Terrorismoaren goratze

Zigor zuzenbidean, terrorismoaren goratzea edo terrorismoaren gorazarrea terroristatzat jotzen diren erakunde, pertsona eta ekintzen aldeko diskurtso, ekitaldi eta ideiak dira. Espainiako Zigor Kodean zigortzen den delitua da. Beste herrialde batzuetan, Frantzian kasu, terrorismoaren goratzeaz gainera gorroto eta indarkeriaren aldeko jarduerak zigortzen dira.

Espainiako adibideak aldatu

Espainiako Gobernuak 2000. urtean terrorismoaren goratzearen arloan egin zuen lege berriaren ondorioz, salaketak eta kondenatutakoak nabarmen igo ziren. Kontutan hartu behar da "gorazarre" egitearen muga oso lausoa dela eta aldi berean frankismoa goratzea ez dela delitua.

Beheko adibideetan idatzitakoaren ondorioz kondenatuak izan ziren gauza hauek sarean idatzi zituztenak. Aipagarria da baita ere, idatzi hauek sarera igo zituztenean jadanik ETAk bere ekintzak bertan behera utzi zituela dagoeneko.

"Goizegi esnatu ez arren, Gora ETA militar" (No por mucho madrugar, gora ETA militar)[1]

"Joseba Arregi poliziak eraila, torturaren ondorioz" (Joseba Arregi asesinado por la policía torturándolo).[2] 2014 Pablo Hasél

"Ia ETAk bonba bat jartzen duen eta eztanda egiten duen". (A ver si ETA pone una bomba y explota) 2012 Valtònyc[3] "Ia enteratzen zaren, Bárcenas auzian bezela, txapela galdu eta koarteletan Gora ETA ohiukatzen dut" (a ver si te enteras, como el caso Bárcenas, pierdo los papeles y en cuarteles grito gora ETA). Valtònyc.

"ETAk Carrero hiltzea primeran egon zen, hitzak popatik hartzera, gora amonala" (Matando a Carrero ETA estuvo genial, a la mierda la palabra, viva el amonal) Valtònyc.

"Kissingerrek Carrerori ilargi zati oparitu zion, ETAk ilargirako bidaia ordaindu zion" (Kissinger le regaló a Carrero un trozo de la luna, ETA le pagó el viaje a ella) Cassandra Vera, 2013[4]

"Pelikulaː zerutik hiru metrotara. Ekoizleaː ETA films. Zuzendariaː Argala. Protagonista Carrero Blanco. Generoaː Lasterketa espaziala". (Película: ‘A tres metros sobre el cielo’. Produkzioa: ETA films. Zuzendaria: Argala. Protagonista: Carrero Blanco. Generoa: Lasterketa espaziala). Cassandra Vera 2013.

2020ko uztailaren 23an, Guardia Zibilak "terrorismoa goratzea" leporatu zion Altsasuko Ospa Egunari, hura egin baino lehen (Guardia Zibila herritik aldegitearen aldekoa); izan ere, antolatzaileek Zuek zarete birusa goiburua jarri zioten Ospa Egunari. Guardia zibilek jarritako salaketaren arabera, horrek «biktimak umiliatzen» zituen.[5]

Hego Euskal Herriko adibide bat aldatu

Terrorismoa goratzea gauza eztabaidagarria izan ahal da. Keinu bat, hitz bat, ikur bat (Julen Ibarrola), esaldi bat (Alfredo Remirez), bertxioketa bat (Andeka Jurado) edo eta isiltasuna momentu batean terrorismoaren aldekotzat ikusi izan dituzte Espainiako hainbat epaile (Auzitegi Nazionalekoak) eta Espainiako Gobernu ezberdinek sarritan.

Adibide moduan, Maite Perez Sever ETA kide izandakoari eskainitako euskal komunikabide batzuetan (tartean Gara eta Berria[6]) publikoki behean idatzita dagoena idatzita agertzearen ondorioz, sinatzaileek urte bateko gartzela zigorra jaso zuten[7].

Azkenean gartzela zigorraren ordez isun ekonomikoa ezarri zieten. Bost auziperatutatik hiruk 7.400 eurona ordaindu behar izan zuten)[8].

« 25 urte igaro eta gero, Maite zaitugu!

Mila esker, nazio eta askapen sozialaren beharraz oharturik, hamarkada luze hauetan Euskal Herri gorri, euskaldun, parekide eta aske baten aldeko hautua egitearren bizia eman duzuen guztiei!

