Julio Iglesias Zamora

Julio Iglesias Zamora euskal enpresaburua da, Angel Iglesias, Ikusi parabolika enpresaren biloba, 1993ko uztailaren 6an ETAk bahitzeagatik ezaguna.

Julio Iglesias Zamora
Bizitza
Jaiotza?
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Bahituta zegoelarik, ETAko biktimen aldeko lehenengo elkartasuna kanpaina, lazo urdinarena (HIESaren biktimen lazo gorriaren antzera) jarri zuen abian Ajuriaeneko Itunak[1]. Diseinua Agustin Ibarrolak egin zuen[2] eta publikoki Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak aurkeztu zuen[3]. 117 egun bahituta eman ondoren[4], aske utzi zuten. Hainbat kazetariren ustetan, familiak 500 eta 700 milioi pezeta artean ordaindu zuen (3 eta 4.2 milioi euro).

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Zabalza, Ricardo. (1993). Secuestrados!: 117 días en la encrucijada vasca. Txalaparta ISBN 9788481369052. (Noiz kontsultatua: 2018-07-06).
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2007-03-11). «Reportaje | Un lazo contra ETA, un bucle contra el Gobierno» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-07-06).
  3. (Gaztelaniaz) «25 años de un secuestro y del nacimiento del lazo azul. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2018-07-06).
  4. (Gaztelaniaz) «1993: ETA secuestra a Julio Iglesias Zamora» EFE Doc Análisis (Noiz kontsultatua: 2018-07-06).