Jena[1] Alemania erdialdeko hiria da, Saale ibaiaren ertzean dagoena (Gerako eskualdea, Turingia). 105,129 biztanle ditu (2010-12-31).

Jena
Jena
hiri handia
Zentrum Jenas 2008-05-24.JPG
Flag of Jena.svg Wappen Jena.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Turingia
AlkateaThomas Nitzsche (en) Itzuli
Izen ofizialaJena
Jatorrizko izenaJena
Posta kodea07751, 07743, 07745, 07747 eta 07749
Udalerri kodea16053000
Geografia
Koordenatuak50°55′38″N 11°35′11″E / 50.9272°N 11.5864°E / 50.9272; 11.586450°55′38″N 11°35′11″E / 50.9272°N 11.5864°E / 50.9272; 11.5864
Map
Thuringia J.svg
Azalera114.76 km²
Altuera143 m
MugakideakSaale-Holzland-Kreis (en) Itzuli eta Weimarer Land (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria110.502 (2021eko abenduaren 31)
Red Arrow Down.svg−905 (2019)
alt_left 55.405 (%50,1) (%49,9) 55.097 alt_right
Dentsitatea962,9 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia03641, 036425
Hiri senidetuakBeit Yala (en) Itzuli, Lugoj (en) Itzuli, Porto, Erlangen, Berkeley (Kalifornia), San Marcos (Nikaragua), Aubervilliers eta Ajaccio
MatrikulaJ
jena.de

GeografiaAldatu

Jena Saale ibarrean kokaturik dago Berlindik 200 kilometro hego-mendebaldera eta Munichetik 350 kilometro iparraldera.

HistoriaAldatu

1182koa da Jenari buruzko lehen aipamena. 1230ean jaso zuen hiri-gutuna eta berehala harresiak jaso zituen, izan ere herri eslaviarrekiko mugan baitzegoen hirira.

 
Frantziar gudarosteak Jenako batailan. Henri Chartierren marrazkia (1895)

XVI. mendean hiru monasterio zeuden Jenan eta berehala onartu zuen Jenak Erlijio Errefoma. Martin Lutero bera ere sarritan izan zen hirian. Garai hartakoa da Unibertsitate ospetsua ere. Unibertsitateak ikasleak erakarri zituen eta 1800 artean Alemaniako erdigune kulturala bihurtuz joan zen. 1806an, Napoleonen gudarosteak Prusiako eta Saxoniako armaden aurrean nagusitu ziren Jenan.

XIX mendean industrializazioa iritsi zen. Fama handia hartu zuen besteak beste Carl Zeiss-en mikroskopio eta tresna optikoen fabrikak. 1876an trena iritsi zen eta 1903an tranbia ezarri zuen Jenak. 1919 eta 1926 artean hiru behatoki astronomiko eraiki zituen Carl Zeissek.

Bigarren Mundu Gerran kalte handiak nozitu zituen hiriak, eta gerraren ondoren berriro eraiki zuten. 1945ean Sobiet Batasunaren okupazio eremuan gelditu zen eta Ekialdeko Alemanian sartu zuten Turingia estatuarekin batera.

EkonomiaAldatu

Garrantzitsuak dira optika-gaiak, argazki-kamerak, kimika-industria eta kristalgintza.

Ondasun nabarmenakAldatu

Unibertsitate ospetsua du, 1558. urtean sortua; han izan ziren irakasle Hegel, Fichte, Schelling, Schlegel eta Schiller.

Garai gotikoko eraikuntza bikainak ditu: Bigarren Mundu Gerrako triskantzak gorabehera, eraikin bikainak kontserbatu ditu, halere, Jenak, XIV. mendeko udaletxea eta Sant Michael eliza (XV. m.), bereziki. Aipatzekoak dira era berean hirian dauden 15 museoak

Hiri senidetuakAldatu

Jena ondorengo hiriekin senidetua dago:


ErreferentziakAldatu

DemografiaAldatu

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekakAldatu