Laurence Olivier
Laurence Kerr Olivier (1907ko maiatzaren 22 - 1989ko uztailaren 11) Ingalaterrako aktorea, zinema zuzendaria eta ekoizlea izan zen. Kritikagile askoren ustez, XX. mendeko aktorerik hoberena izan zen. Londresko West End antzokian lortu zuen fama. William Shakespeareren lana menderatzen tematuta eta Vivien Leigh bigarren emaztearengandik bereizteagatik erruak jota, lanean murgildu zen. Haren ibilaldian, 120 bat antzezlanetan eta ozta 60 filmetan parte hartu zuen, William Wyler edo Alfred Hitchcockekin lan eginez.
1926ean hasi zen aktore profesional gisa; 1937an Londresko Old Vic Theatre taldean sartu zen; aldi berean filmak egin zituen Alemanian, Britainia Handian eta Hollywooden. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Shakespeareren antzerki lan batzuk egokitu zituen zinemarako. 1962an National Company taldeko zuzendari izendatu zuten eta antzerki lan klasikoak eta garai hartako egileen lanak aurkeztu zituen. Telebistan ere lan egin zuen eta Emmy saria irabazi zuen 1973an, 1975ean eta 1982an. 1944an Oscar berezia eman zioten; 1949an film hoberenari eta aktore hoberenari dagozkion Oscar sariak irabazi zituen eta 1979an ohorezko Oscar saria. 1982an Confessions of an Actor (Aktore baten aitormenak) oroitzapen liburua argitaratu zuen.
Filmografia nabarmena Aldatu
- Wuthering heights (1939, Ekaitz-gailurrak)
- Rebecca (1940)
- Lady Hamilton (1941)
- Henrike V.a (1945)
- Hamlet (1947)
- Rikardo III.a (1955)
- Spartacus (1960, Espartako)
- Othello (1965)
- The Shoes of the Fisherman (1968, Arrantzalearen Oinetakoak)
- The Battle of Britain (1969, Ingalaterrako gudua)
- Sleuth (1972, Detektibea)
- Marathon Man (1976, Maratoilaria)
- A Bridge Too Far (1976, Urrutiegiko Zubia)
- The Boys from Brazil (1978, Brasilgo haurrak)
- Clash of the Titans (1981, Titanen Talka)
- Richard Wagner (1982)
- The Bounty (1984)
Erreferentziak Aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laurence Olivier |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |