Euskadiko Mugimendu Komunista
Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK) Hego Euskal Herriko alderdi politiko komunista bat izan zen. Euskadiko Mugimendu Komunista izango zenaren lehen aurrekaria 1966an sortu zen ETAren zatiketa batetik, ETA-berri izenarekin. ETAren helburuak eta metodoak baztertu eta langile eta herri mugimendua marxismo-leninismoaren ikuspegi maoista batetik egituratzeko beharra aldarrikatu zuen.
Euskadiko Mugimendu Komunista EMK | |
---|---|
Sorrera | 70eko hamarkada hasiera1 |
Desegitea | 19912 |
Eremua | Hego Euskal Herria |
Ideologia politikoa | Komunista, maoista |
Koalizioa | Euskadiko Ezkerra (1977-1978) Unión Navarra de Izquierdas (1977-1979) Batzarre Zutik |
Agerkaria | Zer Egin? |
1 ETA Berri erakundetik. 2LKIrekin bat egin, Zutiken eta Batzarren. |
MC-ren (Movimiento Comunista) sorkuntzan parte hartu zuen. Aldaketa politikorako bitarteko bezala Espainia guztira hedatutako langile-mugimendu komunista iraultzaile baten beharra defendatzen zuen, nahiz eta Espainiako nazio edo nazionalitateen autodeterminazio eskubidea ere defendatu. Hala ere, segituan MCtik bereizi egin zen, bere jarduna Hego Euskal Herrira mugatuz.
Hauteskunde askotan Herri Batasunaren aldeko botoa eskatu zuen. LKI (Liga Komunista Iraultzailea) alderdiarekin koalizioan lanean aritu zen 1990eko hamarkadan, EMK-LKI siglekin agertuz. Ondoren, bi alderdiak Zutik alderdi politiko iraultzailean batu ziren. Nafarroan, mugimenduak Batzarren izan zuen bilgunea.
Ikus, gainera
aldatuBibliografia
aldatu- SATRUSTEGI ANDRES, Imanol: «Ezkerraren ezkerraz. The left wing of the left», Gerónimo de Uztariz, 33 zbk. (2017), 73-91.
- Satrustegi Andres, Imanol. Beste mundu bat nahi genuen: Nafarroako ezker iraultzailea, 1970-1979. Nafarroako Gobernua, 2022.
- Satrustegi Andres, Imanol; Pérez Ochoa, Iñigo (2020). «UNAI: auge y fracaso de la izquierda revolucionaria en Navarra». Príncipe de Viana (277): 669-695. ISSN 0032-8472.
- Wilhelmi Casanova, G. (2016). Romper el consenso: La izquierda radical en la Transición (1975- 1982). Siglo XX