarroa Berreskuratu, Doble 12, Libertad Ya, Pompaelo Kultura Elkartea eta Tolerantziaren Aldeko Elkartea. Navarra Suma eta UPNko ordezkariak ere batu dira elkarte horiekin batera egin den elkarretaratzera.[14] Deialdia egin zuten elkarteentzat, "zentzuzkoa" izan zen otsailaren 11 izendatzea «ETAk eragindako desplazatuen eta gizateriaren kontra eragindako biktima guztien memoriaren egun gisa»; izan ere, "arriskua" dago «sufrimendua guztia ezertarako balio ez izana». Haien ustez, «ahaztea ezinbesteko tresna da biolentoek euren helburuak lortu ditzaten». Erakundeei eta alderdiei dei egin zieten ETAren indarkeria «ez ahaztera».[14]

Biktima elkarteentzako aurrekontuakAldatu

Espainiako Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, era horretako elkarteak finantzatzeko deialdiak egiten dituzte urtero, baina baita beste erakunde publiko batzuek ere. Adibidez, 2020ko urrian, Madrilgo Gobernu autonomoak 300.000 euro bideratu zituen «terrorismoaren biktimen, haien senitartekoen edo biktimekin bizi diren pertsonen interesak ordezkatu eta aldeztea helburutzat duten elkarteentzat».[15] Espainiako Barne Ministroak 960.000 euroko aurrekontua eskaini zuen elkarte horien laguntzetarako 2021eko otsailean.[16] 2017an, Eusko Jaurlaritzak 650.000 euro bideratu zituen era horretako elkarteentzat. Andaluziako autonomia erkidegoan, 2020ko ekainean Andaluziako Gobernuak iragarri zuen 73.000 euroko aurrekontua eskaini zuela terrorismoaren biktimen elkarteentzat, gehiena «biktimak duintzeko eta izurri terroristaren kontrako gizarte kontzientzia sortzen laguntzeko».[17]

 
Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia eta Francisco Etxeberria antropologoa

2014an, AVT, Covite eta Martxoaren 11 elkarteak izan ziren biktima elkarteentzako diru laguntza gehienen onuradunak, Espainiako Gobernuarengandik zein beste tokiko erakundeetatik jasoak. 2014. urtean, Espainiako Gobernuaren onuradun nagusiak hauexek izan ziren: AVT elkartea (242.823 euro), Martxoak 11 elkartea (170.016) eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioa (80.000). 2013an ere kopuru horiek jaso zituzten. Eusko Jaurlaritzak, berriz, 260.000 euro bideratu zituen 2014an «terrorismoaren biktimak» laguntzen zituzten edo arreta eskaintzen zieten erakunde eta elkarteen artean banatzeko. Aurreko bi urteetan kopuru berdina bideratu zuen horretara.[18]

Orotara, hemezortzi dira laguntza horiek jaso zituzten elkarte, erakunde eta fundazioak. 2013ko deialdiarekin alderatuta, izan zen berritasunik 2014an: AVT elkartea onuradunen artean zegoen. Izan ere, talde horrek eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioak uko egin zioten aurreko urtean diru laguntzak jasotzeari, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren izendapena "iraingarria" zelakoan biktimentzat. Azkenengo diru laguntzen deialdirako, ordea, izena eman zuten.[18]

Jaurlaritzaren diru laguntzen zati handiena Covite elkarteak jaso du (32.773 euro), eta gainerako elkarteak datoz gero: Ertzainen eta Familiartekoen Terrorismoaren Biktimen Elkartea (24.717 euro), Extremadurako Terrorismoaren Biktimen Elkartea (17.000 euro), Galiziakoa (8.000 euro), Errioxakoa (10.000 euro), Andaluziakoa (17.000 euro), Valentziakoa (12.000 euro), AVT (15.850 euro), Fundazio Kanonikoa (18.000 euro), Zaitu (20.000 euro), Estatuko Segurtasun Indarren Biktimen Elkartea (12.000 euro) eta Buesa Fundazioa (5.036 euro).[18] Hala ere, "terrorismoaren" biktimen elkarteei Jaurlaritzak bideratutako diru laguntza gehiago zeuden. Eusko Jaurlaritzaren 2015eko aurrekontuetan 150.000 euro inguruko beste diru sail bat zegoen, itzuli beharrik gabekoa. Gainera, beste bi diru sail gehigarri zeuden biktimen elkarteentzat: 54.000 euroko bat Terrorismoaren Biktimen Fundazioarentzat, eta 32.800 euroko beste bat Buesa Fundazioarentzat. Nafarroako Gobernuak, berriz, 265.000 euroko diru laguntzak banatu zituen 2014an terrorismoaren hamar biktima elkarteren artean.[18]

Oroimena monumentuetan eta arteanAldatu

Euskal artistek askotariko jarrerak hartu dituzte oroimenari eta, bereziki, biktimen oroimenari buruzko arte langintzari dagokionez. Euskal gatazkari buruz askotariko esperientziak bizi izan dira, eta iritziak halakoxeak dira, baita artisten artean ere. Ez dago adostasunik. Artista batzuek identifikazio argia sentitu dute euskal gatazkan parte hartu duten alderen batekin, eta haien oroimen artelana oso politikoa da.[1] Beste batzuek, berriz, ez dute beren burua gatazkako alderen batekin identifikatuta sentitu, eta gizartea bateratzea bilatu dute; gogotsu agertzen dira lan publikoetan parte hartzeko.[1]

Euskal testuinguruan, artistek oroimenaren aldeko artean egiten duten hautu estetikoa edozein dela ere, talderen batean sailkatuak amaitzen dute haien kultura edo politika testuinguru biografikoaren arabera, egoera politiko polarizatuak bultzaturik.[1] Gainera, artelanaren ezaugarri formalak edo, are, egin ahal izatea legediak berak erabaki dezake, artelanari eta haren egileari edo sustatzaileei askotariko tipo penalak egotz baitakizkieke, hala nola terrorismoa goratzea, biktimen umiliazioa, etab.

Estatuko kidegoek eta hari lotutako taldeek hildakoen aldeAldatu

 
Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren omenezko oroitarria, Tolosako Benta Haundin (Gipuzkoa)

ETAren azken urteetan eta geroago, Espainiako gobernuak neurri eta lege bereziak onartu zituen terrorismoaren apologiatzat edo biktimentzat umiliagarritzat jotzen ziren ospakizun, ekitaldi, oroitarri eta plakak debekatu eta kentzeko. 2008ko maiatzaren 28an, EAJko Arrigorriagako alkateari terrorismoa goratzea inputatu zion, herriko kale batek Jose Miguel Berañain Argala izena zuelako.[19] Azken hamarkadetan ENAMeko erakunde gehienak eta ETA legearen aurrean sinonimotzat hartua izan direnez, bere aldeko monolito, eskultura eta oroigarri gehienak apurtu edo puskatu dituztela terroristatzat, terrorismoaren apologia edo biktimentzat umiliagarriak omen direlako; izan ere, askotariko biktimek ez dituzte ez lege, ez arau ez eta errekonozimendu berdinak izan.

