Triple A (Espainia)
Triple A edota Alianza Apostólica Anticomunista (euskaraz A Hirukoitza edota Komunismoaren Aurkako Aliantza Apostolikoa) Espainiako trantsizio garaian Euskal Herrian jardun zuen erakunde terrorista frankista berantiar bat izan zen. 1977-1982 artean jardun zuen.
2010eko Eusko Jaurlaritzaren Terrorismoaren Biktimen Bulegoaren txosten baten arabera, erakunde armatu honi 1975-1990 artean bortizkeria paramilitarrak eraildako 66 biktimetatik 8ren arduraduna omen zen[1].
Triple Aren erasoakAldatu
Hauek dira talde paramilitar horrek erreibindikatu zituen erasoak:
- 1977ko irailaren 20: Bartzelonako El Papus aldizkariaren aurkako erasoa. Atezaina, Juan Peñalver Sandoval, hil zuten. 17 zauritu.
- 1977ko urriaren 7: David Salvador Bernardo (Jonio) taxistaren hilketa Andoainen (Gipuzkoa). Taldeak taxistaren aurka ETAren laguntzailea izatearen akusazioa zabaldu zuen. [2]
- 1978ko uztailaren 2: Agurtzane Arregi Letamendi hil zuten Donibane Lohizunen (Lapurdi). Juan Jose Etxabe militantearen emaztea zen. Etxabe larriki zauritua gelditu zen. Etxabe familia eraso ugari pairatu zituen; hiru urte lehenago Juan José Etxaberen anaia erahila izan zen.
- 1979ko maiatzaren 6: Jose Ramon Ansa Echevarria gazte andoaindarra bahitu eta erahil zuten. 17 urte zituen. Andoainditik Urnietara doan errepidean hilda agertu zen; buruan tiro bat zuen. Talde terroristaren erreibindikazioan ETAko kidea zela esaten zen; familiak akusazioa ezeztatu zuen. Urte batuzk geroago hilketa horren errudunak bezala Ignacio Iturbide eta Ladislao Zabala kondenatu zuten.[3]
- 1980 uztailaren 23: Bilboko Amezolako erasoa. Bi gazte hil zituzten: María Contreras Gabarra, 17 urtekoa eta haurdun zegoena, eta haren anaia Antonio Contreras Gabarra, 12 urtekoa. Anastasio Leal Terradillos garbitzailea larriki zauritua gelditu zen (Cabezuela del Valle, 59 urte). [4]
- 1980ko abuztuaren 27: Jesus Maria Etxebesteren hilketa Irunen.
- 1982ko urtarrilaren 2: Pablo Garayalde hil zuten Leitzan.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Las otras víctimas. 2010eko martxoaren 10a. Elpais.es (Gaztelaniaz)
- ↑ http://hemeroteca.abcdesevilla.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/sevilla/abc.sevilla/1977/10/09/049.html Hemeroteca ABC (77/10/9): Taxista asesinado a tiros en la localidad guipuzcoana de Andoain
- ↑ http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20130606/hallan-muerto-en-bilbo-al-ultraderechista-del-bve-inaki-iturbide Gara (6-6-2013): "Hallan muerto en Bilbo al ultraderechista del Batallón Vasco Español Ignacio Iturbide"
- ↑ http://hemeroteca.lavanguardia.com/preview/1980/07/24/pagina-4/32901688/pdf.html Hemeroteca La Vanguardia (80/7/24): "Bilbao: Bomba en una guardería".
Ikus, baita ereAldatu
Kanpo estekakAldatu
- El Papus aldizkariaren aurkako erasoa justifikazioak.