Oldartzen
Oldartzen Ipar Euskal Herriko kolektibo politiko abertzale eta ezkertiarra izan zen.
1989an sortu zen, eta "Ezker abertzalea azkartzen eta birdefinitzen laguntzea" zuen helburu gisa. 1991z geroztik, Patxa gazte kolektiboarekin elkarlanean aritu zen. Horren erakusgarri, 1993an, Frantziako hauteskundeetan Ezkerreko Mugimendu Abertzalea (EMA) eta Euskal Batasunaren (EB) arteko koalizioaren alde bozkatzera deitu zuen gazte taldearekin batera. 1994an desegin zen eta, Patxarekin bat eginik, Herriaren Alde taldea sortu zuen.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen iturrietako bat Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa da.