 
Santi Brouarden omenezko eskultura Bilboko Ametzola parkean
 
Memoria/Oroimena, terrorismoaren biktimen omenezko monumentua Donostiako Alderdi Ederren (2007)
 
ETAren terrorismoaren biktimen omenezko monumentua Gasteizen (2000)

Adibide bat jartzearren Donostiako udala daukagu. Tomas Alba Herri Batasunako zinegotzia 1979ak erail zuten Batallón Vasco Españoleko kide batzuek. Gregorio Ordoñez, Alderdi Popularreko zinegotzia ETAk erail zuen 1995ean. Nahiz eta Ordoñez hamarkada batzuk beranduago eraila izan, Donostiako udalak haren omenezko izena jarri zion kale bati eraila izan eta gutxira, eta udalak omenaldiak egin zizkion. Tomas Albarekin ez ziren omenaldirik egin urte luzeak pasatu arte eta besteak beste 2009an Herri Batasunako kide ohiak horregatik protestatu zuten; gainera, Ordoñezi egiten zioten omenaldi berdinak eta Donostian haren omenezko kale baten izena Tomas Albarentzat egotea eskatu zuten[20]. 2014an Tomas Albari Donostiako kale baten izena jarri zioten.[21]

Aritxulegin "Gudarien basoa". Hildako gudarien omenezko Aritxulegi basoa. 2014rarte ENAMeko hildakoen omenez zuhaitz bana eta beraren oinean hildakoaren izenaren plaka bat zegoen. Urte horretan goardia zibilak plakak apurtu zituen eta beranduago bost pertsona atxilotu zituen «hildako etakideak gurtzeko leku bat sortzeagatik» eta «Xabier Lopez Peña eta Arkaitz Bellon omendu izateagatik».[22] Gaur egun (2020) borrokan eroritakoen omenez, herrialde bakoitzeko zuhaitz bat landaturik dago bertan.[23]

2020ko azaroaren 29an, Auritzen eta Orbaizetan ehunka pertsona bildu zituen oroimen ekitaldi bat egin zitzaion Mikel Zabaltzari eta, aldi berean, senitartekoek «justizia, egia eta erreparazioa» erreklamatu zuten, salatuz ere Zabaltzari artean ez zaiola biktima izaera aitortu.[24][25] Abenduaren 19an, Donostiako agintariek lehen omenaldi ofiziala egin zioten 1983an torturak pairaturik hildako nafarrari, eta Altza auzoan Mikelen Txokoa sortu zuten, hormairudi handien aldamenean torturaren kontrako aldarrikapenak lau hizkuntzetan zituela.[26]

ETAk eta euskal talde armatuek hildakoen aldeAldatu

ETAk hildako oroitarri eta kale askoren izenak daude.[27] Hego Euskal Herri eta Espainian zehar, haietako batzuk ETAko biktima guztien aldekoak dira baina polizia eta hainbeste jende zehatzen aldeko oroitarriak daude, batez ere ETAk behin betiko su-etena eman ondoren jarriak. Politikarien aldeko oroitarriak edo kaleen izenak badaude, Gregorio Ordoñezen aldekoa kasurako: Donostian kale baten izena, monolitoa eta plaka, Murtzian kale baten izena. 2018ko udaberrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak «Oroimen Izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre» erakusketa antolatu zuen Donostiako KM Kulturunean.[28]

Agustin Ibarrola, ETAren eta euskal nazionalismoaren kontrako konpromiso luzekoa da (Ermuko Foroa, Aski Da, besteak beste), ETAko biktima elkarteen eta PPren babes esplizitukoa. Monumento a las victimas del terrorismo de ETA / ETAren terrorismoaren biktimen omenezko monumentua da bere oroigarrietako bat, Gasteizko sarbideetako batean instalatua. Artistak ideia bereko oroigarri sorta luze bat sortu zuen, baita horiek biltzen dituen liburu bat ere. Berak eta bere obrak harrera ona izaten dute Espainiako erakunde ofizialetan; kontrako aldean, Euskal Herrian harrera hotz eta erasokorra jaso du, baita mehatxuak ere.[1]

Biktima guztien aldeAldatu

 
Iruñeko Terrorismoaren biktimen omenezko monumentua

Azken urte hauetan, euskal gatazkan hildako biktima guztien oroitarri, sari edo eta hitzaldiak ematen hasi dira alderdi politiko gehienak. Hala eta guztiz, Alderdi Popularrak ez du hori onartzen «biktima guztiak berdintzen» eta historia "zuritzen" delakoan.[29].Oroimena gai bihurria da, eta artelan kontzeptualak nagusitu dira, adostasun handiena erakartzen dutenak. Eduardo Txillidaren eta Nestor Basterretxearen irudiak koka daitezke horien artean, Euskal Herrian onespen zabalekoak.[1]

Zumaian, Iñaki Olazabal artistaren eskultura bat instalatu zen, udalak ordainduta: Elkarrizketa/Diálogo. 2008an, Terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztien oroimenez eta omenez egin zuen Donostiako Batzar Nagusien aurrean, hiru monolitoz osatua. Bi kasu horietan, kritika pribatu eta publiko garratzak izan zituen, tartean zirela ad hominem arbuioak, iraganean etakide eta preso izatearren, baina baita bere lehengo ideiei bizkarra ematen ari omen zitzaielako.[1]

60 urte inguruko Aitor Mendizabal eskultoreak Ateak/Puertas monumentua moldatu zuen Donostiarako, terrorismoaren biktima guztien alde, baita Memoria/Oroimena ere, hiri bereko Alderdi Ederren, biak ere sorburuan ETAko biktima elkarte batzuek eta PPk sustatuak, gerora abegi zertxobait zabalagoa izan duten arren. Udal adostasun baten emaitza izan zen Geroaren memoria / Memoria de mañana Lasarte Orian (2011), Gotzon Huegunek ondua, espresuki indarkeria eta terrorismoaren biktima guztien aldekoa, baina azken esanahiari buruz udaleko talde politikoen arteko ika-miken sorburu.[1]

Oroimena erakunde publiko eta legeetanAldatu

Espainiako Gobernuak terrorismoaren biktimen aitortzarako legeak eta ekimenak jarri zituen abian 2000ko hamarkadaren hasieran. 2001eko urtarrilean, Meliton Manzanasi diktadura frankistako komisario eta torturatzaileari, ETAren lehen hildako planifikatuari, biktimen ohorezko domina bat esleitu zion, hainbat eragile politikoaren nahigabea piztuz.[30] ETAko biktimen elkarteek heziketa ikastaroak eta ekintzak egiten dituzte oroimenaren arloa lantzeko. Askotan, Espainiako Gobernuarekin sinergian aritzen dira arlo horretan.

2015ean, «Las víctimas del terrorismo y la memoria colectiva» udako ikastaroa antolatu zen Jorge Fernández Díaz Espainiako barne ministroaren partaidetzaz Santanderko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitate publikoan (UIMP), terrorismoaren biktimei buruzko hamazazpi adituren partaidetzaz eta Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroaren lankidetzaz. Ikastaroak bilatzen zuen «"memoria historikoa" nola eraiki behar den aztertzea ETAren munduak eta bere konplize politikoak gertatutakoa zitalki erabil ez dezaten beren indarkeria terrorista justifikatzeko».[31]


« Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroaren eginkizun nagusia bada terrorismoaren biktimen lekukotzaren bidez gertatu eta jasandakoaren egia eraikitzea ere bai, eta Zentro horren sorrera eta eraikuntza izango dira barne ministroaren interbentzioaren ardatzak. »

—Espainiako Barne Ministerioaren prentsa oharra, Jorge Fernández Díaz Espainiako barne ministroaren UIMPeko uda ikastaro bateko interbentzioaz


2018ko maiatzaren 10ean, Nafarroako Gobernuko Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako sailburuak Nafarroako Memoriaren Institutuaren sorrera iragarri zuen, «oroimen eta bizikidetza baketsurako mugarria». 36ko gerrari eta genero indarkeriari buruz ez ezik, Olloren hitzetan, asmoa zen oroimen berriagoa ere lantzea. Bertan, zehaztu zuen ETAren indarkeriari erreparatuko zitzaiola batez ere, baina estatuaren babesaz funtzionatu zuten beste biolentziak ere ukituko zituela: Guerrilleros de Cristo Rey, Triple A, ATE (Anti-Terrorismo ETA), Batallon Vasco Español edo Accion Nacional.[32][33]

 
Aitortza gabeko oroimena paretetan garratz adierazten da batzuetan

Dena den, aitortu ere zuen horretarako oso tarte txikia zutela, Espainiako Konstituzio Auzitegiak baliogabetu egin baitzuen horretarako onartu zen nafar legea,[32] Espainiako Gobernuak hari helegitea jarri ondoren (2018ko urtarrila), tartean zela torturei buruzko txosten bat prestatzea.[34] EAEn, Eusko Jaurlaritzak Gogora Institutua sortu zuen, «Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, adostasun zabal batez» 2012an sortu zena.[35] Eskubide urraketaren bat eragin zuten egoerekin ikuspegi kritikoa izatea sustatu nahi du, memoria desberdinen arteko ulermena bilatuz; aldi berean, baina, institutu horrek ulertzen du memoria horrek ezin duela indarkeriarik edo giza eskubideen urraketa justifikatu. Bere helburuen artean du oroimen hori kontserbatzea, partekatzea eta ikertzea.[35]

2015etik aurrera Memoria plaza ekimen ibiltaria antolatzeko asmoa agertu zuen, eta 2019 arte EAEko leku desberdinetan egin zen testigantzen aurkezpenetan oinarrituz.[36][37] 2021eko otsailaren 18an, Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Gotzaindegiak hitzarmen bat sinatu zuten Zaramagako San Frantzisko elizan Biktimen Oroimenerako Zentro bat sortzeko, 1976ko martxoaren 3ko sarraskiko biktimen omenez. Akordio hori historikotzat jo zen; hitzarmenean adierazi zen «martxoaren 3an Polizia armatuak indarkeria bereizi gabe erabiltzearen erantzulea Espainiako Estatua da; egindako kaltea aitortzeaz gain, irmoa izan behar du autokritikan eta aitorpenean».[38]


Gatazkako lau oroimen ekintza eta oroitarri desberdin

Euskal gatazkako testigantzak hezkuntzanAldatu

Euskal Autonomia ErkidegoanAldatu

Patxi Lopez EAEko lehendakaria zen garaian, oroimenerako eta biktimen aitortzarako programa bat jarri zen abian autonomia erkidego horretako hezkuntza sisteman, Biktima hezitzaileak izenpean. Bertan, ETA, BVE eta GALen biktimen testigantzak ematen ziren ikasgeletan, 2.000 ikaslerentzat. 2012an, poliziaren ekintzen biktimak ere sartu ziren, Aintzane Ezenarro (Aralar) koordinatzaile izan zuen programan. Geroztik, bide luzea egin zuen Adi-adian programak. Lehenengo urtean, 2014an, proiektua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 21 ikastetxetara iritsi zen, eta 17 biktimak euren lekukotasuna eman zuten ikasleen aurrean. Lau urte geroago, proiektuan parte hartu zuten ikastetxeak 82 ziren, eta 10.000 ikaslek jaso zituzten biktimen testigantzak.[39]

DBHko 4. mailako eta batxilergoko ikasleentzat prestaturiko programa zen Adi-adian, baina 2017tik aurrera unibertsitate ikasleei ere zabaldu zieten, Jaurlaritzak eta unibertsitateek sinatutako akordioaren ondorioz. 2016tik aurrera, Memoria plaza izeneko ekinbidea ere antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Berez, erakusketa ibiltaria zen Memoria plaza, herriz herri eraman zutena, baina horren inguruan DBHko 4. mailako eta Lanbide Heziketako ikasleentzako mintegi didaktikoak ere antolatu zituzten. Gogora memoria institutuak Berriari azaldu zionez, bi programa horien bidez 30.000 ikasle inguruk izan zuten biktimen testigantzak zuzenean ezagutzeko aukera.[39]

 
ETAk hildako Antonio Cedilloren omenezko ekitaldia (Gogora, Eusko Jaurlaritza)

