Fernando Botero
Fernando Botero Angulo (Medellin, 1932ko apirilaren 19a -) kolonbiar muralista, eskultore eta margolari figuratiboa da. Bizirik dagoen Latinoamerikako artistarik ospetsuenetarikoa da. Artearen adierazgarri unibertsala da. 1976tik eskultore bezala lan egin du. Bere irudiek potolo izatearen berezitasuna dute.
Fernando Botero | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Medellín, 1932ko apirilaren 19a (88 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Talde etnikoa | Kolonbiarra |
Familia | |
Ezkontidea(k) |
Gloria Zea (en) ![]() Sophía Vári (en) ![]() |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa |
National University of Colombia (en) ![]() San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, artista eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak |
The Bullfight (en) ![]() The death of Luis Chalmeta (en) ![]() The Raval Cat (en) ![]() |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza |
Bavarian Academy of Fine Arts (en) ![]() |
Genero artistikoa | Arte figuratiboa |
IMDb | nm1693251 |



BizitzaAldatu
Fernando Botero Kolonbiako Medellin hirian jaio zen. Hiru seme-alaben arteko bigarrena izan zen. Bere gurasoak David Botero eta Flora Angulo dira. Aita semeak lau urte zituela hil zitzaion. Bere osabak paper garrantzitsua izan zuen. Museoetatik aldenduta bizi zen arren, eliza kolonialetako eta hiriko estilo barrokoaren eragina jaso zuen.
GarapenaAldatu
1948an izan zuen erakusketa bat lehendabiziko aldiz, bere lurreko beste zenbait artistekin batera. 1949tik 1950ra, Boterok dekoratuak diseinatu zituen. 1951an Bogotara joan zen. 1952an beste artista batzuekin batera Bartzelonara joan zen eta handik Madrilera. San Fernando akademian ikasi zuen. Bogotan Leo Matiz galerian berak bakarrik erakusketa bat egin zuen. Salón de Artistas Colombianos erakundearen bederatzigarren edizioa irabazi zuen. 1953an Parisera joan zen, han denbora gehiena Louvre museoko lanak aztertzen eman zuelarik. 1953tik 1954ra Florentzian (Italia) errenazimenduko lanak aztertu zituen. Azkeneko hamarkadetan batik bat Parisen bizi izan da eta urtero hilabete batez Medellin jatorrizko hirian egoten da. Munduko hiri nagusietan 50 erakusketa baino gehiago ditu eta bere arte lanen prezioa oso garestia da.
EstiloaAldatu
Hasieratik eguneroko gaiak landu izan ditu, kolore ilunak pintzelada askeetan banatuz lehendabizi, 60ko hamarkadako espresionismoaren antzera eta geroago pintzelada itxiagoak emantez eta kontornoa gehiago definituz, Azkenaldian Kolonbiako eta munduko egoera politikoa landu du. Adibidez, "Abu Ghraib" saileko 78 koadroek torturaren eta gudaren horrorea adierazten dute, Estatu Batuetako espetxe batean Irakeko Abu Ghraib presoak 2004 eta 2005 bitartean jasandako torturak salatuz.
LanakAldatu
Kolonbiako artearen historian, Boteroren lanik ezagunenak hauek dira:
- "Sanchez Kotanen tailerra"
- "Cámera degli sposi I" edo "Homenaje a Mantegna I"
- "Kontrapuntua"
- "Gorrian eta urdinean" edo "Mandolina"
- "Ramon Hoyos-en apoteosia"
- "Hildako apezpikuak"
- "Emakumea ispiluarekin"
- "Pablo Escobar-en heriotza"
Bere eskultura berrienak:
- Venus saila.
- Dama.
- Juan Jose eta Edgar potoloak
- Asquadra dantzaria.
- Erromatarra.
- Katuak saila.
- Ucello (Vecchio).
- Leda e Il Cigno.
- Txoria.
- Eskua.
- Enborra.
- Pedrito saila.
- Ibiltaria.
- Donna Seduta (Mano Capecci).
- Ballerini Vestiti Medio.
- Bikotea.
- Amatasuna
- Zaldia.
- Diego Velazquez-en erretratua.
Margoak:
- Mona Lisa 12 urterekin.
- Musikoak saila.
- Abu Ghraib saila.
- Eskutitza.
- Gurdi bonba.
- Herria.
- Zelestina.
- Herriko kontzertua.
- Emakumea erretzen.
- Autoerretratua.
- Kolonbiako hilketa.
- Karta jokalariak.
- Hilketa.
- Paramilitareak.
- Familia.
- Zorionak.
- Pipi hegalaria
- Alargunak
- Independentziaren eguna.
Lanen irudiakAldatu
Europaren bahiketa, Medellin.
Emakumea ispiluarekin, Paseo de Recoletos, Madrid.
Txoria, Singapur.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Botero |