Marco Polo (1254ko irailaren 15a - 1324ko urtarrilaren 8a) veneziar bidaiari eta merkataria izan zen. Aita Nicolò eta osaba Maffiorekin batera, Zetaren Bideari jarraituz[1][2] Txinara ailegatu ziren mendebaldarren artean lehenetarikoa. Asia, Persia, Txina eta Indotxinan zehar bidaiatu zuen 1271tik 1295era bitartean. Bere bidaiak kontatu zituen Rustichello da Pisak idatzitako Munduaren deskribapena (Divisament dou monde) liburuan. Liburuak beste izen batzuk ere badauzka, hala nola Munduko Mirarien liburua (jatorrizko frantsesezko izenburua Livres des merveilles du monde) Milioia (italierazko Il Milione) edota Marko Poloren Bidaien liburua.

Marco Polo
Marco Polo Mosaic from Palazzo Tursi.jpg
Bizitza
Jaiotza Venezia1254ko irailaren 15a
Herrialdea  Veneziako Errepublika
Talde etnikoa Italiarra
Heriotza Venezia1324ko urtarrilaren 8a (69 urte) (69 urte)
Hobiratze lekua San Lorezo eliza
Familia
Aita Niccolò Polo
Ezkontidea(k) Donata Badoer (en) Itzuli  (1300 (egutegi gregorianoa) -  1324)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak Veneziera
Jarduerak
Jarduerak merkataria, esploratzailea, idazlea, diplomazialaria eta enbaxadorea
Lan nabarmenak Marko Poloren bidaiak
IMDb ch0026847
Marco Poloren erretratu bat, XVI. mendean

Venezian sortu zen eta merkataritza ikasi zuen. 1271n, 17 urte zituela, bere aita Nicolorekin eta osaba Maffiorekin Asiara joan zen (haiek 1269an itzuli ziren Asiatik), eta Kublai Khanen, mongoliar enperadorearen, zerbitzura jarri zen. Hogei bat urtez, hainbat mandatu ofizial bete zituen han, eta bidaia diplomatiko ugari egin zuen Birmaniara, Indiara, Indonesiara, Sri Lankara edota Indotxinara[3][4]. Yuan Dinastiaren Txinan[5] gaindi ere asko ibili zen, eta Europan ezagunak ez ziren gauza asko ikusi zuen[6]. Hogei urte geroago etxerako bidea hartu zuen, misio diplomatiko bat zela eta.

1291n, Marco Polok, aitak eta osabak proposatu zuten Mongoliako Kököchin printzesa laguntza Persiara joatea. Hara iritsi ziren 1293an, eta printzesa han utzi ondoren, Konstantinoplarantz jarraitu zuten, eta gero Veneziara itzuli ziren, 1295ean[6].

Italiara itzuli zen 1295ean, 26 urteko bidaia baten ondoren, eta hurrengo urtean Venezia eta Genovaren arteko itsas gerran parte hartu zuen. Gerra horretan, Genovatarrek preso hartu zuten. Kartzelaratzean, Rustichello Pisakoa ziegakideari Kublai eta Ekialdeko Estatuen deskribapena eman zion. Bertsio eta itzulpen asko ezagutu dituen eskuizkribu hau ia ezinezkoa da jatorrizko egoera berreraikitzea. Hala ere, badirudi lehenbizi frantses-veneziar hizkuntzan idatzi zela.

Marko Polo ez zen izan mongoliar enperadorearen gortera iritsi zen lehen europarra, baina lehena izan zen Txinako errealitatea deskribatzen, hala nola diru-papera. Tibeteko lamaseriak ere deskribatzen ditu, eta ordura arte ezezaguna zen Japoniaren (Cipango) existentzia aipatzen du. Batzuek diote Marco Polok ekarri zuela bolbora Europara.

Haren kontakizunak eragina izan zuen Cristobal Colonengan eta beste bidaiari batzuen artean[7]. Kataluniako atlasa eta Fra Mauroren mapa haren kontakizunaren aitortzan oinarritzen dira hein batean.

1299an atera zen espetxetik, eta merkatari aberats bihurtu zen. Ezkondua eta hiru alaben aita zela, 1324an hil zen, eta Veneziako San Lorenzo elizan dago lurperatua.