2017an, Eusko Jaurlaritzak beste heziketa programa bat jarri zuen abian ikastetxeetan, ordu arteko sendoena, indarkeriaren biktimen testigantzak ikasleen aurrean erakutsi, oroimena nabarmendu eta indarkeriaren kontrako kontzientzia sustatzeko, Herenegun deitutakoa, eta 2018ko azaroan proposatua. Programa horretan, ETA, GRAPO eta Terra Lliureren indarkeria aipatzen zen, baina GAL ez zen aipatzen. Asmoa zen ETAren historia azaltzea, 1960tik erakundea desagertu zen arte, eta horrekin batera garaian garaiko gertaera historikoak ere azaltzea. 15 eta 17 urteko ikasleentzat zen, DBH eta batxilergokoentzat.[39]

Jatorrizko egitasmoan, programak ordubeteko sei saio zituen. DBHko laugarren mailan, lehenengo bost saioak hamarkaden arabera antolatuta zeuden: 1960ko hamarkadakoan, Francoren diktadura eta ETAren sorrera aztertu behar ziren; 1970ekoan, Burgosko Prozesua, Carrero Blancoren hilketa, Konstituzioa eta Gernikako Estatutua, besteak beste; 1980koan, ETAk egindako zenbait atentatu, GALen sorrera eta abar; 1990ekoan, Ajuriaeneko Ituna, Lizarra-Garazikoa, Miguel Angel Blancoren hilketa eta abar; eta 2000koan, azken atentatuak, elkarrizketak eta su-etenak, Aieteko Konferentzia eta ETAren amaiera. Azken saioa «ondorioak» aztertzeko eta «giza eskubideen eta aniztasunaren errespetuari buruzko gogoeta» egiteko zen.[39]

Aldiz, kritikak leku guztietatik iritsi ziren. PPk, PSEk eta biktimen zenbait elkartek programaren kontra egin zuten, ETAren deslegitimazioan behar bezain argia ez zelakoan. EH Bilduk, berriz, «kontakizun politiko, ideologiko, subjektibo eta eztabaidagarri bat» ikusi zuen egitasmoaren atzean. Programa aurkeztu eta bost egun geroago Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordera eraman zuten gaia, eta han EAJk baino ez zuen babestu programa.[39]

2019ko urtarrilean, Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari Jonan Fernandezek iragarri zuen programa geldiaraziko zutela, eta «elkarrizketa prozesu bat» abiaraziko zutela horren edukien inguruan. 2019ko azaroan eman zuten elkarrizketa prozesu horrek ekarritakoaren berri. Jaurlaritzak azaldu zuenez, zenbait eragilerekin hitz egin ostean, 36 aldaketa nagusi egin zituzten unitate didaktikoetan. Moldaketa horiekin, programa 2019-2020 ikasturtean ezartzeko moduan gelditu zen, hamar ikastetxetan eta proba gisa. Pandemiak, baina, bertan behera utzi zuen esperientzia pilotu hori. Orain geldirik dago, egoerak horretarako aukera eman bezain pronto ezartzeko prest.[39]

Nafarroako Foru ErkidegoanAldatu

Nafarroan geroago garatu dute biktimen lekukotza eskoletara eramateko programa. 2016ko maiatzean, lankidetza akordioa egin zuten estreinako aldiz Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako gobernuek bizikidetza arloan elkarrekin jarduteko, eta Adi-adian programa ere elkarlanerako esparru gisa zehaztu zuten. Nafarroako Gobernuak 2018-2019 ikasturtean ekin zion biktimen testigantza eskoletara eramateari, Eskutik izeneko programaren barruan. Esperientzia pilotua izan zen, bizpahiru ikastetxetan baino egin ez zutena, emaitzak aztertu eta geroago eskola gehiagotara zabaltzeko asmoz. Eskutik programaren dokumentazioan ETAren biktimak baino ez ziren aipatzen.[39]

Nafarroa Garaian ere badago etorkizunerako egitasmorik. Bake eta Bizikidetza Zuzendaritzak eta Hezkuntza Departamentuak Eskutik programan elkarlanean landutakoa hedatu nahi dute, Memoria duten eskolak izeneko programaren barruan.[39] Horren bitartez, indarkeriaren zilegitasun eza nabarmendu eta belaunaldi berrien oroimena bermatu nabarmendu nahi dute, eta inork ez duela inor hiltzeko eskubidea, Martin Zabaltza Nafarroako Bake eta Bizikidetzako zuzendariak 2019ko urrian azaldu zuenez. Programa moldatzeko, hainbat ETAren biktima elkarterekin elkarrizketatu ziren. 2019-2020 ikasturtean, 66 ikastetxetako 12 320 ikaslek parte hartu zuten programan eta, ordurako, 112 ikastetxetako 23 500 ikasle pasa ziren programatik.[40]

Oroimena museo eta erakusketetanAldatu

Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroa Gasteizen dago, eta Espainiako Gobernuak eman zuen 2014an hura eraikitzeko agindua.[41] Une horretan, Jorge Fernández Díaz barne ministroak eta Javier Maroto PPko buruzagi gasteiztarrak adierazi zuten Zentro horren helburua «psikopata, terroristen eta bestaldera begiratu zutenen narrazioa» ez nagusitzea eta "egia historikoa" gizarteratzea zela.[42] «Talde terrorista desberdinetako 1.098 lekukotza biltzen ditu», hedabideetan argitaratuak. 872 testu dokumentu dira, 161 bideo, eta 65 audio fitxategi. Fundazio horretako arduradunek 2021eko urtarrilean azaldu zutenez, kaltetuen oroimena batera gorde nahi dute, hezkuntzan eta ikerketa jardueretan erabili ahal izateko, eta gizarte kontzientziazioa zabaltzeko, «ez errepikatzeko ezagutzea» goiburu hartuta.[43]

Zentro horretako testigantzen % 90 ETAtik sorturiko talde desberdinen eta 2004ko martxoaren 11ko Madrilgo erasoen biktimenak dira. Gainerako % 10a GRAPO, GAL eta eskuin muturreko talde armatuen biktimenak dira.[43] Espainiako Gobernuak adostasunik gabe eta alde bakarrez erabaki zuen Zentro hori egitea, eta Gasteizen izatea.[44] 2020ko abenduan, hamahiru memoria taldek Gasteizen eginiko agerraldian, gune hori ez onartzeko kanpaina bat aurkeztu zuten Giza Eskubideen Nazioarteko egunean, Memoria osoa, bizikidetzaren alde, «estrategia diskriminatzaileak» erabiltzen dituelako, eta oroimenerako ikuspegi «eraikitzaile eta integral» baten alde agertu ziren.[45] Bestalde, 2019ko urriaren 21ean, Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Sancho el Sabio Fundazioak «Euskal gizartea terrorismoaren aurrean» erakusketa inauguratu zuten hainbat erakunderen laguntzaz, Sancho el Sabio Fundazioko funtsak baliatuz;[46] lau gunez osatzen zen erakusketa horretan, kartel, pegatina, eskuorri, zirriborro eta dokumentuak jarri ziren ikusgai, haien bitartez, «euskal herritarrek terrorismoaren aurrean hartutako jarreren bilakaera» erakusteko, nabarmenduz hura aldatuz joan dela denbora joanean.[47]

