Ireki menu nagusia

1978 urtean hasita, espetxeetan izandako euskal preso politikoak euren aktibismo politiko abertzalearengatik edo baita ere, preso dauden Estatuen arabera, euren aktibismoaren baitan terrorismo eta indarkeria ekintzak burutzeagatik, laguntzeagatik, justifikatzeagatik edo ekintza hauen alde egoteagatik preso izandako euskal herritarrak dira.

Preso hauetako asko ETA erakundeko kideak dira. Batzuk Dena da ETAren barruan egindako epaiketa baten ondorioz ETArekin loturiko pertsonak nahiz ezker abertzaleko erakundeetako arduradun edo ENAMeko kideak dira.

2018an Dena da ETAko preso aipagarriena agian Alfredo Remirez amurriotarra da. Terrorismoa goratzeaz leporatuta gartzelan dago urte bateko zigorra betetzen. Espainiako Gobernuak Alfredo Remirez Basauriko espetxetik Darocako (Zaragoza) presondegira urrundu zuen euskal preso politikoen aurka egiten duten urrunketaren ondorioz.

Preso gehienak Euskal Herriatik urrun dauden Espainia eta Frantziako espetxeetan dituzte.

HistoriaAldatu

Euskal gatazka dela eta, preso politikoen existentzia XIX. mendetik egiaztatua badago ere (Sabin Arana, esaterako, espetxeratua izan zen 1895 urtean), 1978 urteko erreferentzia garrantzitsua da, frankismoa amaitu eta Espainiar Trantsizioa abiarazi zen garai horretan, 1977ko Espainiako Amnistia Legea dela eta, Espainiako espetxeak euskal preso politikorik gabe geratu baitziren 1977ko abenduan; 1978tik hasita, ordea, euskal gatazkaren ondorioz beste milaka euskal herritar preso izan dira. Preso politiko horien alde, euskal gizartean elkartasun mugimendu zabala izan da, ezker abertzalearen aldetik (presoen eskubideak defendatzeko sortutako Amnistiaren Aldeko Batzordeak nahiz Etxerat izeneko erakundearen bitartez, esaterako) nahiz beste erakunde eta gizarte-sektoreen eskutik. Presoek beraiek Euskal Preso Politikoen Kolektiboa izenekoa ere osatu zuten, euren eskubideen alde eta euren konpromiso politikoarekin aurrera jaraitzeko. Hain zuzen, Espainiar Estatuak, bereziki, euskal presoen aurkako neurri zorrotzak hartzea salatu da, presoen giza eskubideen aurka sarri. Neurri horietan nabarmenena euskal presoen sakabanaketa izan da, presoak Euskal Herritik urruti dauden espetxeetera eramanez; aldi berean, anitz izan dira preso egoeraren ondorioz, bere buruaz beste egin duten presoak edota espetxean gaixotu eta hil direnak.

Euskal preso politikoen izendapena eztabaidatua da eta euskal gatazkaren alderdi garrantzitsua da izan urte horietan. Batzuen ustez, euskal presoak ez dira preso politikoak, terrorismo eta indarkeria ekintzak burutu dituzten gaizkileak baizik eta euren egoera ez da inolaz ere termino politikoetan aztertu eta eztabaidatu behar. Sektore abertzaleen iritziz, ordea, euskal presoen existentzia gatazka politiko baten ondorioa da eta preso horiek euren aktibismoa garatu eta ekintzak burutzeko motibazioa politikoa da argi eta garbi. Aldi berean, euskal preso politikoen gaia, bereziki balizko amnistia bat, ETA eta espainiar gobernuaren arteko negoziazio edo bake-prozesuaren puntu garrantzitsua bilakatu da urte horietan, espainiar sektore nazionalista eta kontserbadoreak aukera horren aurka azaldu izan badira ere.

2014ko azaroaren 1ean jakitera eman zenez, 463 euskal preso zeuden 73 espetxetan; %46 etxetik 400 eta 790 kilometro artean zeuden, eta %39,9, 800-1.000 kilometro artean. Presoen senide guztien artean 352.329 kilometro egiten zituzten astebururo; munduari 8,8 buelta[1].