BizitzaAldatu

 
Corte Seconda del Milion, Venezian

Sorlekua eta familiaAldatu

Aita bidaiariaAldatu

Marco Polo 1254 inguruan jaio zen Venezian, Veneziako Errepublikako hiriburuan[8][9][10]. Ekialde Hurbilarekin merkataritza harremanak zituen familia bateko semea zen, eta 15 edo 16 urte zituenean ezagutu zituen aita eta osaba, Txinatik etorri zirenean, hain zuzen. Niccolò Polo bere aitak Venezian zeukan etxea. Marcoren ama haurdun utzi zuen, Maffeo Polo anaiarekin Asiara bidaiatzera abiatu aitzin. Italiara itzuli ziren “Veneziara itzultzeko eta bere etxea bisitatzeko” asmoz, Marco Poloren bidaiak liburuan agertzen denaren arabera. Itzuli zirenean, ordea, Niccolò Polo ohartu zen haren emaztea hila zela, eta Marco izeneko hamabost urteko seme bat utzia zuela[11].

Marco Poloren aitatxi, Andrea, Venezian bizi zen, San Felice elizaren inguruan, eta hiru seme zeuzkan: Marco zaharrena, Maffeo eta Niccolò (Marcoren aita)[12][13]. Baina denak ez datoz bat Marco Poloren genealogia horren fidagarritasunarekin[14]. Marco Poloren osaba zaharrenak (Marco Polo izena zuen, hark ere) dirua utzi zuen Konstantinoplan itsasontzi bat eskatzeko[15].

Veneziako zenbait iturri historikoren arabera, Polo familiaren arbasoak Dalmaziakoak ziren[16][17].

HaurtzaroaAldatu

Ez dago informazio handirik Marco Poloren haurtzaroaz. Baina ia ziurtzat jotzen da Venezian iragan zituela bere lehen hamabost urteak[15]. Bitarte horretan galdu zuen ama, eta izeba eta osaba batek hazi zuten[18]. Geroago, aita Floradise Trevisanekin ezkondu zen[14]. Marco gazteak merkataritza gaiak eta  atzerriko dibisak ikasi zituen, baita ere kargaontziak erabiltzen[18]. Latina ez zuen ikasi, edo gutxi[19].

"Milione" ezizenaAldatu

Marco Polok bi ezizen bazituen. Batetik, Marco Paulo de confinio Sancti Iohannis Grisostomi[20] (San Giovanni Grisostomo elizbarrutiko Marco Polo)  gisa izendatzen zuten, Veneziako Errepublikako artxiboan.

Marco Polo Milione (milioia, italieraz) edo Messer Marco Millioni (Marco Milioiak jauna) ezizenez ere deitu ohi zuten, bidaiatik itzuli ondoren. Haren liburuaren izenburu osoa hau da: Il libro di Marco Polo detto il Milione (Marco Polo “Milione” ezizendunaren liburua). Giovanni Battista Ramusio XV. mendeko humanistaren arabera, izengoiti hori jarri zioten Veneziara itzuli zenean denbora guztiak aritu zelako Kublai Khanen aberastasuna aipatzen[21]. Baina denak ez datoz bat hipotesia horrekin, haren aitak ere Milione izengoitia zuelako[22]. Luigi Foscolo Benedetto XIX. mendeko hizkuntzalariaren arabera, Milione da Emilione izenaren modu laburtua, eta izengoiti hori erabiltzen zuten Niccolò eta Marcoren familia beste Polo familietatik bereizteko[23][22].

Gaztaroa eta bidaiaAldatu

 
Marco Polo tartaroen jantzian

Veneziatik AkreraAldatu

1271n, Marco Polo 17 urte zituela abiatu zen ekialderantz, 1269an Txinatik itzuli berri ziren aitarekin eta osabarekin. Akreraino (Israel) nabigatu zuten, eta handik gamelu gainean joan ziren Ormuz portu persiarreraino. Hasieran, zenbait hilabete egon ziren Akren, eta Teobaldo Visconti diakonoarekin (handik gutxira Gregorio X.a Aita Santua izango zenarekin) bildu ziren. Orduan aipatu zioten beren atsekabea hiru urte haietan konklabeak ez zuelako Aita Santurik hautatu (aurreko bidaiaren bukaeran Kublai Khanek Aita Santuari helarazi nahi zion gutun bat jaso zuten, baina ezin izan zioten eman, ez zegoelako Aita Santurik). Handik gutxira, ordea, jakin zuten Teobaldo Visconti hautatu zutela Aita Santu gisa, eta berehala itzuli ziren, harekin biltzeko. Aita Santu hautatu berriak gutun batzuk eman zizkien “Khan handiari” helarazteko. Gutun haietan proposatzen zion mandatari batzuk bidal zitzan Erromara. Gutun haiei indar gehiago emateko asmoz, Tripoliko Guglielmo eta Piacenzako Nicola fraide dominikarrak joan ziren Polo familiarekin[24]. Baina haiek espedizioa utzi zuten Yumurtalıken, gerra lehertzeko zurrumurruek beldurtuta[25].