Batzuetan artearen bidez erakutsi dira gatazkaren bizipenak, lehen eskutik. 2019ko urrian, Galdakaon Jon Bienzobas ETAko presoaren arte erakusketa bat antolatu eta ireki zen, "Ziegako leihotik", margolanen eta eskulturen bilduma.[48] Berehala, ordea, Covitek erakusketa salatu zuen, PP alderdiak eta gobernu ordezkariak babestu zuena,[49] Bienzobasek hilketetan parte hartu zuelako; are, kontraerakusketa moduko panel batzuk jarri zituzten kanpoaldean.[50] Auzitegi Nazionalak ez zuen lege eragozpenik ikusi erakusketarako;[51] Espainiako Konstituzio Auzitegiak ere ontzat eman zuen erakusketa.[52] Eusko Jaurlaritzak, ad hominem argumentua onartuz, erakusketa bertan behera uzteko eskatu zuen, «biktimentzako iraingarria delako eta terrorismoa goraipatzen duelako».[51] Bi asteren ondoren, antolatzaileek itxi egin zuten erakusketa.[53]

2020ko udazkenean, Fernando Postigo argazkilariaren prentsarako argazkien erakusketa bat egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 1977tik 2001era argazkilariak Donostian El Diario Vasco eta La Voz de España egunkarietarako lanean egin zituen lanak bilduma batean erakutsiz. Bertan, euskal gatazkako eta tentsio politikoko hainbat irudi agertzen ziren, tartean zirela manifestazioak, grebak, istiluak eta atentatuak, besteak beste. Argazkilariak Elisa Querejetaren laguntzaz egin zuen garai baten testigantza adierazten zuten irudion hautaketa. Argazkien koloreek trantsizio bat adierazten dute kaleko giroan ere, zuri-beltzean izatetik koloretakoak izatera pasaz 90eko hamarkadan.[54]

Gaia soseguz tratatzeko dauden oztopo eta zailtasunen adierazle da Clemente Bernad erreportajeko argazkilariaren kasua: 2007ko urrian, Guggenheim Bilbao Museoaren 10. urteurrenean Clemente Bernad argazkilariak bere Basque Chronicles serieko hamabi argazki jarri zituen ikusgai, beste hamaika artista garaikiderekin batera ("Chacun a son goût"). Erakusketan hedabideetan jarri ohi ez diren euskal gatazkako argazki soilak erakutsi nahi zituen diskurtso politikotik at, kale borroka eta ETAko presoen ingurukoak barne; horrek, berriz, ezusteko erreakzioa harrotu zuen zenbait ETAren biktima elkartetatik eta zenbait espainiar hedabidetatik, baita Guggenheim Museoaren kontra ere. Bernadek presioak, jazarpena eta mehatxuak jaso zituen, baita ondorio profesional larriak ere, adierazi zuenez.[55]

Oroimena idazlanetanAldatu

Euskal Memoria Fundazioak estatuari eta hari lotutako agentziek eragindako biktimen testigantzak eta oroimena landu ditu. Euskal presoen gainean, 1936tik Euskal Herrian kartzela eta estatu errepresioa pairatu duten herritarrei buruz, Carlos Trenor abokatu eta preso ohiak Euskal disidentzia. Errepresioa eta espetxea idatzi eta argitaratu zuen 2019ko azaroan. Beraz, ETAren sorreratik egin ohi den periodizazioa baino urrutiago doa, ikuspegi kolektibo batez; ordutik, espetxetik 80.000 euskal herritar pasa direla kalkulatu du; 60ko hamarkadatik, berriz, 7.000 inguru; halaber, milaka torturatu zenbatu ditu ordudanik.[oh 1][56] Antzeko bidetik, 2021 hasieran Euskal Memoriak errepresioari buruzko Askatasun haizea oroimen idazlana plazaratu zuen, «askapen borrokagatik» preso egondakoen izen-abizen, sorterri, espetxeratze urte eta argazkiak bilduz.[57]

2021eko martxoan, bi idazlan aurkeztu ziren euskaraz euskal gatazkari loturik, batak ETAren lorratzean, barnetik, eta besteak ETAren biktima baten ikuspegitik: Irati Goikoetxeak Herriak ez du barkatuko idazlana aurkeztu zuen, CAF, Elkar eta Beasaingo Udalak antolatu 2019ko Igartza Sariaren irabazlea, ETAren biktima baten mina tratatu nahiz eta liburua «eztabaidatzeko» tresna izan zedin, egileak adierazi zuenez;[58] Mikel Antzak Arroz urez bere idazlana argitaratu zuen, Burgosko auzitik abiatuz, hura bizi izan zuten protagonisten testigantzak bilduz eta, horiek oinarritzat hartuz. Euskal Herriak hamarkadetan ikusezin gorde behar izan dituen hainbat pasarte agerian utziz, egilearen esanetan.[59] Fernando Aranburu idazlearen Patria eleberria da dudarik gabe euskal gatazkako nondik norakoei buruzko testu luze arrakastatsuenetako bat (2016), fikzio bat, baina egiantzekotasunez kontatua eta benetako gertaerez hornitua. Espainian arrakasta komertzial handia izan duen kontakizuna eskaintzen du, baita HBOko serie bihurtu ere.

