Txomin Laxalt
Txomin Laxalt (Donibane Lohizune, 1952ko irailaren 15a - ) Euskal Herriko kazetari eta idazlea da.
Txomin Laxalt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1952ko irailaren 15a (72 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Biografia
aldatuDonibane Lohizunen jaio zen; gurasoak Paul eta Kontxita ditu eta Clauderen anaia da. Familiarekin Angelun bizi izan da eta egun Baionan bizi da.[1]
Baionan kokatutako frantsesez aritzen den kazetari independentea da. Bere lanean batez ere Euskal Herriari buruz idatzi du eta horretaz gain, bere mendizaletasunean oinarrituta Pirinioetako kulturei buruz. Pays Basque Magazine eta Pyrénées Magazine aldizkarietan idazten du.
Géo aldizkarirako lan egin zuen eta bidaiatzen toki asko bisitatu ditu: Aljeria eta Afrikako beste herrialde batzuk, Bosnia, Kolonbia, Kuba, Palestina...Leku batzuetara (Saint-Pierre eta Mikelune...) euskal diasporaz ikertzera joan da.[2]
Lanak
aldatuBere kazetaritza-ikerketetan oinarrituta, artikulu ugariz gain liburu batzuk ere argitaratu ditu, haietako bat fikziozkoa:
- Cuba, un paseo. Frédéric Mouriès argazkilariarekin.
- Pays basque au tournant d'un siècle, Atlantica, Jean Dieuzaiderekin batera.
- Euskaldunak protraits et paysages du pays Basque, Bay Vista, 2001. Mourièsekin.
- Le temps des gudaris, chronique d'une guerre en Euskadi, 1936-1937, eleberri historikoa.
- Copain du Pays Basque, Milan Presse, 2007. Haurrentzat.
- Brèves de Pays basque, Edicite, Tarbe, 2008. Euskal Herriari buruzko datu esanguratsu andanaren laburbilpena.
- Pyrénées grandioses et secrètes, Milan Éditions, 2009.
- Les Pyrénées: un chemin entre deux mers, Milan, 2009.
- Bayonne, l'usage de ma ville, Éditions Iru Errege, 2010. Bizitokiari eskainitakoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Txomin Laxalt, « captif amoureux » de sa ville, Sud Ouest, 2010eko abenduaren 8a
- ↑ Brèves de Pays basque liburuko biografia.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Laxalt[Betiko hautsitako esteka] Milan Éditions argitaletxearen webgunean.