TxinaraAldatu

 
Marco Polo Kublai Khanenekin
 
Marco Polo Kublai Khanen aurrean. 1863ko margolana

Hango faktoriatik abiatuta, zetaren bideari ekin zioten, iparraldetik. Lur-bideetatik jarraitu zuten bidaia. Mongolia alderik alde igaro ondoren, Xanadura (Txina) iritsi ziren. (Kublai Khanen udako egoitza zegoen han, eta 1272an Kanbaluk hirira berreiraiki zuen, hala nola egungo Pekin hiria). 1275a zen, eta Marco Polok 21 urte zituen[2]. Khan txundituta utzi zuten Marco Poloren adimenak eta apaltasunak. Horregatik, atzerriko mandatari izendatu zuen, Indiarako eta Birmaniarako. Hasieran Txinako harresiaren mendebaldeko muturrean, Ganzhoutik hurbil, egon bide zen zenbait denboraz, eta han ikasi zukeen uigurrera[26]. 15 edo 16 urte eman zuten Kublai Khanen gortean eta zenbait kargu izan zituen han. Annama, Tokina, Indiara eta Persiara joan zen, Kublai-Khanen enbaxadore. Malaysia, Sumatra, Sri Lanka, India[3][4]. Horrez gain, Marco Polok Khani kontatzen zizkion bidaian zehar ikusitako guztiak. Txinako lurretan ere asko ibili zen[6].

Itzulerako bideaAldatu

Khanek maiz uko egin zien Europara itzultzeko eskaerei, erranez haien konpainia gustuko zuela eta guztiz baliagarriak zitzaizkiola[27]. Baina 1291n baimena eman zien, haien ardurapean utzi zielako Kököchin printzesa mongoliarra Persiara eramatea, han, Arghum Khanekin ezkon zedin[2][28]. Bidean, euriteengatik, bost hilabetez geldirik egon behar izan zuten Perlaken, Sumatra uhartearen iparraldean. 1293ko udaberrian iritsi ziren Ormuzera, eta hainbat hilabetez egon ziren Persian[29]. Printzesa hara eraman eta han utzi ondoren, Europarako bidean jarraitu zuten, Konstantinoplaraino. Trebizondan zeudela, aldiz, bere ontasunen zati bat lapurtu zioten, itxura batean genoarren eraginpean zeuden batzuek[26]. Geroago, etxera itzultzea erabaki zuten. Veneziara itzuli ziren 1295ean, 24 urteren buruan, ontasun eta altxorrez beteta. Orotara, 24.000 kilometroko bidea egin zuten[18].

Itzulera eta espetxealdiaAldatu

ItzuleraAldatu

Marco Polo 1295ean itzuli zen Veneziara, harribitxi andana batekin. Mende laurdenez falta egon ondoan, hirukotea erabat itxuraldatuta zegoen. Zenbait kondairaren arabera, Marco, Niccolò eta Maffeo Polok beren familiari eta lagunei afari handi bat eskaini zieten, eta Marcok soinean zeramaten tartaroen jantzietako josturak desegin zituen, handik harribitxi andana bat ateratzeko[30].

AtxiloketaAldatu

Garai hartan, Venezia gerran zegoen Genovako Errepublikaren aurka[31]. Polok katapulta bat zeukan galera baten gidaritza hartu zuen[32] gerrara joateko. Itxura guztien arabera, 1296an, genoarrek harrapatu zuten Mediterraneo itsasokan izandako borrokaldi batean, Anatoliako itsas-bazterrean, Adanaren eta Iskenderungo golkoaren[33] artean. Horrek gezurtatuko luke Polo Dalmaziako inguruetan, Curzolako guduan (1298ko irailean), harrapatu zutela dioen teoria (XVI. mendeko teoria hori Giovanni Battista Ramusioren teoria)[34]. Handik, Genoako espetxera eraman zuten. Hiru urte iragan zituen espetxean.

