Ásgeir Ásgeirsson
Ásgeir Ásgeirsson (Kóranesi á Mýrum, 1894ko maiatzaren 13a - Reykjavik, 1972ko irailaren 15a) islandiar politikaria izan zen. Islandiako presidentea izan zen 1952tik 1968ra.
- Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.
Telogia ikasi zuen Islandiako Unibertsitatean. Alderdi Progresistako kide izan zen eta 1923an parlamentuko kide hautatu zuten. 1931n Finantza ministro izendatu zuten eta 1932tik 1934ra lehen ministro izan zen. 1934an Alderdi Progresista utzi eta Alderdi Sozialdemokratarekin bat egin zuen.
1952an presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen eta 1956, 1960 eta 1964an berriz hautatu zuten. Danimarka bisitatu zuen Islandiako lehen presidentea izan zen.
Harhin beltza eta islandiar hargin beltzen maisu handia izan zen.