Kaixo Maite! Ondoko hau idazten dugunok ez zintugun ezagutu, baina txikitatik izan gara zureganako maitasunaren lekuko. Gaur, 25 urte betetzen dira zure kide Rafa Etxebesterekin batera Donostian lehergailu batek bizia lapurtu zizunetik, eta gutuntxo honek zure oroimena inoiz baino biziago dagoela erakutsi nahi dizu.

Abuztuaren 15aren bueltan, hainbatetan entzun ditugu zure inguruko istoriotxoak, urtero jarri dugu zure argazkia krabelinez beteta, eta xume, gozo, saiatu gara zuk piztutako suaz bidea egiten. Nagusiagoek zure Solokoetxeko garaia, musika taldean jotzen zenuenekoak, Psikologia ikasten Amnistiaren Aldeko Batzordean hasi zinenekoak, Aizanen ibili zinela, baina batez ere, zure samurtasun eta txantxazaletasunaz hitz egin digute.

Urtero, Aste Nagusiaren prestaketa lanetan geldiune bat egin eta Areatzatik konpartserak ere hurbildu izan dira auzoak egiten dizun omenalditxora; izan ere, 1987ko jaien hasiera zen, zure kopromisoa muturreraino eramanda herri honen iparrorratzetako bat bihurtu zinenean.

Oso bereziak izan ziren guretzat Bernardo Arregik, Titok, 13 urtez espetxean egon ondoren gaixo joan zitzaigun auzokideak, kontatu zizkigun momentuak. Edo zure taldekidea izan zen Txabik bere ongietorri ekitaldian zugatik eta zuretzat bota zituen hitzak. Baina zurekin batera, gaurko egunez, oraindik preso dagoen Joseba Artola atxuritarra datorkigu burura.

Gure auzokideak 26 urte daramatza espainiar sarraski kartzeletan. Zurekin batera ihesean irten behar izan zuen, zurekin batera zapalkutzaren aurrean borrokatu eta askatasunari bidea zabaltzeko antolatu zen, baina oraindik ez da bere auzora bueltatu. 2006an bete zuen zigorra bere osotasunean, baina 197/2006 doktrina mendekatia aplikatu zioten 10 urtez kondena luzatuz eta bahiturik daukate Darocako espetxean. Josebak ere hainbatetan parte hartu du, gutun bidez, zure omenezko ekitalditxoetan, baina aspalditik gurekin egon behar zuen auzoko kaleak zure oroimenez betetzen.

Jakingo duzunez, Euskal Herria aro historiko baten atarian da. Desagerrarazi nahi izan gaituzte, baina guk zutik mantentzea lortu dugu, eta ez hori bakarrik, bide gogorra eta malkoz beterikoa izan arren, erresistentzia luze honek aukera guztiak ireki dizkio herri honi. Zuei esker. Eta orain imajinazioz, konpromisoz, arduraz, auzolanez, desobedientziaz eta arrazoiaren jabe izateak dakarren irribarre bihurriz, zuen borrokaren lekukoa eskuz esku banatzea dagokigu. Zuek landutakoaren uzta jasotzeko garaia euskal herritarron eskuetan dugu, askatasunaren atea denon artean bultzatuz irekiko baitugu!

Maite Perez Sever, gure bihotzetan ez zara gatazka politiko honen ondorio tamalgarrien zerrendako izen bat soilik izango. Oraindik gogorrak izango diren batailak dauzkagu aurrean, baina helduko da Euskal Herriak historian merezi duzuen lekuan jarriko zaituzten eguna, gure haurrek biharko ikastoletan zuen konpromisoaz ikas dezaten.

Mila esker, nazio eta askapen sozialaren beharraz oharturik, hamarkada luze hauetan Euskal Herri gorri, euskaldun, parekide eta aske baten aldeko hautua egitearren bizia eman duzuen guztiei! Herri oso baten taupadak bizirik mantentzeagatik eta askatasunaren ateko giltza herriari oparitzeagatik. Ez adiorik, gero arte baizik! Musu pila bat sasi eta kartzeletara! Maite zaituztegu!

»
Aitor Zelaieta, Maku Basabe, Ziortza Aiensa, Mikel Sánchez, Ainhoa Iurrebaso eta Julen Orbea.

Bilboko Alde Zaharreko hainbat auzokideen izenean, 2012/08/16

[9]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.