EspetxeanAldatu

Espetxean zegoela, Rustichello Da Pisa ziega-kideari xehe-xehe diktatu zion bidaien kontakizun xehea[18]. Hark oïl hizkuntzaz eta italieraz idatzi zituen Polotarren ibiliak. Haren istorioak eta Txinan bildutakoak jarri zituzten liburuan. Marco Polok aitari eskatu zion bidaian bete zituen ohar-liburuxkak kartzelara igortzeko[35].

Merkataritzan aberastenAldatu

Polo 1299ko abuztuan atera zen kartzelatik[18], Genova eta Veneziaren arteko bake itunaren ondoren, eta Veneziara itzuli zen, aitak eta osabak bitartean erosi zuten jauregi handi batera. Jauregia San Giovanni auzoan zegoen. Hura erosi ahal izateko, Polo familiak merkataritzan lortutako etekinak eta harribitxiak erabili zituen (Polo etxea sute batek suntsitu zuen 1598an; etxe haien orubean dago eraikita Malibran antzokia). Beren langintzan jarraitu zuten, eta Marco Polo merkatari aberats bihurtu zen. Marco eta haren osaba Maffeok beste espedizio batzuk pagatu zituzten, nahiz eta berak ez ziren Veneziatik atera.

Marco Poloren aita Niccolò 1300. urtea baino pixka bat lehenago hil zen. Marco 1300ean ezkondu zen Donata Badoèr Vitale Baodèr merkatariaren[36] alabarekin. Hori alaba eduki zituzten: Fantina, Bellala eta Moreta[37][38].

LiskarretanAldatu

1305ean, Marco Poloren izena agertu zen zergen ordainketari lotuta izandako istiluei buruzko dokumentu batean[14]. 1300ean parte hartu omen zuen gobernu aristokratikoaren kontrako oldarraldietan, eta heriotza zigorretik libratu omen zen. 1310ean ere parte hartu omen zuen Bajamonte Tiepolo eta Marco Querinik bultzatutako beste liskar batzuetan, Jacobello eta Francesco Poloren ondoan[14].

HerentziakAldatu

Marco Poloren izena agertu zen bere osaba Maffeoren testamentuan, 1309an. 1319ko beste dokumentu batean agertzen da haren aita zenaren hainbat ontasunen jabe bihurtu zela. 1321ean bere emaztearen familiaren ontasunen zati bat erosi zuen, beste dokumentu baten arabera[14].

HeriotzaAldatu

Marco Polo 1323an gaixotu zen, eta 1324ko urtarrilaren 8an hil zen, bere ohean. Veneziako legearen arabera, nekez ziurta daiteke 8an ala 9an hil zen, eguna eguzkia sartzean bukatzen zelako. Beraz, urtarrilaren 8ko eta 9ko ilunabarren arteko tartean hil zen. Biblioteca Marciana liburutegiak dauka testamentuaren jatorrizko bertsioa, eta hark dio testamentua 1324ko urtarrilaren 9koa zela, eta Marco Polo 1824ko ekainean hil zela[39]. Testamentuaren arabera, 10.000 dukat zeuzkan, erran nahi baita ez zela Veneziako merkatari aberatsenetako bat[26].

Poloren testamentua idazten laguntzeko, familiak Giovanni Giustinani San Procoloko apaizarengana jo zuen. Elizak, legez, Poloren ontasunen zati baterako eskubidea zeukan. Marco Polok onartu zuen ontasun hori ematea, eta San Lorenzoko komentuari ere diru kopuru bat emateko eskatu zuen, han nahi zuelako ehortzia izan, aita bezala. Bestalde, Asiatik ekarri zuen esklabo tartaro bat libratu zuen[40], eta 100 lira eman zizkion.

Bere beste ontasunak eta jabetzak pertsonen eta Veneziako erlijio eraikuntzen artean banatu zituen. Harekin zorrak zituen koinatari 300 lirako zorra barkatu zion. San Giovanni komentuari, San Polo elizari eta Benvenuto fraideari ere barkatu zizkien haien zorrak. Bestetik, Giovanni Giustinani apaizari 220 solido (txanpona) emateko eskatu zuen, notario lanak egiteagatik[29].

Testamentua ez zuen Polok berak izenpetu, baina orduan indarrean zegoen “signum manus” legearen arabera, nahikoa zen dokumentua eskuz uki zezan, juridikoki baliozkoa izan zedin[39].

