Josu Muguruza
Josu Muguruza Guarrotxena (Bilbo, 1958 - Madril, 1989ko azaroaren 20a) euskal kazetari eta politikaria izan zen.
Josu Muguruza | |||
---|---|---|---|
1989ko azaroaren 20a - 1989ko azaroaren 20a - Angel Alkalde → Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1958 | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Heriotza | Madril, 1989ko azaroaren 20a (31 urte) | ||
Heriotza modua | gizahilketa: bala zauria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak |
gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Kidetza | Abertzale Sozialista Komiteak | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna |
Josu Muguruza Bilboko Errekaldeberriko auzoan jaio zen. Deustuko Unibertsitatean Pedagogia ikasten hasi ondoren, ikasketak hasi eta EHUn kazetaritza ikasi zuen. Ordurako euskara ikasia zuen eta ASKko militantea zen. 1981ean, poliziak bere neskalaguna zen Elena Bartolome atxilotu ondoren Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen.
Erbestean egondako denboran AEKko irakasle izan zen Baionan. Horrez gain, Gure Irratia irratian poesiari buruzko programa bat zuzendu zuen eta Egin egunkariko korrespontsala izan zen. 1984ean Errefuxiatuen Komiteko antolatzaileetako bat zen GALaren urterik odoltsuenetan. Egin egunkarian astero zutabe bat idazten hasi zen, Zihordia ezizena erabilita.
Ipar Euskal Herrian sei urtez bizi izan eta gero, 1987ean Frantziako poliziak atxilotu eta Espainiara eraman zuten. Donostia eta Madrilgo kartzeletan egon eta gero, hilabete gutxiren buruan libre utzi zuten. Euskal Herrira itzulitakoan, Herri Batasuneko mahai nazionalean parte hartu zuen. Horrez gain, Egin egunkarian lanean hasi zen berriz ere, politikako ataleko kronikak idazten "Iratzar" ezizenarekin. Aljerko elkarrizketen prestaketan jardun zuenetako bat izan zen.
ErailketaAldatu
1984ko azaroan Tasio Erkizia ordezkatu zuen Madrilgo gorteetan Herri Batasuneko diputatu moduan. 1989ko azaroaren 20ean, Madrilgo Alcala Hotelean bere alderdiko beste kide batzuekin (Itziar Aizpurua, Iñaki Esnaola eta Jon Idigoras) parlamentuko lana prestatzen ziharduela, armaturiko bi lagunek tiro egin zioten eta hil egin zuten. Hilketak Euskal Herri osoan greba orokorrerako deialdia sorrarazi zuen.
Bost urte lehenago Santiago Brouardekin gertatu bezala, erailketa egiteko aukeraturiko eguna ez zen kasualitatea izan. Francisco Franco eta Primo de Riveraren heriotzak gertaturiko egun bera izan zen.
OroimenaAldatu
2014ko azaroaren 17an, Zohardia dokumentala, Josu Muguruzari buruzkoa estreinatu zuten[1].
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ «'Zohardia', Josu Muguruzari buruzko dokumentala, estreinatu dute», EiTB, 2014-11-17