2018ko irailean, berriz, Raul Lopez Romo historia katedradun eta Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroko kideak Memorias del terrorismo en España aurkeztu zuen, Espainian askotariko terrorismoak («nazionalista erradikala, eskuin muturra, ezker muturra eta jihadista») hurbiletik bizi izan dituzten pertsonalitate, profesional eta biktimen adierazpenak eta testigantzak bilduz, tartean direla Jon Juaristi, Teo Uriarte eta Joseba Arregi.[60] 2021eko otsailean, Jose Maria Ryan Lemoizko zentral nuklearreko ingeniari buruaren erailketaren 40. urteurrena zela eta, Anton Arriolak El ruido de entonces eleberria argitaratu zuen, ingeniariaren hilketan oinarritua, fikzioa eta errealitatea uztartuz; berradiskidetzea eta oroimena nabarmendu nahi izan zituen.[61] Biktimen oroimenari loturik edo euskal gatazkaren inguruan idazlan ugari ondu dira, hala euskaraz nola erdaraz.[oh 2]

Kontakizunaren batailaAldatu

 
Jorge Fernández Díaz Espainiako barne ministroa (2011-2016), kontakizunaren batailaren bultzatzailea
 
Maite Araluze AVTko burua Madrilen, terrorismoaren biktimen omenezko lehen 30 plakak iragartzen

ETAk 2011ko urtarrilean su-eten iraunkor eta orokorra eman ondoren, PPren Espainiako Gobernuak ez zuen distentsiorako bidea hartu. Aldiz, Jorge Fernández Díaz orduko Espainiako barne ministroa "kontakizunaren batailaz" eta hori irabazi beharraz hitz egiten hasi zen ("batalla por el relato"), Complutense Unibertsitateko uda ikastaroetan.[62] Ildo beretik, 2016ko apirilean, «gudu horretan inoiz baino indar handiagoz jotzeko» premia nabarmendu zuen, Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroa baliatuz horretarako.[63] 2020an, oso bestelako ikuspegiaz, Joseba Sarrionaindiak ahotan hartu zuen oroimenaren eta kontakizunaren gaia Funanbulistaren beldurra idazlanaren hitzaurrean:[64]


« Nahi badugu iragana konprenitu ezin da Errelato bat inposatu, beste ikuspegiak entzun behar dira (…) Bakoitzaren memoria konpartitzea eta besteenekin kontrastatzea hiriaren sarrera garbitzea bezala da. »


2021eko urtarrilean, Covid19aren krisiaren erdian, Espainiako Gobernuak, Fernando Grande-Marlaska barne ministroak eta Isabel Zelaa hezkuntza ministroak iragarri zuten Espainiako ikastetxeetan aplikatzeko "Terrorismoaren memoria eta prebentzioa» programa Nafarroa Garaian aurkezteko asmoa zutela, Maria Txibite nafar presidenteak hala nahi omen zuela eta. Helburu nagusi bat adierazi zuten: «Unitate hauek ekarpen bat izango dira ETA Nafarroan eta Espainian izan zenari buruzko egiazko kontakizuna osatzeko».

Terrorismoaren Biktimen Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimak Gogoratzeko Zentroak oniritzia eman zioten unitate horien edukiei, baina proiektua Espainiako Barne Ministerioak gidatu zuen. GALi aipamen labur bat egiten zitzaion, baina fenomeno isolatutzat aurkeztuz. DBH4 eta Batxilergoan zen aplikatzekoa.

ABC espainiar egunkariak kontatu zuenez, urtarril horretako 25ean bertan, Maite Araluze AVT elkarteko presidenteak Espainiako Senatuan adierazi zuen "beraiek bakarrik" ari zirela borrokatzen terrorismoari buruzko narrazioa aldatu nahi zutenen kontra eta, «egia, oroimena, duintasuna eta justizia» sariak esleitzean, Gobernuaren kontra jo zuen ETAko presoak etxera hurbiltzeagatik. Araluzek ukatu egin zuen mendeku gosez zihardutenik. Sari banaketa «garaileak eta garaituak dituen egiazko kontakizun baten alde» goiburupean egin zen. Besteak beste, Ignacio Aguado Madrilgo Erkidegoko presidenteordeak jaso zuen sarietako bat.[65]

KritikaAldatu

Emilio Lopez Adan Beltzak Borroka armatuaren historia Euskadin, 1967-2011n hiru liburukiko ikerlana argitaratu zuen 2021eko martxoan. Egiari eta erreparazioari buruzko gogoetan, kritiko agertu da oroimenaz bestelako egungo helburu politikoetarako a posteriori argitaratu omen diren ikerlanekin. EHUko ikerlan batzuk aipatu ditu, haren esanetan isuri emotiboa duten adjektiboak erabili dituztenak, hala nola terrorista, odolzalea, eta koldarra. Antzeko bidetik, Joxe Iriarte Bikila LKI eta Zutik alderdietako historikoak nabarmendu du estatuak garaipen ideologikoa bilatzen duela, hildakoen heriotzaren ondoren haiek bere probetxurako baliatuz, kontakizunaren batailaren bidez.[66] Lekukoez ere zuhurtasuna agertu du, gertaeraren uneko oroimena ez dutelakoan, "haien bizitzari zentzua emateko ondu duten elaborazio bat" baizik. Alde horretatik, bere ikerlana ere bizipen pertsonalak baldintzaturik dagoela aitortu du.[67]

 
Emilio Lopez Adan Beltza, euskal borroka armatuari buruzko ikerlan oparoaren autorea

Aspaldiko delituentzako zigorraren premia ere ukatu du, biktimek egia aurkitu nahi dutelakoan lehenik eta behin. Aldiz, egiaren bilaketa zigorrak baldintzatzen badu, egun blokeo bat eragiten duela baieztatu du, delitugileek ez baitituzte emango beren ekintzen nondik norakoak. Gaineratu du, bestalde, Espainiako Justizia ez dela inpartziala eta, batzuetan, mendeku goseak egiaren bilaketa bera oztopatu duela, zintzotasun falta. Alde horretatik, idatzi du berradiskidetzeko eta egiarako amnistia batek lagunduko lukeela, baina baieztatu du erabateko berradiskidetzea ezinezkoa dela. Bere iritziz, oroimena ezin da geratu huts-hutsean biktimetan, gatazka ez baitzen hutsetik hasi, arrazoi politiko eta sozialak zeudelako. Injustiziaren kontra borrokatzea erabaki zutenen duintasuna babestu du.[67]

Josu Martinez zinemagile eta EHUko irakasleak adierazi du zinemagintzan hoberako bilakaera bat izan dela euskal gatazkaren eta haren oroimenaren tratamenduan, eta lehen plazaratzea ezinezkoak izango ziren film batzuk eszenaratu direla. Hala ere, nabarmendu du auzi hau islatzeko orduan indarrean direla artean ere iraganeko jarrera eta inertzia asko euskal gizartean, tabuak, eta ez dela posible zenbait gai tratatzea peaje batzuk pagatu gabe.[68] Joxe Iriarte Bikilak, halaber, nabarmendu du ez dela artean guztiz segurua indarkeriaz hitz egitea,[69] eta Ander Iriarte zinema-zuzendariak, haren semeak, gaiaz hitz egiteko beldurra aipatu du, halaber, ondorio penalak direla eta.[70] Martinezen ustez, garrantzi handiko joko zelai sinbolikoa da zinema, eta "narrazioa (errelatoa) dago jokoan". Adierazi du behintzat une honetan narrazioak daudela, ez bakarra, baina urrun gaudela normaltasunetik euskal gatazkaren tratamendurako.[68]