Testuinguru historikoaAldatu

Marco Poloren garaian, Europako merkatua hiruki sistema batekoa zen. Batetik, Ekialdeko luxuzko produktuak (zeta, espeziak) zeuden, nagusiki. Produktu haiek Zetaren bidetik barna zeharkatzen zituzten Erdialdeko Asia eta sarrazenoek kontrolatutako lurraldeak. Merkatari italiarrek erosten zituzten, hala nola veneziarrek, genovarrek eta pisatarrek. Haiek etekin handiak lortzen zituzten produktu haiek Europan berriz saltzen zituztenean. Horregatik, Veneziak eta Italiako beste portu batzuek garrantzia handia lortu zuten, eta merkantzia politika oldarkor bat hasi zuten, bide komertzialak esploratzeko.

Garai hartako VeneziaAldatu

Behe Erdi Aroan, Veneziako Errepublika Mediterraneoko potentzia handia zen. Dalmaziako kostaldea eta barnealdea kontrolatzen zituenez, Ekialdearekiko merkatu zabala garatu ahal izan zuen. Horren ondorioz, kontsulatuak eta merkataritza koloniak jarri zituen Mediterraneo ekialdean. Horrez gain, gurutzadak lagundu zituen, islamaren aurka egiteko. Bestalde, Gatazka luzea izan zuen Genovaren kontra, merkatuan nagusi izateko lehiak bultzatuta.

Mongolen inperioaAldatu

Mongolen Inperioa Genghis Kanek jarri zuen, 1206an. Hainbat barne borrokaren ondoren, mongolen tribuak batu zituen bere aginte pean. Horrek eragin zuen inperioaren zabalkundea: Txina, Asia Erdialdea eta Errusia konkistatu zituzten, eta Irak, Siria eta Anatoliaraino ere iritsi ziren. Mongolen inperioa Europako mugaraino iritsi zenean hasi zen europarren interesa Mongoliarekiko. Mongolek Bagdad arpilatu zuten, eta gurutzadetan kristauen kontra borrokatu ziren errege musulmanak menean hartu.

Errusiaren konkista sendotzeko, Erdialdeko Europan eta Ekialdeko Europa osoan sartu ziren. Gisa hartan heldu ziren, une batez, Dalmaziara. Ordu hartan, veneziarrek kontrolatzen zuten, eta horri esker jarri ziren harremanean mongolak eta veneziarrak.

Europaren ezagutza EkialdeazAldatu

Europak Ekialdeaz ezagutzen zuena Ekialde Hurbilerainokoa zen bakarrik. Handik harago zegoenari buruzko informazio apurrak, nahasiak eta mistifikatuak ziren. Harreman komertzialak persiarrekin eta arabiarrekin izaten zituzten, eta haiek ziren urrunagoko eremuekiko bitartekariak.

Europarrek musulmanen aurkako aliatu gisa ikusi zituzten mongolak. Negozioak egiten hasi ziren haiekin, eta ebanjelizazioa errazteko laguntza ere ikusi zuten haiengan. Marco Poloren aurretik, hainbat misiolari joan ziren, besteak beste Giovanni da Pian del Carpini.

Aurretik ere harremanak izan omen zituzten erromatarrek eta Txinako Inperioak, eta lehenago ere, Zetaren Bidearen bitartez. Erromak informazio asko zeukan Txinaz, askotan bidaiatu zutelako gune hartara.

Marko Poloren bidaiakAldatu

 
Marko Poloren bidaiak
Artikulu nagusia: «Marko Poloren bidaiak»

Aitaren eta osabaren bidaiaAldatu

Merkatua eta politikaAldatu

Marco Poloren aita, Niccolò Polo merkataria, aberastu zen Ekialde Hurbilarekiko merkatuari esker, eta prestigio handia lortu zuen[14][41]. Semea sortu aitzin joan zen, Maffeo anaiarekin batera, merkataritza bidaian[18][41]. 1255ean harribitxiak erosi zituzten Konstantinoplan eta Krimean (haien anaia han bizi zen). Ondoren, Errusiako khanaren gortean saldu zituzten, Volga bazterrean. Han egon ziren urtebetez. Gero, Bukhararaino joan ziren (Erdialdeko Asiako hiriburua zen, garai hartan), eta han egon ziren hiru urtez. Kubilaiko edo Ilkhanerriko ikerlari-mezulari batek proposatu zien khan handiarengana joateko, europar gisa.