Espetxe politikaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal presoen sakabanaketa»

Espainiako eta Frantziako gobernuak espetxe-politika zehatza definitzen joan dira euskal preso politikoei aurre egiteko, beti ere, horien jatorriko gatazkaren gorabeherei estu lotuta. 2008ko abenduan Espainiako Barne Ministro Rubalcabak berretsi zuen espetxe-politika ETAren aurka Espainiako Estatuaren estrategia dela, eta presoak baliatzen dituztela ekinbide horretan [2]. 2009ko irailean Rodolfo Ares EAEko Barne sailburuak, espetxe politika borroka antiterroristarako tresna bat dela zehaztu zuen. [3].

Bide horretatik, 1983. urtean gizonezko presoak Herrera de la Manchan eta emakumezkoak Yeseriasen bildu zituzten. Hortik abiatuta, 1986an hasi ziren euskal preso politikoak Espainiako beste hainbat espetxetatik sakabanatzen. 1989an, ETA eta espainiar Gobernuaren arteko Aljereko negoziazioek porrot egin ondoren, orokorrean ezarri zen sakabanaketa: preso guztien arteko banaketa eta beren urrunketa Espainiako estatuko geografia osoan barna, Kataluniako Autonomia Erkidegoko espetxeetan izan ezik, espetxe politika gogortzearekin batera: bizi baldintzak minimoen azpitik, murrizketa gogorrak komunikazioetan, baldintzapeko askatasunaren ukapen sistematikoa, agresioak areagotzea espetxeetan eta, batez ere, kondukzioetan...

Gaur egun, Espainiako eta Frantziako espetxeetatik sakabanatuta daude.[4]. 2009ko ekainaren azkeneko datuak kontuan hartuz, EPPKko 731 presoak 2 estatutako 83 kartzelatan sakabanatuta dituzte. Espainiar Estatuari dagokionean, 529 preso 51 kartzela ezberdinetan sakabanatuta dituzte -kartzela barruan ere modulu ezberdinetan sakabanatzen dituzte elkar ez ikusteko-, batez besteko, Euskal Herritik 630 kilometrora. Euskal Herrian kokatutako espetxeetan Kolektiboko 12 preso daude. Frantziar Estatuko 32 kartzelatan, berriz, EPPKko 152 kide dituzte preso, batez besteko, beren etxeetatik 800 kilometrora [5].

Espetxe aldaketak Espetxe Politikaren helburuen zerbitzuan egiten dira [6]. Era berean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Espainiako espetxeetan bakartze politika areagotzeko neurriak hartu zituztela salatu zuen 2010eko martxoaren 2an [7]

Sakabanaketarekin batera, neurri, arau eta lege ugari egokitzen joan dira Kolektiboa desegiteko asmoz: bizi-baldintzak gogortzea, presoen senideak modu batera eta bestera zigortzea, ikasketak debekatzea, komunikazioak murriztea eta, batez ere, espetxe zigorrak luzatzea. Hauetan ezagunena, “Parot doktrina” deritzona izan da.

Espainiako Zigor Kodearen aldaketakAldatu

Espainiako Zigor Kodeak Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideei begira hainbat aldaketa izan ditu denboran zehar.

1973ko Zigor KodeaAldatu

1973ko Zigor Kodearen arabera, preso batek gehienez 30 urte egin zitzakeen kartzelan, eta, hartara, ezarritako zigor guztiak 30 urtean biltzen ziren. Horrezaz batera baziren zigor hori arintzeko neurriak: hiru laurdenak beteta baldintzapean aske irtetea, espetxe onurekin kartzelan denbora gutxiago egitea...

1995eko Zigor KodeaAldatu

"Terrorismo" delituarekin lotutako zigorrak handitu ziren, beste batzuk murrizten ziren bitartean. Espetxean bete beharreko gehienezko epea 40 urtera luzatu zen. Gainera, desagertu egin ziren espetxe zigorra murrizteko onurak. Baldintzapeko askatasuna lortzeko moduak ere aldatu ziren, eta baldintza berezi berriak ezarri zitzaien "terrorismo" delituarekin lotutako zigorren kasuan: barkamena eskatzea, "terrorismoa" gaitzestea...

2003ko aldaketakAldatu

2003ko erreforman, hainbat lege aldaketa gehiago egin zituzten; tartean, adingabekoak Auzitegi Nazionalean epaitzea ekarri zuena. Era berean, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitutako guztien espetxeko baldintzak kontrolatzeko, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala ezarri zuten, ordura arteko Tokiko zaintza epaitegiek aplikatzen zituzten irizpide juridikoen gainetik Gobernuaren Espetxe Politikaren irizpideak gailentzeko.