OharrakAldatu

  1. Ikus datu guztietarako "euskal gatazka" artikulua.
  2. Ikus, gainera, "euskal gatazka" artikuluko Euskal Herriko gatazka artean.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g h i (Ingelesez) Bray, Zoe. (2014-07-03). «Sculptures of Discord: Public Art and the Politics of Commemoration in the Basque Country» Public Art Dialogue 4 (2): 221–248. doi:10.1080/21502552.2014.936687. ISSN 2150-2552. Noiz kontsultatua: 2021-02-01.
  2. «Euskadi Irratia - Eitb Irratia» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-04.
  3. «Egiari Zor: "Presoek jasandako indarkeriak aitortzea beharrezkoa da"» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-27 Noiz kontsultatua: 2021-03-04.
  4. «Milaka tortura izan direla onartzen duen "memoria publikoa" eskatu du Egiari Zorrek» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-13 Noiz kontsultatua: 2021-03-04.
  5. Berria.eus. «Berria TB ataleko azken bideoak» Berria Noiz kontsultatua: 2021-03-05.
  6. Berria.eus. «Berria TB ataleko azken bideoak» Berria Noiz kontsultatua: 2021-03-05.
  7. Rejado, Jon. «"Zapalkuntza fisikoaz gain, ideologikoa tresna indartsua izan zen euskara zapaltzeko"» Berria Noiz kontsultatua: 2021-03-05.
  8. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-03-04). «Gasteizko Udalaren babesa eskatu du Memoria Osoak diskriminaziorik gabeko bizikidetzarako» naiz: Noiz kontsultatua: 2021-03-05.
  9. Lartzanguren, Edu. «Egiari Zor fundazioak salatu du Bilboko Udala bere jarduera «kriminalizatzen» saiatu dela» Berria Noiz kontsultatua: 2021-06-07.
  10. (Gaztelaniaz) Agencias. (2021-02-22). «Instituciones y partidos recuerdan a Buesa y su escolta en el 21 aniversario de su asesinato» EL PAÍS Noiz kontsultatua: 2021-03-04.
  11. «Las víctimas de ETA exigen un relato "con vencedores y vencidos"» www.publico.es Noiz kontsultatua: 2021-03-04.
  12. (Gaztelaniaz) «La AVT rechaza ir al acto por las víctimas del Congreso entre duras críticas al Gobierno» El Correo 2020-06-15 Noiz kontsultatua: 2021-03-04.
  13. (Gaztelaniaz) LMCN/PAU. (2021-03-04). «La AVT reprocha a Sánchez los acercamientos de presos de ETA al término del acto de destrucción de armas» ElDiario.es Noiz kontsultatua: 2021-03-05.
  14. a b c Berria. «ETAren biktimen omenezko ekitaldian «ez ahanztera» deitu dute» Berria Noiz kontsultatua: 2021-03-05.
  15. (Gaztelaniaz) «Aprobamos 5 millones de euros en ayudas para víctimas del terrorismo» Comunidad de Madrid 2021-03-03 Noiz kontsultatua: 2021-03-04.
  16. (Gaztelaniaz) Interior convoca las subvenciones para asociaciones y fundaciones de víctimas del terrorismo. Ministro de Interior - España http://www.interior.gob.es/eu/prensa/noticias/-/asset_publisher/GHU8Ap6ztgsg/content/id/12929594.
  17. Press, Europa. (2020-07-22). «La Junta de Andalucía aumenta en 17.000 euros las subvenciones destinadas a las asociaciones de víctimas del terrorismo» www.europapress.es Noiz kontsultatua: 2021-03-04.
  18. a b c d Begiristain, Edurne. «Diru laguntzetan, onuradun nagusiak» Berria Noiz kontsultatua: 2021-03-05.
  19. (Gaztelaniaz) B.MADRID, M.. (2008-05-28). «Imputado un alcalde del PNV por una calle al etarra 'Argala'» elperiodico Noiz kontsultatua: 2020-12-18.
  20. https://www.diariovasco.com/20090929/politica/concejales-homenajean-sebastian-edil-20090929.html?ref=https%3A%2F%2Fwww.google.com%2F
  21. https://www.berria.eus/albisteak/95248/plaza-bati-tomas-albaren-izena-jartzea-onartu-du-donostiako-udal-gobernuak.htm
  22. https://www.argia.eus/albistea/lau-atxilotu-oiartzunen-aritxulegi-basoa-osatzea-egotzita
  23. https://www.amnistiaaskatasuna.com/eu/artikulua/gudarien-basoa-landatu-zuten-berriz-larunbatean-aritxulegin
  24. «Mikel Zabalzaren heriotza argitzeko eskatu dute Auritzen» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-28 Noiz kontsultatua: 2021-02-06.
  25. «Ehunka lagunek lore-eskaintza egin diote Mikel Zabalzari Orbaitzetan» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-29 Noiz kontsultatua: 2021-02-06.
  26. «Mikel Zabalzak erakundeen aurreneko omenaldia jaso du Donostian» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-12-19 Noiz kontsultatua: 2021-02-06.
  27. https://erran.eus/leitzaldea/1419252936458-jose-jabier-mujika-zenari-omenaldia-eskaini-zion-upnk
  28. «'Oroimen Izpiak', ETAren terrorismoaren inguruko artearen gogoeta» EITB Euskal Irrati Telebista Noiz kontsultatua: 2021-02-02.
  29. https://www.berria.eus/paperekoa/1502/007/002/2013-07-24/bizkaitar-argiak-saria-emango-diete-biktima-guztiei.htm
  30. (Gaztelaniaz) DÍAS, CINCO. (2001-01-20). «El Gobierno condecora al policía de la Brigada Social Melitón Manzanas» Cinco Días Noiz kontsultatua: 2021-02-18.
  31. (Gaztelaniaz) El ministro del Interior inaugurará el curso "Las víctimas del terrorismo y la memoria colectiva" en la Universidad Internacional Menéndez Pelayo en Santander. Ministerio de Interior - Gobierno de España.
  32. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-05-10). «Ollo califica el nuevo Instituto Navarro de la Memoria de «hito para la convivencia»» naiz: Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  33. «Eskuin muturrak Nafarroan edo nafarren kontra egindako 33 atentatu zenbatu dituzte» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-10 Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  34. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-01-30). «El Gobierno español recurre la orden navarra para hacer un informe sobre las torturas» naiz: Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  35. a b r01etpd14e71fbc14a188cd913bd98e3c66893e77a, r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726. (2015-11-06). «Aurkezpena» www.gogora.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2021-02-17.
