Manchester-Liverpool burdinbidea

Manchester-Liverpool burdinbidea (ingelesez: The Liverpool and Manchester Railway, L&MR) hirien artean eta bidaiariekin egindako lehendabiziko burdinbidea izan zen. Lurrunezko tren-makinak tiratutako munduko lehen trenbidea izan zen, eta estreinaldia 1830eko irailaren 15ean izan zen Liverpooletik abiatuta eta Manchesterrerantz (Ipar-mendebaldeko Ingalaterra). Jatorriz burdinbide hau eraiki zuten garraiobide azkarragoa emateko Liverpoolgo portutik Manchesterreko eta inguruko udalerrietako errotetara. 1845ean burdinbide hau Grand Junction Railway (GJR) delakoak barne hartu zuen, bazkide nagusia zenak. Hurrengo urtean GJR London and North Western Railway izeneko burdinbidearen barruan gelditu zen. 56 kilometroko burdinbidea izan zen, 64 zubi eta biadukturekin.

Manchester-Liverpool burdinbidea
Opening Liverpool and Manchester Railway.jpg
Geografia
Luzera50 km
LurraldeaLancashire
Ezaugarriak
Historia
Irekiera1823
Itxiera1845
Ordezkatzen duBolton and Leigh Railway (en) Itzuli
OrdezkatzaileaGrand Junction Railway (en) Itzuli
1830eko lehenengo bidaia.

Hasierako bultzatzaileak Joseph Sandars, John Kennedy eta William James izan ziren, eta lehenengo urrats handia The Liverpool and Manchester Railway Company izeneko enpresa sortzea izan zen, 1823an eta Henry Boothen eskutik.

Istripuei dagokienez, nabarmentzekoak dira 1847an (Dee bridge) eta 1879an (Tay Bridge) jazotakoak.

Kanpo estekakAldatu