Ireki menu nagusia

Antonio María Oriol Urquijo[1] (Getxo, Bizkaia, 1913ko irailaren 15a - Madril, Espainia, 1996ko martxoaren 22a) bizkaitar finantzari eta politikaria izan zen.

Antonio María Oriol
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Gorte frankistetako prokuradorea


Q45892163 Itzuli

Bizitza
Jaiotza Getxo1913ko irailaren 15a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1996ko martxoaren 22a (82 urte)
Familia
Aita José Luis Oriol
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza Hermandad de Alféreces Provisionales Itzuli
Zerbitzu militarra
Gradua kapitain
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista
FET y de las JONS

BiografiaAldatu

José Luis Oriolen semea. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen, eta, aitak eta anaiak bezala, alderdi tradizionalistaren kide izan zen, 1936ko gerra arte. Francoren alde borrokatu zen gerra zibilean, eta familiaren finantzetan jardun zuen luzaroan, kargu politikorik gabe.

1956an, Gizarte Laguntzarako zuzendari eta Espainiako Gurutze Gorriko lehendakari izendatu zuten, eta Justiziako ministro izan zen 1965-1973 urteetan. Ordena Publikorako Legea eman zuen, frankismoaren arau hertsienei jarraituz, betiere. Garai hartan ugaldu ziren salbuespen-egoerak Gipuzkoan, eta, Burgosko auziaren garaian, estatu osoan. 1973ko uztailean, Francok Estatuko Kontseiluko lehendakari izendatu zuen. 1976ko abenduan, GRAPO talde armatu ezkertiarrak bahitu zuen, eta poliziak askatu zuen bi hilabete geroago.

ErreferentziakAldatu

  1. Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Urkixo onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.