  36. r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01etpd14e71f10898188cd913aa2dba210432d8fc. (2017-02-16). «Memoria plaza: Aurkezpena» www.gogora.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2021-02-17.
  37. r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01etpd14e71f10898188cd913aa2dba210432d8fc. (2017-02-16). «Memoria plaza: Aurkezpena» www.gogora.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2021-02-17.
  38. Kortabarria, Amaia Ramirez de Okariz. «Martxoaren 3ak oroimenerako leku bat izango du» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-18.
  39. a b c d e f g h Hermosilla, Gotzon. «Iragana ikasgai» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-05.
  40. (Gaztelaniaz) Otazu, Amaia. (2019-10-27). «"El curso que viene vamos a introducir la materia de Terrorismo en España en la ESO o Bachillerato"» ElDiario.es Noiz kontsultatua: 2021-02-07.
  41. Kortabarria, Amaia Ramirez de Okariz. «Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroa ez onartzeko eskatu dute memoria eragileek» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-05.
  42. (Gaztelaniaz) «El centro de víctimas abrirá en 2016 para evitar que se imponga "el relato de psicópatas y terroristas"» El Correo 2014-10-20 Noiz kontsultatua: 2021-02-06.
  43. a b (Gaztelaniaz) Euskadi, elDiario es. (2021-01-22). «El Centro Memorial de Víctimas reúne más de mil testimonios de damnificados del terrorismo en su Banco de Memoria» ElDiario.es Noiz kontsultatua: 2021-02-05.
  44. www.noticiasdenavarra.com Noiz kontsultatua: 2021-02-19.
  45. Kortabarria, Amaia Ramirez de Okariz. «Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroa ez onartzeko eskatu dute memoria eragileek» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-05.
  46. «Euskal gizartea terrorismoaren aurrean Sancho el Sabio Fundazioaren funtsen bitartez» Fernando Buesa Fundazioa 2019-10-18 Noiz kontsultatua: 2021-02-06.
  47. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64ada919b9ec5ee595d5effbb0688d. (2019-12-11). «'Euskal gizartea terrorismoaren aurrean' erakusketa Donostiako Justizia Jauregian egongo da abenduaren 27 arte» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2021-02-06.
  48. «ETAko preso Jon Bienzobasek egindako erakusketak polemika sortu du Galdakaon» EITB Euskal Irrati Telebista Noiz kontsultatua: 2021-02-17.
  49. Press, Europa. (2019-10-08). «El delegado de Gobierno pide al Ayuntamiento de Galdakao la clausura de la exposición de Bienzobas» www.europapress.es Noiz kontsultatua: 2021-02-04.
  50. (Gaztelaniaz) «El Gobierno vasco pide a Galdakao que retire la exposición del etarra Bienzobas» El Independiente 2019-10-08 Noiz kontsultatua: 2021-02-17.
  51. a b Lete, Irati Urdalleta. «Auzitegi Nazionalak baimendu egin du Bienzobasen erakusketa» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-04.
  52. (Gaztelaniaz) Ginel, Por F. H.. (2019-10-11). «La controvertida exposición de arte de un preso de ETA» Newtral Noiz kontsultatua: 2021-02-04.
  53. (Gaztelaniaz) Ferreira, Maialen. (2019-10-18). «Cierra sus puertas la exposición del preso de ETA Jon Bienzobas sin visitas en su última tarde» ElDiario.es Noiz kontsultatua: 2021-02-04.
  54. Noticias de Gipuzkoa Noiz kontsultatua: 2021-02-06.
  55. (Gaztelaniaz) Portela, Edurne. (2017). «Geroratutako bakea / La paz aplazada» Representaciones del dolor, la violencia y sus victimas. Carles Guerra (Fundanció Antonio Tapiès / Arabako Artium Fundazioa / Donostiako Udala), 205-228 or..
  56. Urain, Jon O.. «'Euskal disidentzia. Errepresioa eta espetxea' liburua aurkeztu du Euskal Memoriak» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-06.
  57. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Preso sarturiko 9.023 «askatasun ufada»» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-06.
  58. SA, Baigorri Argitaletxea. (2021-03-04). «Irati Goikoetxeak «Herriak ez du barkatuko» lana aurkeztu du» GARA Noiz kontsultatua: 2021-03-06.
  59. SA, Baigorri Argitaletxea. (2021-03-02). «ETAren bide luzea, «Arroz urez» eta esperientzia pertsonaletik idatzia» GARA Noiz kontsultatua: 2021-03-06.
  60. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2021-02-07). «Athletic y Valencia firman tablas en un partido sin demasiadas ocasiones» Cadena SER Euskadi Noiz kontsultatua: 2021-02-07.
  61. «'Errelato mingarriak partekatu behar ditugu oroimenaren garrantziaz jabetzeko'» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-03 Noiz kontsultatua: 2021-02-07.
  62. Berria. «Jorge Fernandez Diaz: "Kontakizunaren borroka irabazi behar zaio ETAri"» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-06.
  63. (Gaztelaniaz) El ministro del Interior destaca que "la batalla por el relato de las víctimas del terrorismo hay que seguir dándola con más fuerza que nunca". Ministerio de Interior - España.
  64. «Errelatoa» Argia Noiz kontsultatua: 2021-02-06.
  65. (Gaztelaniaz) «La AVT denuncia en el Senado que «luchan en solitario» ante los que quieren cambiar el relato del terrorismo» abc 2021-01-25 Noiz kontsultatua: 2021-02-18.
  66. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-06-11). ««ETAk bere erantzukizun propioa du baina Estatuak ez zuen beste biderik eman»» naiz: Noiz kontsultatua: 2021-06-16.
  67. a b «Elkarrizketa: Borroka armatuaren historia Euskadin, 1967-2011» Larrun (Argia) (261) 2021-03-28.
  68. a b Martinez, Josu. (2015). «Ispilu hautsiaren memoria» Jakin. 209, 79-81 or. https://www.jakin.eus/show/aec16c4b798b7d1354812af31393da842a2ad6d5.
  69. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-06-11). ««ETAk bere erantzukizun propioa du baina Estatuak ez zuen beste biderik eman»» naiz: Noiz kontsultatua: 2021-06-16.
  70. (Gaztelaniaz) Castellano, Josué. (2015-05-13). «Entrevista con Ander Iriarte, director de De Echevarria a Etxeberria» Cine maldito Noiz kontsultatua: 2021-06-20.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu