Ireki menu nagusia
Artikulu hau kontzeptu soziopolitikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iraultza (argipena)».

Iraultza aldaketa azkarra eta erabatekoa da. Aldaketa hau politikoa, soziala, kulturala nahiz ekonomikoa izan daiteke; eta normalean denbora epe labur batean gertatzen da. Iraultza bat herriaren gehiengoak egin dezake, edo-eta gizabanako talde txiki batek, aitzindari papera jokatuz.

Gizarte eta politika iraultzakAldatu

Sarritan iraultza politikoak indarkerian oinarritzen dira. Botere egituretan eragin nahi den aldaketa erradikalak indarkeria instituzionalizatuaren forma har dezake (Frantziako Iraultzako Izualdia edo errusiar kasuko purgak, esaterako). Iraultza politikoa boterean dagoen taldea beste baten ordez aldatzea den bezala (aipatutako frantziar zein errusiar adibideetan bezala), iraultza soziala gizartearen oinarrizko egituren aldaketa esanguratsua da (Erreforma Protestantean edo-eta Pizkundean bezala). Banaketa hau, hala ere, askotan ez da hain argia, iraultza politikoek gizarte aldaketak ekar ditzaketeelako eta, orokorrean, elkarren arteko lotura filosofiko nahiz sozialak badaudelako. Lotura hau agerian geratzen da iraultza liberaletan zein komunistetan eta, noizbehinka, nazionalistetan.

Antzinako iraultzakAldatu

Iraultza liberalakAldatu

Iraultza sozialistakAldatu

Iraultza islamiarrakAldatu

Iraultza amerikarrakAldatu

Beste mota bateko iraultzakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iraultza  
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Iraultza