Pierre Racine historialariak ez du uste bidaia haien benetako helburua komertziala zenik soilik, gurutzaden garaia zelako. Haren ustez, litekeena da, merkatu interesez gain, helburu politikoak ere zituztela. Haien aurretik,  Giovanni da Pian del Carpini, Gilen Rubruckekoa eta Andrés de Longjumeau joan ziren herrialde hari buruzko informazioa jasotzera. Mendebaldekoen helburua zen hitzarmenak egitea mongolekin[26].

Mongoliara bideanAldatu

1260an, bi anaiak Konstantinoplako auzo veneziarrean bizi ziren, artean Inperio latindarreko hiriburua zena. Hainbat faktoria zeuzkaten han.

Aldaketa politikoa zetorrela usaindua zuten, eta haien ontasunak eta harribitxiak saldu eta handik joan ziren[14]. Haien intuizioa bete zen, 1261ean Mikel VIII Palaelogo Nizeako inperioko buruzagiak Konstantinopla hartu zuen eta auzo veneziarra erre. Jatorri veneziarreko biztanleak atxilotu zituen eta itsutu[42]. Beste asko hil ziren Egeo itsasoko beste veneziar kolonietara ihes egiteko ahaleginean, haien txalupa beteegiak hondoratu zirelako.

Niccolò eta Maffeo Polo Erdialdeko Asiako merkatuaren bila abiatu ziren, eta Soldaiako faktoria txikia hartu zuten Sudaken, Itsaso Beltzaren bazterrean, Laugarren Gurutzadaren bitartez zabaldu zena mendebaldeko merkatarientzat[43].

Geroago Txinara heldu ziren, eta Kubilai Khan ezagutu zuten. Khanek Txinaren eta Europa kristauaren arteko merkatuaren monopolioa eskaini zien, eta horren ordainez eskatu zien ehun bat jakintsu eta artista bidal zitzaten kristauen Inperioa ilustratzeko. Aita Santuari mezu bat helarazteko ardura zeukaten, hark, 1250etik hara, Txinako tribu horietan (Mendebaldekoek tartaroak deitzen zituzten, garai hartan) ikusten baitzuen Islmaren kontra borrokatzeko aliatu aukera bat.

Marco Poloren bidaiak liburuaren arabera, Asiaren zati handi bat zeharkatu zuten, eta Kublai Khan mongoliar buruzagi eta Yuan dinastiaren sortzailearekin bildu ziren[44].

Asiarako itzulera prestatzenAldatu

Ez dago argi Niccolò eta Maffeo Kubilaien egon ziren 1265ean edo 1266an, ala Xanadun bildu ziren Kublai Khanekin. Hain zuzen, Khanek, Mendebaldeari zegozkion gaiak Xanaduko udako egoitzan lantzen zituen. Ez ziren luzaroan egon han, hainbat eginkizun eman zizkietelako: Inperio Mongolaren enbaxadore gisa bidali zituzten Aita Santuarengana. Mediterraneora itzuli zirenean, Aita Santua hil berria zen, eta hiru urte iragan ziren berria aukeratu artean.

Asiara itzuli zirenean, Marco gaztea lagun, ezin izan zituzten ehun jakintsu eraman berekin. Horren ordez, Jerusalemgo olio santua (Jesu Kristoren erreplikatzat hartzen dena) eraman zuten, itxura guztien arabera Marcok berak soinean zeramana. Kublai Khanek mandatariak bidali zituen haiengana, beharbada kristautasunaren ohoretan. Kublairen kide asko kristau siriakoak ziren.

Marco Poloren IbilbideaAldatu

Ibilbide zehatza egitea zaila da hainbat arrazoirengatik. Lehenik eta behin, narrazioaren helburua ez da bidaiako egunkari bat ematea, baizik eta irakurleari bere arrarotasunagatik interesatzen zaizkion bistako gauzen deskribapena. Testu idatzi batean, gertaerak gertatu eta hogei urte baino gehiagora, zehaztasunik ezak oso ulergarriak dira. Azkenik, zeharkatutako hiri asko desagertuta egon daitezke, edo izen aldatua ikusi dute, batzuetan hainbat aldiz, Txinan gertatzen den bezala: Quinsai gaur Hangzhou du izena; Campision Kan-tcheou bihurtu da eta ondoren Zhangye; Sing-acion Shachou izan zen eta gero Dunhuang; Carcan Shaccihe bihurtu da; Ciarciam Qiemo da gaur egun; Quengianfuk King-tchao izena hartu zuen Xi'an bihurtu aurretik