Auzitegi Gorenaren 197/2006 sententziaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Parot doktrina»

2006an Espainiako Gobernuak neurri berriak iragarri zituen Iñaki de Juana kalera ez zedin. "Haren kontrako inputaziorik ez badago, eraiki egingo ditugu" esan zuen Juan Fernando Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroak 2006ko urtarrilean. Espetxeko zigorrak murrizteko jasotako onurak ezin izan zizkioten baliogabetu baina, eta inputazio berriak ezarri zizkioten bi iritzi artikuluengatik. Unai Paroten kasuan, De Juanaren auzian jasotako onurak baliogabetu ezin zirela finkatuta gelditu zenez, zigor guztiak 30 urtean batu beharrean bi kondenatan banatzea erabaki zuen administrazioak, horrela espetxe zigorra luzatzeko. Horren kontrako helegitea onartu zuen Auzitegi Gorenak, baina bere ebazpenean erabaki zuen, inork proposatu eta galdetu gabe (auzia 1973ko Zigor Kodeak esaten zuen moduan espetxe zigor guztiak 30 urteko zigor batean batzearen ingurukoa zen), jada onartutako espetxe onurak kentzerik ez zegoela, baina ezarritako zigor bakoitzari aplikatu behar zitzaizkiela. Harrez gero, irizpide hori aplikatzen zitzaien 1973ko Zigor Kodearekin epaitutakoei.

2013ko urriaren 21ean Giza Eskubideen Europako Auzitegiak doktrina honek Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela esan zuen: askatasunerako eskubidea eta segurtasun juridikorakoa.[8] Europar Batasuneko erabaki honen ondorioz, Parot Doktrina bertan behara geratu zen.

2015eko aldaketa: betiko kartzela-zigorraAldatu

Nahiz eta alderdi gehienak aurka egon, Alderdi Popularrak Kode Penalaren erreformaren onarpena aurrera atera zuen 2015ean.[9][10]

Betiko kartzela-zigorra -berrikusteko aukerarekin- indarrean jarri zuen bere gehiengo-absolutua aprobetzatuz. Lege berri hau nagusiki honakoei eragiten die: Sexu eraso larriak egiten dituztenei, Espainiako monarkiaren aurka doanari, ETAkideei eta Dena da ETAren barruan daudenei. Hau da, Euskal Preso Politikoak berrogei urte gartzelan egon eta gero, bere kasua berraztertu eta urte gehiagotan jarraitu ahal dute gartzelan.[11]

Frantziako legearen aldaketakAldatu

1985ko legeak politika berezi berri bati estaldura legala ematen dio: jurisdikzio berezi bat ezartzen zaie euskaldunei atxilotzeko, inkulpatzeko, espetxeratzeko eta epaitzeko tenorean. Hortik hasten da sakabanaketa politika eta euskal presoen urrunketa.

1996tik aurrera, frantses Kode Penalaren aldaketa batek "ekintza terrorista"ren definizioa eta bere tipifikazioa ahalbidetu zituen.

Aldaketa honen korolarioa, Dominique Perben ministroak 2002 eta 2004a artean bi fasetan ezarritako erreforma izan zen; espetxe arlorako translazioa 2005ean suertatu zen, Juge d'Application des Peines (JAP) sortuz, espainiar Entzutegi Nazionaleko Zaintza Epaitegi Zentralaren homologoa. Aldaketa hauek zigorrak gogortu eta frantses espetxeetako bizi baldintzak hondatu dituzte [12].


Espetxean denbora gehien zeramatzaten kideakAldatu

Parot Doktrina bertan behera gehartu arte, espetxean denbora gehien zeramatzaten EPPKren kideak hauexek ziren:
Juan Manuel Piriz Ojuel (Portugalete). 1984ko otsailaren 16tik.
Jesus Mari Zabarte Arregi (Arrasate), 1984ko ekainaren 15etik. Egundo guztira espetxean denbora gehien egin duen euskal preso politikoa da, 1973-1977 eta 1978-1979an ere espetxean izan zen-eta.
Pakito Lujanbio Galdeano (Hernani). 1984ko uztailaren 15etik.
Jon Aginagalde Urrestarazu (Donostia). 1984ko abuztuaren 7tik.
Jose Ramon Martinez de la Fuente Intxaurregi (Gasteiz). 1985eko urtarrilaren 30etik.
Juan Lorenzo Lasa Mitxelena (Errenteria). 1985eko urtarrilaren 30etik.
Jose Gabriel Urizar Murgoitio (Arrasate). 1985etko otsailaren 26tik.
Jose Felix Zabarte Jainaga (Elorrio). 1985eko uztailaren 2tik.

