Guerrilleros de Cristo Rey

Guerrilleros de Cristo Rey 1970eko hamarkadan Espainian jardun zuen erakunde ultraeskuindar[1] parapoliziala izan zen, indarkeria-ekintza ugari, tartean hilketa zenbait, egin zituena.

Guerrilleros de Cristo Rey
Datuak
Motaerakunde terrorista
Kokapen politikoaEskuin-mutur
Historia
Sorrera1968
SorlekuaEspainia
Desagerpena1983

Bilakaera Historikoa aldatu

Hirurogeiko hamarkadan zehar eskuin muturreko hainbat talde eratu ziren unibertsitate munduan sortzen hasiak ziren mugimendu frankisten aurka egiteko. Guerrilleros de Cristo Rey testuinguru honetan sortu zen hamarkadaren amaieran, Dibisio Urdineko beteranoa zen Mariano Sánchez Covisaren zuzendaritzapean[2][3]. Partaide asko Karlismoan zuten jatorria[4]. Paul Prestonek[5] eta Rodríguez Tejadak aipatzen dutenez, susmoak daude erakunde hauen eta Estatuko Zerbitzu Sekretuen arteko harremanaren inguruan, Carrero Blarnco presidente zelarik. José Ignacio Fernández Guaza eskuin muturreko kide eta ekintzaileak adierazi du Guardia Zibilarekin elkar harturik eta haren babesaz egiten zituztela ekintzak 70eko hamarkadan.[6]

Guerrilleros de Cristo Rey taldearen lehenengo akzio ezagunak 1970ko abenduan gertatu ziren, hainbat apaiz aurrerakoi jipoitu zituztenean Ondarroan, horien artean Emiliano de Iturraran eta Jesus Garitaonandia[7][8]. 1973ko maiatzaren 2an Sánchez Covisa atxilotu zuten[9], kimikaria ogibidez, Madrilgo Movimientos Apostólicos Obreros delakoak antolatutako meza bat oldartzeagatik. 1976ko urrian hauxe esan zuen: "Guerrilleroetan ez dago ez jeferik ezta antolamendurik ere, hitzak berak hala dio; ez dago ezta inoren fitxerorik. Ekin nahi diotenean, ekiten diote"[3].

1976ko maiatzaren 9an, Guerrilleros de Cristo Rey taldea Jurramendiko hilketekin lotu zuten, beste erakunde extremista batzuekin batera[10]. 1976ko irailaren 26an erakunde honek 21 urteko ikasle bat akabatu zuen[11]. Hildakoa, Carlos González Martínez izenekoa, frankismoaren azken exekutatuen omenez egindako manifestazio batean zegoen momentuan, Madrilgo Barquillo kalean[12]. 1977ko urtarrilaren 23an erakundeak berriz ere gazte bat hil zuen, 19 urtekoa oraingoan, Arturo Ruiz izenekoa. Arturo Ruiz Partido del Trabajo alderdiko Joven Guardia Roja gazte saileko kide zen. Bizkarretik hil zuten, "¡Viva Cristo rey" oihukatu bitartean[13][14][15]. Triple A (Espainia) taldeak hartu zuen beregain hilketa[16].

1978ko abuztuaren 24an Askatasuna aldizkari anarkistaren egoitza erre zen Bilbon, Guerrilleros de Cristo Rey taldearekin lotu zelarik gertaera[17][18]. Erakundeak langile mugimenduarekin lotura zuten apaizen[5] zein erregimen frankistarekin kritikoak ziren sektoreen aurka oldarrak prestatu zituzten[19]. Stanley Paynek dioenaren arabera, azkenean elizak talde hau arbuiatu zuen.[20]

1978an konstituzio espainiarra martxan jarri zen, alderdi demokratikoak legeztatu ziren eta taldekide askok erakundea utzi zuten Guerrilleros de Cristo Rey ahulduz. 1980ko hamarkadaren hasieran taldea desegin zen.

Erreferentzia bibliografikoak aldatu

  1. Rodríguez Tejada, Sergio, 1972-. Zonas de libertad : dictadura franquista y movimiento estudiantil en la Universidad de Valencia. Volumen 2. 1965-1975. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 978-84-370-8323-0. PMC 992039621. (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  2. Grimaldos, Alfredo (2013). Ediciones Península, ed. Claves de la transición 1973-1986 (para adultos). ISBN 9788499422374.
  3. a b «Sánchez Covisa "Estaría dispuesto a matar"». El País, 1977. 23 de febrero de 1977. Noiz kontsultatua: 2020-02-20
  4. Caspistegui, Francisco Javier.. (1997). El naufragio de las ortodoxias : el carlismo, 1962-1977. Ediciones Universidad de Navarra ISBN 84-313-1564-4. PMC 39914807. (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  5. a b Preston, Paul (2011). Juan Carlos: Rey de un pueblo. Random House Mondadori. ISBN 9788499892160.
  6. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-07). «Un ultra huido se autoinculpa de guerra sucia en los 70 junto a la GC, ¿con el capitán Hidalgo?» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  7. Pedro Ontoso (9 de abril de 2014). «Torturas y violencia política en Euskadi». El Correo. Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  8. Iban Gorriti (9 de abril de 2013). «Emiliano de Iturraran y Basabe, un sacerdote tenaz, euskaldun y con ideas firmes». Deia. Archivado desde el original el 10 de septiembre de 2014. Consultado el 10 de septiembre de 2014. Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  9. «El señor Sánchez-Covisa, detenido». Informaciones. 2 de mayo de 1973. Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  10. Sánchez Soler, Mariano (2010). La transición sangrienta: una historia violenta del proceso democrático en España, 1975-1983. Península. ISBN 9788499420011.
  11. Pons Prades, Eduardo (1987). Crónica negra de la transición española (1976-1985). Plaza & Janés. ISBN 9788401333309.
  12. «El Supremo declara víctima del terrorismo a un joven asesinado en 1976». El País. 26 de mayo de 2006. Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  13. «Eran cuatro, y el que disparó contra el muchacho fue el más joven». El País. 25 de enero de 1977. Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  14. Juliá, Santos; Pradera, Javier; Prieto, Joaquín (1996). Memoria de la transición. Taurus. ISBN 9788430600366.
  15. De los Cobos Arteaga, Francisco; Hurtado Martínez, María del Carmen; García Rivas, Nicolás (1999). Universidad de Castilla La Mancha, ed. La inseguridad ciudadana de la transición a una sociedad democrática: España (1977-1989). ISBN 9788484270171.
  16. «Sánchez Covisa declara sobre el asesinato de Arturo Ruiz». El País. 25 de enero de 1977. Noiz kontsultatua: 2020-02-20
  17. «Atentado contra la revista «Askatasuna»». La Vanguardia. 25 de agosto de 1978. Noiz kontsultatua: 2020-02-20
  18. «Atentado en Bilbao contra la revista libertaria "Askatasuna"». El País. 25 de agosto de 1978. Noiz kontsultatua: 2020-02-20
  19. Preston, Paul (2003). The Politics of Revenge: Fascism and the Military in 20th-century Spain (en inglés). Routledge. ISBN 9781134811137.
  20. Payne, Stanley G. (1984). Spanish Catholicism: An Historical Overview. University of Wisconsin Press. ISBN 9780299098049. Edición española: "El catolicismo español". Planeta, 1995. ISBN 84-08-06430-4.

Kanpo estekak aldatu