Stephanie ekaitza[1] edo zikloia behe presio gune indartsu bat izan zen, 2016ko irailaren 13an Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan Iberiar penintsulatik lehorreratu eta Europako zenbait herrialde zeharkatu zuena. 120 km/h-tik gorako haize-boladek, sortutako itsaso zakarrak eta euri jasa gogorrek ez zuten hildakorik utzi.

Stephanie
Datuak
Sortze-data2016-09-13
Barreiatze-data2016-09-16
Haize boladarik
indartsuena
130 km/h
(Euskal Herria)
Presiorik baxuena998
Kaltetutako lurraldeak
Portugal, Espainia, Euskal Herria, Frantzia
Kalteak
Heriotzak0

Oso zikloi bitxi eta ez ohikoa izan zen. Ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan zegoen fronte hotz baten mutur batean sortua, sistemak jaioberria hego-ekialderantz jo eta fronte okluitu bilakatu zen. Irailaren 15ean bere muturreko intentsitatera ailegatu zen Euskal Herriko kostaldean eta laster indargabetu zen hurrengo egunean desagertzeko.

Ekaitzak ez zuen kalte handirik egin (haize-boladarik bortitzenak 130 km/h-koak izan ziren, euri jasa gogorra eta olatu handiak bakarrik), baina meteorologoen atentzioa eman zuen zikloi azpitropikal baten itxura zuelako. Izan ere, Météo-Francek horrela sailkatu zuen, itxuraz zuen bere begia eta jatorrizko zikloi estratropikaletik ia erabat banatu zelako. Hala ere, beste zerbitzu meteorologikoek ez zuten horrela sailkatu NOAAren analisietan loturiko fronteak agertzen baitziren.

Historia meteorologikoa aldatu

 
2009ko Klaus ekaitzaren ibilbidea, Stephanieren ibilbide antzekoa zuena.

2016ko irailaren 13an, ipar-ekialdeko Atlantikotik zetorren fronte hotz batek Bizkaiko golkoa zeharkatu zuen.[1] Hurrengo 12–24 orduetan, behe presioko gune ez tropikal bat frontearen parean sortu eta trinkotzen hasi, zikloi estratropikal bat sortuz. Honek kostaldean enbata sortu eta eguraldia bat-batean aldatzea eragin zuen arratsaldean, euri-jasak izanik.[2] Irailaren 14rako, behe presioko gune jaioberria Bizkaiko golkoaren iparraldean zegoen.[3] Itsasoaren azaleko tenperatura 23 ºCkoa zen, hau da, zikloi tropikal bat izateko atalasean. Behe presioko gunea indartu eta zikloi azpitropikal baten zenbait ezaugarri bereganatu zituen, hala ere, hau adituen artean eztabaidagarria izan zen.

18:00 UTC ordurako, ekaitza hego-ekialderantz jo eta Euskal Herriko kostaldeko bidea hartu zuen.[4] Bere bidea jarraitu eta irailaren 15eko goizean presiorik baxuena, 998 mb-koa, izan zuen. Satelitetik ikusita, begi-itxurako egitura zuen.[5] Lurrera iristerakoan, ekaitza ahuldu eta irailaren 16ko 00:00 UTCan, Euskal Herriko kostaldera heltzean, 1004 mbar zituen.[6] Ekaitza eta lurraren arteko interakzioak arin ahuldu zuen frontea eta egun horretako eguerdirako ekaitza desagertu egin zen.[7]

Kalteak aldatu

Ekaitzaren kalteak oso txiki izan ziren, gehienak haize bolada bortitzek, itsaskiak, eta euri jasa gogorrek sortuak.[8] Haize boladarik bortitzenak (130 km/h-koak) Euskal Herriko kostaldean izan ziren, daturik handienak gune altuetan izanda.[9] Olatuak ere kostaldean txikiak (0,91–1,22 metrokoak) ziren.[9] Gainera, ez ziren hildako edo zauritakorik izan.

Estatusaren eztabaida aldatu

Météo-France frantziar meteorologia agentziak irailaren 15ean ofizialki zikloi azpitropikal- hau da zikloi tropikal eta estratropikal baten ezaugarriak partekatzen zituena- izendatu zuenenean, adituek gogor kritikatu zuten.[10][11][12][13] Estatubatuar meteorologoek, berriz, estratropikala zela esan zuten,[12] NOAAren azaleko analisian oinarrituta. Izan ere, zikloiak fronte okluitu bat zuen lotuta, zikloi estratropikal baten ezaugarri bereizgarria dena.[5] Estatubatuar National Hurricane Centerrek ez du Bizkaiko golkoa gainbegiratzen baina, horrela izango bazina, ekaitzak Karl izena hartuko zitekeen.[14] Gainera, NHCren Tropical Weather Outlook (TWO) atlasean ez zuten ekaitzarik aipatu.[15]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Alemanez) Frei Universität Berlin. (2016-9-12). Frei Universität Berlinen analisi eta izendapena. .
  2. EiTB. (2016/09/13). Euri-jasak uholdeak eragin ditu Zornotzan, Portugaleten eta Gernikan. .
  3. (Ingelesez) NOAA. (2016-9-14). NOAA East Atlantic Surface Analysis for 00:00 UTC September 14, 2016. .
  4. (Ingelesez) NOAA. (2016-09-14). NOAA East Atlantic Surface Analysis for 18:00 UTC September 14, 2016. .
  5. a b (Ingelesez) NOAA. (2016-09-15). NOAA East Atlantic Surface Analysis for 06:00 UTC September 15, 2016. .
  6. (Ingelesez) NOAA. (2016-09-16). NOAA East Atlantic Surface Analysis for 00:00 UTC September 16, 2016. .
  7. (Ingelesez) NOAA. (2016-09-16). NOAA East Atlantic Surface Analysis for 12:00 UTC September 16, 2016. .
  8. Meteo-France on Facebook: "SubTropical like Storm Stephanie is battering across the Border of France and Spain with HeavyRain and GustyWind this Evening and also Friday. in: Facebook. 2016-9-15.
  9. a b (Frantsesez) La Chaïne Météo. Un enroulement aux allures d'ouragan sur la côte atlantique ?. .
  10. (Frantsesez) BFMTV. Une dépression subtropicale dans le Golfe de Gascogne: " Un phénomène inédit ". .
  11. (Ingelesez) estofex.org. Current ESTOFEX Convective Forecasts - ESTOFEX. .
  12. a b (Ingelesez) Masters, Jeff. (2016-9-15). Julia More Annoyance Than Threat for U.S.; Keep an Eye on TD 12 in Eastern Atlantic - Category 6™. in: wunderground.com..
  13. (Ingelesez) FLHurricane.com. (2016-9-15). Subtropical Storm "Stephanie" - Central Florida Hurricane Center. .
  14. National Hurricane Center. (2017-2-28). NHC Marine Product Description: Tropical Weather Discussion. .
  15. NHC Graphical Outlook Archive. 2016-9-15.

Kanpo estekak aldatu