Denbora gehien eginda kalean diren kideakAldatu

Jon Bilbao Moro (Erandio-Astrabudua), 1982ko urtarrilaren 15etik 2010eko irailaren 13ra arte egon zen Espainiako kartzeletan, guztira 28 urte eta 8 hilabete [13] [14].
Jose Maria Sagardui Moja (Zornotza), 1980ko uztailaren 8tik. 2011ko apirilaren 13an kaleratu zen.
Jon Agirre Agiriano (Aramaio), 1981eko ekainaren 11tik. 2011ko maiatzaren 3an kaleratu zen.
Jon Aldana Zelaia (Barakaldo). 1984ko maiatzaren 9tik. 2012ko martxoaren 9an kaleratu zen [15].

Zigorra luzatu Parot Doktrinaren ondoriozAldatu

EPPKko 170 preso inguru baldintzapeko askatasunean kaleratzeko epean sartuta zeuden, baina Espainiako Gobernuak legea ahal zuen moduan bihurritu zuen preso hauek ez askatzeko. 140 espainiar Estatuan preso, urrundurik eta bizi baldintzarik gogorrenetan mantentzen zituzten. 140 kide horietatik, 28k, halaber, espainiar Estatuak ezarritako kondenak oso-osorik beteta zituzten. Baina hala ere ez zituzten askatu. Auzitegi Gorenaren Parot doktrina aplikatu, eta, espetxe zigorrak hainbat urtez luzatu egin zizkieten 2013rarte non Giza Eskubideen Europako Auzitegiak doktrina honek askatasunerako eskubidea eta segurtasun juridikorakoa urratzen zituela ebatzi zuen arte.<refEstrasburgok ebatzi du legez kanpo dutela Del Rio espetxean Berria, 2013/10/21</ref>

Frantziar estatuari dagokionez, 30 bat preso politikok baldintzapeko askatasunean beharko lukete egon. Baina, horiek ere preso, beraien ingurune familiar, sozial eta politikotik urrundurik, eta, bizi baldintzarik gogorrenetan mantentzen dituzte.

Kondena osorik bete eta zigorra luzatuta preso segitzen zuten EPPKko kideak [16]. :

Unai Parot Navarro Baiona
Jose Jabier Zabaleta Elosegi Hernani
Txomin Troitiño Arranz (Donostia, Intxaurrondo)
Jesus Bollada Alvarez (Barakaldo)
Jose Angel Biguri Camino (Menagarai)
Antxon Lopez Ruiz (Elorrio)
Txerra Martinez Garcia (Basauri)
Koldo Hermosa Urra (Santurtzi)
Peio Etxeberria Lete (Soraluze)
Kandido Zubikarai Badiola (Ondarroa)
Jon Agirre Agiriano (Aramaio) [17]
Jon Ander Urkizu Ormazabal (Pasai San Pedro)
Luis Mari Azkargorta Belategi (Bergara)
Kepa Rezabal Zurutuza (Lasarte)
Fernando De Luis Astarloa (Bilbo - Zazpi Kaleak)
Andoni Alza Hernandez (Orereta)
Juan Maria Gabirondo Agote (Itziar)
Pakito Lujanbio Galdeano (Hernani)
Jose Felix Zabarte Jainaga (Elorrio)
Inma Pacho Martin (Bilbo)
Ines Del Rio Prada (Tafalla) [18]
Peio Odriozola Agirre (Tolosa) [19]
Inma Noble Goikoetxea (Hernani)
Iñaki Fernandez De Larrinoa (Gasteiz)
Iñaki Orotegi Otxandorena (Lasarte)
Jose Ramon Martinez De La Fuente (Gasteiz)
Jose Mari Perez Diaz (Zarautz)
Jose Ignacio Gaztañaga Bidaurreta (Arrasate)
Joseba Artola Ibarretxe (Bilbo - Zazpi Kaleak)
Iñaki Pujana Alberdi (Otxandio)
Juan Mari Igarataundi Peñagarikano (Zestoa)
Juan Jose Legorburu Gerediaga (Zornotza)
Juan Manuel Piriz Lopez (Portugalete)
Nicolas Francisco Rodriguez (Lasarte)
Maitane Sagastume Arrieta (Donostia) 2009.07.26tik 2021.08.12ra
Juan Carlos Perez Ojuel (Iruñea - Errotxapea) 2009.07.28tik 2022.11.16ra
Maritxu Uzkudun Etxenagusia (Errezil) 2009.08.27tik 2021.02.05era [20]
Jokin Urain Larrañaga (Mendaro) 2009.08.29tik 2016.01.10era [21]
Jose Maria Sagardui Moja (Zornotza) 2009.08.30etik 2011.04.13ra
Iñaki Urdiain Ziriza (Barañain)
Itziar Martinez Sustatxa (Galdakao)
Kepa Solana Arrondo (Legazpi)
Jokin Santxo Biurrun (Iruñea)
Josu Diaz de Heredia (Gasteiz)
Juan Carlos Arruti Azpitarte (Azpetia) 2009.09.10etik 2019.09.13ra arte [22]
Isidro Garalde Bedialauneta (Ondarroa) 2010.02.02tik 2022ra arte [23]
Gotzone Lopez De Luzuriaga Fernandez (Agurain) 2010.08.11tik 2019ra arte [24]

