Jurgi II.a Erresuma Batukoa
Jurgi II.a Erresuma Batukoa (ingelesez: George II of the United Kingdom) 1727ko ekainaren 11tik bere heriotzara arte Erresuma Batuko eta Britainiar Jabegoetako errege izan zen.
Erresuma Batutik at jaiotako azken erregea izan zen, eta hasieran bere aitarekin eta gero semearekin liskarrak izateagatik famatua da. Hasieran, Parlamentuaren kontrolpean zegoenez, ez zuen aginte handirik izan. Gero, ostera, boterea lortu zuen, bere ondorengoen mesederako. Gainera, gudu batean armada zuzentzeko azken erregea izan zen (Dettingengo guduan, 1743an).
Aurrekoa Jurgi I.a Erresuma Batukoa |
Erresuma Batuko erregea 1727ko ekainaren 11a–1760ko urriaren 25a |
Ondorengoa Jurgi III.a Erresuma Batukoa |