Consuelo Ordóñez

aktibista espainiarra

Consuelo Ordóñez Fenollar (Caracas, 1959ko abenduaren 28a) gipuzkoar ekintzailea da. Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartearen lehendakaria. ETAren kontrako diskurtsoan sutsu eta oldarkor nabarmendu da.[1][2]

Consuelo Ordóñez
Bizitza
JaiotzaCaracas1959ko abenduaren 28a (64 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Biografia aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi eta idazkari judizial moduan hasi zen lanean. ETAk 1995ean Gregorio bere neba erail zuenean, terrorismoren aurkako mugimenduetan sartu zen.[3] 1999an Aski da! erakundearen sorreran parte hartu zuen. 2013an, bigarrenez hautatu zuten Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartearen (COVITE) lehendakari, boto gehien eraman ondoren,[4]eta 2021ean lehendakari jarraitzen zuen artean ere.[5]

2015ean, Mariano Rajoyren kontra hitz egin zuen bere politika antiterrorista zela tarteko, eta irmo agertu zuen HBko Mahai Nazionaleko, KASeko eta ETAko buruzagiak Espainiako auzitegietara eramateko asmoa zuela.[6] 2021ean, berriz, salatu zuen PPk ETAren biktimak probetxu politikorako baliatzen zituela eta biktima horiek askotarikoak zirela.[2]

Istilua aldatu

2021eko azaroan, pertsona batek ustez irain egin zion ("nazka ematen didazu", eta Ordoñezek publikoki eta epaitegian salatu; pertsona atxilotua izan zen, eta "terrorismoaren biktimen gorroto delitua" leporatu.[7] 2022ko martxoan jakin zenez, auzi hori ezerezean geratu zen azkenean, "gorroto" deliturik egon ez zelakoan.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Deia. «Consuelo Ordóñez: "El PP muchas veces utiliza a las víctimas con un único objetivo, sacar rédito político"» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. a b (Gaztelaniaz) Deia. «Consuelo Ordóñez: "El PP muchas veces utiliza a las víctimas con un único objetivo, sacar rédito político"» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. Saldaña, J. J.. (1998/04/29). «Los proetarras agredieron de nuevo en San Sebastián a la hermana de Ordóñez» ABC.
  4. «Consuelo Ordoñez Coviteko presidente hautatu dute berriro» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  5. «Organigrama» COVITE.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  6. «Gregorio Ordoñezen hilketa “agindu” zutenak zigortu nahi ditu orain familiak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  7. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-15). «Acusado de «delito de odio con agravante de víctima» tras la denuncia de Consuelo Ordóñez» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  8. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-03-07). «La causa por increpar a Consuelo Ordóñez se cierra sin ser considerada «delito de odio»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).

Kanpò estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.