Unai Parot
Henri Unai Parot Navarro (Aljer, 1958ko urtarrilaren 6a) ETAkide ohia da. Bere izena daraman Parot doktrinagatik da ezaguna.
Unai Parot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aljer, 1958ko urtarrilaren 6a (66 urte) (66 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Biografia
aldatuAljeriako Independentzia Gerra bukatu zenean, gurasoak jaioterrira itzuli eta Baionan bizi ziren. Hamasei urte bete arte ez zuen euskara ikasi. Urte hartan, Ion bere anaia bertoko jatetxe batean zegoela atentatu bat jasan zuen.
1990eko apirilaren 2an Sevillan poliziak atxilotu zuen[1]. Guztira 4.797 urteko espetxe-zigorra izan zituen 26 hilketa eta 166 saialdi 1978 eta 1990 artean egiteagatik[2]. Tartean 1987an Zaragozako kuartel-etxeko atentatua zegoen[3].
Espainiako Auzitegi Gorenak 197/2006 epaia ebatzi zuen urte hartako otsailaren 20an, Parot doktrina ezartzen zuena. Europak bertan behera utzi zuen doktrina honen ondorioz, espetxe-onurak edo erredentzioak espetxe-zigor bakoitzari aplikatzen zitzaizkion. [4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Nazio Batuen Batzar Nagusia. Report of the Committee Against Torture. , 62 or..
- ↑ «El etarra más sanguinario» El Mundo 2006/02/20.
- ↑ «Zaragoza: cinco ataúdes blancos» El País 2009/08/02.
- ↑ «Bederatzi urtez luzatu du Espainiako Auzitegi Gorenak Unai Paroten espetxealdia» Berria 2006-02-20.[Betiko hautsitako esteka]