Preso gaixoakAldatu

EPPKren aldarrikapen sentituenetako bat gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak legearen aplikazioa hutsaz kaleratzea izan da betidanik. Estatuek ordea, hainbat baldintza jarri izan die kalera ateratzeko, borroka armatua deitoratzea, barkamena eskatzea eta Kolektibotik irtetea besteak-beste [25].

Gaur egun, gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituzten EPPKren presoak hauexek dira [26]:

Jose Miguel Etxeandia Meabe (Larrabetzu)[27]
Gotzone Lopez De Luzuriaga Fernandez (Agurain)[28] 2010.08.11n kaleratu behar zuen, baina Parot doktrina aplikatu eta 2019ra arte luzatu zioten kondena [29]
Josu Uribetxebarria Bolinaga (Arrasate)[30]
Txus Martin [31]
Inma Berriozabal [32]
Jose Angel Biguri [33]
Iñaki Etxeberria [34]
Jesus Mari Mendinueta [35]
Josetxo Arizkuren [36]
Ibon Fernandez Iradi [37]
Mikel Izpura [38]
Unai Parot [39]
Aitor Fresnedo [40]

Badago gaixotasun psikologiko larri eta sendaezina duen publikoki haren nortasuna zabaldu ez den preso bat ere [41]

Etxean zaintzapeanAldatu

Bestela ere, hainbat gaixo beraien etxeetan dira preso baldintza zorrotzekin.
  -Marilo Gorostiaga Retuerto (Iruñea). 2008ko azaroaren 6an etxeratu zuten.
  -Mikel Gil Cervera (Iruñea). 2009ko apirilaren 27an etxeratu zuten
-Bautista Barandalla Iriarte (Etxarri-Aranatz). 2009ko ekainaren 12an etxeratu zuten
-Belen Gonzalez Peñalba (Lazkao) [42]. 2009ko azaroaren 6an etxeratu zuten.
-Juan Jose Rego Vidal (Donostia). 2010eko otsailaren 19an espetxe arindua ezarri zioten [43]. 2010eko otsailaren 2an etxeratu zuten.
-Jose Luis Elkoro Unamuno (Bergara). 2010eko urriaren 13an etxeratu zuten
-Juan Pablo Diéguez Gómez (Bilbo). 2011ko urtarrilaren 20an etxeratu zuten

-Jose Ramon Foruria Zubialdea (Markina)[44]. 2011.08.19an etxeratu zuten, zigorra zaintzapean betetzeko [45]
-Mila Ioldi (Ataun). 2011ko irailaren 27an irten zen Langraitzeko espetxetik, zigorra etxe barruan betetzeko baldintzarekin [46]
-Ibon Iparragirre (Ondarroa) [47]. 2011ko urriaren 18an eraman zuten Basurtoko ospitaletik etxera, espetxe zigorra etxean, pultsera telematikoa jarrita, eta beste hainbat baldintzekin betetzera[48], bere aldeko mobilizazio ugari eman ondoren [49]
. Hortik aurrera gauzak okerrera joan ziren gartzelera sartu zutelako berriro eta urrunketa aplikatu zitzaiolako.

HildakoakAldatu

PresoakAldatu

Urte hauetan guztietan, 1978tik hona, alegia, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 21 kide hil dira espetxean bertan edo kartzelak eragindako gaixotasunen ondorioz handik atera ostean.

Jose Ramon Goikoetxea Bilbao: Alcalá Mecoko (Madril) espetxeko dutxan urkatua eta lepoan ebaki sakona zuela agertu zen 1985eko ekainaren 26an. 27 urte zituen.

Joseba Asensio Artaraz: Herrera de la Manchako (Ciudad Real) bere ziegan hil zen 1986ko ekainaren 8an, espetxeko mediku taldeak zuen tuberkulosia katarro soil gisa tratatua izatearen ondorioz. 27 urte zituen.

Josu Retolaza Loidi: 1987ko maiatzaren 19an hil zen bere etxean, minbizi terminala izateagatik kaleratu ondoren. Minbizia garatxo soil gisa diagnostikatu zioten espetxean. 33 urte zituen.

Mikel Lopetegi Larrarte: Herrera de la Manchako bere ziegan urkatua agertu zen 1988ko martxoaren 2ko goizean. 33 urte zituen.

Juan Carlos Alberdi Martiarena: 1988ko ekainaren 15ean hil zen Herrera de la Manchan bihotzekoak jota, medikua zen lagun presoa suspertzen saiatzen zen bitartean. Ez zuen bihotzeko arazorik eta ez zegoen arrisku taldekoen artean. 30 urte zituen.

Migel Zalakain Odriozola: 1990eko azaroaren 30eko gauean hil zen bihotzekoak jota, uztailaren 20an izandako miokardio infartu akutua behar bezala ez zaintzearen ondorioz. 58 urte zituen.

Jean Groix: Euskal errefuxiatuak hartzeagatik Fresnesen (Paris) espetxeratutako bretoia, irain eta difamazio kanpaina baten ostean, urkatua agertu zen bere ziegan 1991ko urtarrilaren 27an. 40 urte zituen.

Pello Mariñelarena Imaz: 1993ko maiatzaren 15ean hil zen Parisko Antoine Beclere Ospitalean Fresneseko Ospitaletik bertara eraman ondoren. La Santeko espetxean izandako mediku asistentzia ezagatik, seropositibo izaerak zaildua, hil zen. 29 urte zituen.

Jabi Gorostiza Lejarriaga: 1995eko ekainaren 17an hil zen Bilboko Basurto Ospitalean. Asistentzia ezagatik areagotutako laringe minbizia larriagotu ondoren ospitaleratu zuten. Urtebete lehenago kaleratua izan zen eritasuna atzeraezina zelako. 55 urte zituen.

Juan Jose Etxabe :1996ko uztailaren 11n hil zen, espetxetik kaleratu eta 18 egunetara, bihotzekoak emanda. Fresneseko kartzelan izan zuten denboran bere osasun egoerak nabarmen egin zuen okerrera, hepatitis C-a kartzelako denboran berriro garatu egin zitzaiolako.

Jean Louis Maitia : 1997ko abuztuak 25ean hil zen, kaleratu eta bi hilabetetara, bihotzekoak eman ostean. La Sante kartzelan egon zen denboran bere osasunak okerrera egin zuen.

Jose Maria Aranzamendi Arbulu: 1997ko otsailaren 7an Alcala Mecoko bere ziegan urkatua agertu zen. 41 urte zituen.

Juan Carlos Hernando Gonzalez: 1997ko uztailaren 20an Albacete espetxeko bere ziegan urkatua agertu zen. 35 urte zituen.

Santiago Diez Uriarte: 1997ko urriaren 27an hil zen Bilboko Basurto Ospitalean. Asistentzia ezagatik areagotutako masailezurpeko minbizia larriagotu ondoren ospitaleratu zuten. Zazpi hilabete lehenago kaleratua izan zen gaixotasuna atzeraezina zelako eta ezinezkoa zelako ebakuntza kirurgikorik egitea. 34 urte zituen

Esteban Esteban Nieto: 1999ko irailean 26an hil zen, Tolosan. Espetxe baldintza oso gogorretan eta asistentzia ezan minbizia larriagotu ondoren 1999ko apirilaren 7an kaleratu zuten. 45 urte zituen.

Ramon Gil Ostoaga: 2002ko urriaren 23an hil zen Legazpian, bere buruari eskopetaz tiro egin ondoren. 15 egun lehenago irten zen kartzelatik, buruko arazoak zituela. 46 urte zituen.

Kepa Miner Aldabalde: 2004 apirilaren 26an hil zen, Donostiako ospitale batean. 19992Ko uztailaren 2an kaleratu zuten 92. artikuluaren aplikazioarekin, gaixotasun sendaezinak zituelako. 70 urte zituen [50].

Oihane Errazkin Galdos: 2004ko uztailaren 7an agertu zen urkatuta Fleury-Merogis espetxean. 31 urte zituen.

Jose Angel Altzuguren Kottorena: 2005eko urriaren 31an urkatuta aurkitu zuten Soriako espetxeko ziegan. Buruko arazoak izan arren, 10 egun lehenago atxilotu zuten gelditzen zitzaion espetxe zigorra betetzeko, eta Soriara bidali zuten, bakartuta. 39 urte zituen [51].

Igor Angulo Iturrate: 2006ko otsailaren 27a urkatuta aurkitu zuten bere ziegan, Cuencako espetxean, eskuak lotuta zituela. 32 urte zituen [52].

Roberto Sainz Olmos: 2006ko martxoaren 3an hil zen Aranjuezeko espetxean, bihotzekoak jota. 41 urte zituen [53].

Mikel Ibañez Oteiza (Elgoibar)[54]. 2011ko apirilaren 7an hil zen bere etxean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu zuen heriotza honen atzean errepresioaren itzala zegoela [55]. 2008ko ekainean espetxetik irten eta etxean egoteko baimena eman zioten. Etxetik irten gabe 2 urte baino gehiago eginda berriro espetxeratu zuten 2010eko abuztuan [56]. 2010eko irailaren 15ean berriro eraman zuten etxera, espetxe arindu egoeran jarraitzeko [57] [58].

Anjel Figueroa Fernandez (Getxo). 2008ko azaroaren 11n etxeratu zuten, gaixorik, espetxe zigorra etxean betetzeko. 2013ko martxoaren 14an hil zen. [59]

Xabier Lopez Peña (Galdakao). 2013ko martxoaren 30ean hil zen, Pariseko espetxeko ospitale batean, oraindik ondo argitu gabe dagoen egoeran.

Arkaitz Bellon Blanco (Elorrio). 2014ko otsailaren 5ean hil zen, Puerto I espetxean [60] .

Kepa del Hoyo (Galdakao). 2017ko uztailaren 31an hil zen Badajozkeko espetxean bihotzekoak jota.[61]

Bortizkeria ez erabili eta errefusatu arren kartzelan egon diren presoakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «463», Berria, 2014-11-02
  2. Rubalcabak onartu du presoak baliatzen dituztela ETAren aurka
  3. Ertzaintza Baionako polizia etxean egongo dela ziurtatu du Aresek berria.info
  4. Dispertsio politika
  5. Sakabanaketa etxerat.info
  6. Interior acerca a Euskadi a varios presos de ETA para avivar las disensiones elcorreo.com
  7. Euskal preso politikoak bakartzeari ekin diote espainiar estatuko espetxeetan askatu.org
  8. Estrasburgok ebatzi du legez kanpo dutela Del Rio espetxean Berria, 2013/10/21
  9. https://www.justizia.eus/albisteak/ibarrarentzat-betiko-kartzela-zigorra--berrikusteko-aukerarekin--betiko-kartzela-zigorra-da
  10. http://www.rtve.es/noticias/20150326/congreso-aprueba-prision-permanente-revisable-unicos-votos-del-partido-popular/1123040.shtml
  11. http://noticias.juridicas.com/conocimiento/articulos-doctrinales/4914-prision-permanente-revisable/
  12. Dispertsio politika txostena 2010 apirila etxerat
  13. Jon Bilbao Moro, en casa tras cumplir la condena más larga gara.net
  14. Jon Bilbao libre! bideoa. youtube.com
  15. Excarcelan al miembro de ETA barakaldés Jon Aldana condenado por el asesinato del jefe de la policía local Barakaldo digital
  16. Kondenak oso-osorik beterik izan arren, preso etxerat.info
  17. Jon Agirreren kartzela-zigorraren luzatzea Berrian (2006ko irailak 26)
  18. Del Rio eta Odriozola presoen zigorraren luzapena Berrian (2008ko ekainak 12)
  19. Del Rio eta Odriozola presoen zigorraren luzapena Berrian (2008ko ekainak 12)
  20. UZKUDUN, BESTE 12 URTEZ PRESO berria.info
  21. Jokin Uraini beste zazpi urtez luzatu diote espetxe zigorra espetxean 23 urte daramatzanean askatu.org
  22. 2019ra arte atzeratu diote ateratzeko eguna Juan Carlos Arruti euskal presoari berria.info
  23. Isidro Garalde euskal preso politikoari ere biziarteko zigorra ezarri diote askatu.org
  24. Gotzone Lopez de Luzuriaga preso gaixo larriari bizi arteko zigorra ezarri diote etxerat.info
  25. Txostena: Osasuna kartzelan Jaiki Hadi elkartea 2011.11.03
  26. Gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoak etxerat.info
  27. Jose Miguel Etxeandia Meabe (Larrabetzu) etxerat.info
  28. Gotzone Lopez De Luzuriaga Fernandez (Agurain) etxerat.info
  29. Bi aldiz zigortuak berria.info
  30. Josu Uribetxebarria Bolinaga (Arrasate) etxerat.info
  31. Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
  32. Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
  33. Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
  34. Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
  35. Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
  36. Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
  37. Jaiki Hadik gaixo dauden beste lau presoren egoera latza nabarmendu du Gara 2011.08.07
  38. Jaiki Hadik gaixo dauden beste lau presoren egoera latza nabarmendu du Gara 2011.08.07
  39. Jaiki Hadik gaixo dauden beste lau presoren egoera latza nabarmendu du Gara 2011.08.07
  40. Jaiki Hadik gaixo dauden beste lau presoren egoera latza nabarmendu du Gara 2011.08.07
  41. Gaixo sikologikoa etxerat.info
  42. Belen Gonzalez Peñalba presoari espetxealdi arindua jarri diote berria.info
  43. Juanjo Rego Vidali espetxealdi arindua jarri diote askatu.org
  44. Jose Ramon Foruria Zubialdea (Markina) etxerat.info
  45. Jose Ramon Foruria euskal preso gaixoa etxeratu egin dute Berria
  46. Mila Ioldi euskal presoa aske, baina zaintzapean Berria
  47. Jaiki Hadi elkarteak gaixo larri dauden presoen zerrenda berria plazaratu du etxerat.info
  48. Etxean beteko du espetxe zigorra Ibon Iparragirrek, hainbat baldintzekin Berria
  49. «Euskal jendartea izan da Ibon Iparragirre askatzea eta heriotzaren hatzaparretatik aldentzea lortu duena» Etxerat
  50. Kepa Minerrek agurra jaso zuen atzo kronika.net
  51. Jose Angel Altzuguren euskal presoa hilda aurkitu dute Soriako espetxean berria.info
  52. Igor Angulo euskal preso politikoa hilik azaldu da bere ziegan gaztesarea.net
  53. Roberto Saiz Olmos euskal hilik agertu da Aranjuezeko espetxean gaztesarea.net
  54. Mikel Ibañez Oteiza (Elgoibar) etxerat.info
  55. Mikel Ibañezen heriotzaren atzean «errepresioaren itzala» dagoela salatu dute berria.info
  56. Mikel Ibañez berriro espetxeratu dute, gaixo dagoen arren berria.info
  57. Mikel Ibañez espetxetik irten da, gaixorik dagoelako berria.info
  58. Mikel Ibañez-en espetxe arindu egoeraren harira Etxerat elkartearen irakurketa etxerat.info
  59. Anjel Figueroa hil egin da
  60. Arkaitz Bellon Elorrioko presoa hilik aurkitu dute Puerto I espetxeko ziegan
  61. https://www.berria.eus/albisteak/137403/espetxean_hil_da_kepa_del_hoyo_preso_galdakaoztarra.htm