Hau da hainbat egilek proposatutako mapa hau da:

Marko Poloren liburuaAldatu

Marco Poloren bidaiak kontatzen dituen liburuari Devisement du Monde (1298) izenburua eman zion Rustichello da Pisak, baina ondorengo argitalpenetan Il milione (Miloia) izena izan zuen. Ekialdeko herrietako ohiturak, geografia eta etnografiari buruzko lehen dokumentazio xehetzat hartua da Marco Poloren liburua. XVI. mendean Italian zehar zabalduak zeuden Il milione liburuaren eskuizkribuak, eta arrakasta handia izan zuten hango kontakizunek. Jatorrizko liburuaren kopiarik ez da. 140 bat aldaera bildu dira dozena bat hizkuntzatan, eta desberdintasun ugari da batetik bestera. Marco Poloren berrien sinesgarritasuna zalantzan jarri da askotan, baina ikusi eta entzun zuena kontatu zuela uste da.

OroigarriakAldatu

 
Italiakok billetea, 1982an kaleratua, Marco Poloren erretratuarekin.

Marco Polo ardia, Ovis ammonen azpiespeziea, esploratzaileren izena jarri zioten,[45] izan ere Pamir Mendiak igaro zituenean deskribatu zituen 1271ean. .

Veneziako aireportuak bere ibilbide zena darama, Venezia-Marco Polo aireportua.[46]


FilmakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «BBC - History - Historic Figures: Marco Polo (c.1254 - 1324)» www.bbc.co.uk . Noiz kontsultatua: 2020-05-20.
  2. a b c (Ingelesez) Says, Bob. (2013-11-29). «Marco Polo Biography - Life of Italian Explorer» Totally History . Noiz kontsultatua: 2020-05-20.
  3. a b Rongguang Zhao, Gangliu Wang, Aimee Yiran Wang. A History Of Food Culture In China. 94. orr.
  4. a b Christopher Kleinhenz. Routledge Revivals: Medieval Italy (2004): An Encyclopedia - Volume II. 923. orr.
  5. Benedetto, Luigi Foscolo (1965). "Marco Polo, Il Milione". Istituto Geografico DeAgostini.
  6. a b c (Ingelesez) «Marco Polo: Great Explorers Of The World» WorldAtlas . Noiz kontsultatua: 2020-05-20.
  7. Landström, Björn (1967), Columbus: the story of Don Cristóbal Colón, Admiral of the Ocean, New York City: Macmillan
  8. (Ingelesez) «Marco Polo | Biography, Travels, & Influence» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2020-05-20.
  9. William Tait, Christian Isobel Johnstone (1843), Tait's Edinburgh magazine, Volume 10, Edinburg.
  10. Hinds, Kathryn (2002), Venice and Its Merchant Empire, New York
  11. (Gaztelaniaz) Polo, Marco. (1999). Viajes de Marco Polo; (traducción por María de Cardona y Suzanne Dobelmann). [Viajes de Marco Polo] . Noiz kontsultatua: 2020-05-20.
  12. Bergreen, Laurence.. (2007). Marco Polo : from Venice to Xanadu. (1st ed. argitaraldia) Alfred A. Knopf ISBN 978-0-307-26769-6 PMC 669067078 . Noiz kontsultatua: 2020-05-20.
  13. Polo, Marco; Lazari, Vincenzio; Pasini, Lodovico. (1847). I viaggi di Marco Polo Veneziano. Venezia [Tipi di P. Naratovich] . Noiz kontsultatua: 2020-05-20.
  14. a b c d e f g (Ingelesez) «Putopisac Marko Polo» Korcula.net 2019-09-12 . Noiz kontsultatua: 2020-05-21.
  15. a b Rugoff, Milton,. Marco Polo. ISBN 978-1-61230-838-8 PMC 903534320 . Noiz kontsultatua: 2020-05-21.
  16. (Kroazieraz) Peklić, Ivan. (2010). «MARCO POLO – THE WORLD TRAVELER» Metodički ogledi : časopis za filozofiju odgoja (1-2): 49–60 ISSN 0353-765X . Noiz kontsultatua: 2020-05-20.
  17. Bettinelli, Giuseppe (1780). Dizionario Storico-Portatile Di Tutte Le Venete Patrizie Famiglie. Venezia. 126. orr. “Vennero dalla Dalmazia”
  18. a b c d e f Parker, John (2004), "Marco Polo", The World Book Encyclopedia, 15 (illustrated ed.), United States: World Book, Inc., ISBN 978-0-7166-0104-3
  19. "Marco Polo", The New Encyclopædia Britannica Macropedia, 9 (15 ed.), Encyclopædia Britannica, Inc, 2002.
  20. (Italieraz) «Un nuovo tassello della vita di Marco Polo: inedito ritrovato all'Archivio» Università Ca' Foscari Venezia . Noiz kontsultatua: 2020-05-20.
  21. (Italieraz) Ramusio, Giovanni Battista. (1574). Primo (-terzo) volume, et Terza editione delle Navigationi et viaggi raccolto gia da M. Gio. Battista Ramusio...et con molti discorsi illustr. nella stamperia de gli heredi di Luc'Antonio Giunti . Noiz kontsultatua: 2020-05-20.
  22. a b Marco Polo, Il Milione, Istituto Geografico DeAgostini, 1965, 22. orr.
  23. Ranieri Allulli (1954), MARCO POLO E IL LIBRO DELLE MERAVIGLIE - Dialogo in tre tempi del giornalista Qualunquelli Junior e dell'astrologo Barbaverde, Milano: Mondadori. 26. orr.
  24. Gregorio X, Enciclopedia dei Papi, Treccani.it
  25. Michael Yamashita (2002), Marco Polo: A Photographer's Journey, White Star. 46. orr.
  26. a b c d Racine, Pierre, 1925- .... (). Marco Polo et ses voyages. Perrin, 456 or. ISBN 978-2-262-03132-9 PMC 793472257 . Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  27. Zannos, Susan,. The life and times of Marco Polo. ISBN 978-1-61228-907-6 PMC 886572570 . Noiz kontsultatua: 2020-05-21.
  28. «Pacific & Asian History» openresearch-repository.anu.edu.au . Noiz kontsultatua: 2020-05-21.
  29. a b Philippe Ménard (2012), "Marco Polo à la découverte de l’Extrême-Orient", Académie Stanislas, Nancy,. 22-47 orr.
  30. A. C. Moule eta Paul Pelliot (1938), Marco Polo. The Description of the world, Londres, Routledge. 583-584 orr.
  31. Nicol 1992, 219. orr.
  32. Yule, The Travels of Marco Polo, London, 1870: reprinted by Dover, New York, 1983.
  33. Jacopo d'Aqui, Chronica mundi libri imaginis
  34. Polo, Marco, 1254-1323.. ([1958]). The travels of Marco Polo.. Penguin Books ISBN 0-14-044057-7 PMC 1402048 . Noiz kontsultatua: 2020-05-25.
  35. A. C. Moule eta Paul Pelliot (1938), Marco Polo. The Description of the world, Londres, Routledge. 586 orr.
  36. Bergreen 2007, 332–33. orr.
  37. Bergreen 2007, 333–38.
  38. Power, Eileen, 1889-1940.. (). Medieval people. ([10th ed.]. argitaraldia) BiblioBazaar, 87 or. ISBN 1-4264-6777-X PMC 301543422 . Noiz kontsultatua: 2020-05-25.
  39. a b Marco Poloren testamentua
  40. Jensen, Jørgen. "The World's most diligent observer." Asiatische Studien 51.3 (1997): 719-728
  41. a b The New Encyclopaedia Britannica.. (15th ed. argitaraldia) Encyclopaedia Britannica 2002 ISBN 0-85229-787-4 PMC 48248119 . Noiz kontsultatua: 2020-06-03.
  42. Polo, Marco, 1254-1323?. (1993). The travels of Marco Polo : the complete Yule-Cordier edition : including the unabridged third edition (1903) of Henry Yule's annotated translation, as revised by Henri Cordier, together with Cordier's later volume of notes and addenda (1920).. Dover Publications ISBN 0-486-27586-8 PMC 27012654 . Noiz kontsultatua: 2020-06-03.
  43. The New Encyclopædia Britannica Macropedia, Marco Polo, Britannica Editors, 2002. 571. orr.
  44. (Italieraz) Mazzucato, Michele T.. (2008). Italiani nel sistema solare. Maggioli Editore ISBN 978-88-387-4221-7 . Noiz kontsultatua: 2020-06-03.
  45. (Bergreen 2007, 74 orr. )
  46. Brennan, D.. Lost in Venice. .
  47. .

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu