Agatha Christie

idazlea

Agatha Christie, jaiotzaz Agatha Mary Clarissa Miller eta ezkontzaz Christie eta Mallowan, (Torquay, Devon, Ingalaterra, 1890eko irailaren 15a – Wallingford, Oxfordshire, Ingalaterra, 1976ko urtarrilaren 12a) idazle britainiarra zen, 66 misterio eta hilketa-eleberri idatzi zituelako ezaguna.[1] Horregatik, Hilketen Erregina deitzen zioten. Hercule Poirot eta Miss Marple detektibeen pertsonaiak sortu zituen, bata profesionala eta bestea, zalea, hainbat eleberritan agertzen direnak.

Agatha Christie

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgatha Mary Clarissa Miller
JaiotzaAshfield eta Torquay1890eko irailaren 15a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  (1890eko irailaren 15a -  1927)
 Erresuma Batua  (1927 -  1976ko urtarrilaren 12a)
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWinterbrook eta Wallingford1976ko urtarrilaren 12a (85 urte)
Hobiratze lekuaCholsey
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaFrederick Alvah Miller
AmaClarisa Margaret Boehmer
Ezkontidea(k)Archibald Christie  (1914ko abenduaren 24a -  1928ko urria)
Max Mallowan  (1930eko irailaren 11, 1930 -  1976ko urtarrilaren 12a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Heziketahezkuntza pribatua
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, polizia generoko idazlea, erizaina, gidoilaria, dramagilea, prosalaria, autobiografialaria, poeta, antzerkigilea eta arkeologoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea
MugimenduaKnox-en arauak
Izengoitia(k)Mary Westmacott
Genero artistikoaNobela poliziakoa
abentura-nobela
autobiografia
detektibe-fizkioa

agathachristie.com
IMDB: nm0002005 Allocine: 36301 Rottentomatoes: celebrity/agatha_christie Allmovie: p216888 TCM: 342269 Metacritic: person/agatha-christie TV.com: people/agatha-christie IBDB: 3916
Musicbrainz: 46a098f3-272d-4bec-9746-67e8ab48ed40 Songkick: 109022 Discogs: 556738 Find a Grave: 1563 Edit the value on Wikidata

Eleberriez gain, ipuin labur eta antzezlanak ere idatzi zituen. Mary Westmacott goitizenarekin amodiozko eleberriak argitaratu zituen.[2]

Guinness Errekorren Liburuak liburu gehien saldu duen garai guztietako idazletzat dauka, eta William Shakespearekin batera, literaturaren arlo guztietan gehien saldu duen idazletzat.[3] Bibliak bakarrik gainditu du haren liburuen salmenta eta gaur egun munduan gehien itzultzen den egilea da: haren eleberriak gutxienez 103 hizkuntza ingurura itzuli dira.

The Mousetrap ("Satartea") antzezlanak denbora gehien irautearen errekorra du munduan. 1952ko azaroaren 25ean estreinatu zen Londresen, eta 2020ko martxoaren 16a arte taularatu zen, covid-19ak sortutako pandemiarengatik eten zen arte; hala ere, 2021eko maiatzaren 17an berriz antzezten hasi zirenez, 2022ko azaroan, haren 28.915 ekitaldi eskaini dira.[4] Antzezlan hori euskaraz ere egin da.

Haren liburu eta ipuin gehienak zinera eraman izan dira; horietako batzuk, behin baino gehiagotan (Murder on the Orient Express, Death on the Nile eta 4.50 From Paddington). Bestalde, telebista, irrati, bideo-joko eta komikietara ere egokitu izan dira.

Autobiografia bat ere idatzi zuen.

Biografia

aldatu

Hasierako urteak

aldatu

Agatha Mary Clarissa Miller 1890eko irailaren 15ean jaio zen Torquayen (Devon, Ingalaterra). Aita Frederick Alvah Miller Estatu Batuetako burtsaren artekaria zuen, eta ama, Clarissa Margaret Boehmer, Britaniar Armadako kapitain baten alaba. Azken hori, amaren parteko izeba batekin —amerikar aberats baten bigarren emaztea zen— bizitzera bidali zuten. Margaretek bertan Agatharen aita ezagutu zuen, bere aitaordearen semea baitzen, eta ezkondu egin ziren. Aitak estatubatuar naziotasuna izan arren, Agathak ez zuen inoiz herritartasun bikoitzik eskatu.

Hiru senideetan gazteena izan zen: Margaret Frary Miller (1879-1950), Madge deitua, bera baino hamaika urte zaharragoa eta Louis Montant Miller (1880-1929), Monty deiturikoa, hamar urte zaharragoa. Gurasoek ikasketak etxean egitea nahi izan zuten[5] eta irakurri, idatzi eta matematika ikasteaz gain zenbait musika instrumentu jotzen ere ikasi zuen[6]. Gainetrak, txikitatik amak idaztera bultzatu zuen. Hamaika urte zituela, aita hil zitzaion; hamasei urte egin zituenean, Parisko eskola batera joan zen eta bertan abesten, dantzan eta pianoa jotzen ikasi zuen.[6]

Literaturako hasierak eta Lehen Mundu Gerra

aldatu

Gaztaroan zenbait istorio eta nobela bat idatzi zituen, baina ez zuen arrakasta handirik izan.[6]

Haren lehen ezkontza, batere zoriontsua izan ez zena, 1914ko Eguberri Egunaren bezperan izan zen Archibald Christie koronelarekin, Royal Flying Corpseko abiadorea.[2] Bikoteak alaba bat izan zuen, Rosalind Hicks.

Lehen Mundu Gerran, Agathak ospitale batean egin zuen lan eta ondoren, farmazia batean, senarra Frantziara bidali zuten urteetan.[7] Lanpostu horiek haren lanean eragina izan zuten, haren eleberrietako hilketa asko pozoien bidez gauzatzen baitira.[2] Archie 1918ko irailean itzuli zuten Britainia Handiara, Aire ministerioan koronel gisa eta biak Londresera joan ziren bizitzera.[6]

Wilkie Collinsen The Lady in White eta Ilargi-harriak eta Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmesen lehen istorioak irakurri ondoren, Christie detektibe-istorioen jarraitzaile bihurtu zen. Horrela, 1920an Stylesko gertaera misteriotsua bere lehen detektibe-istorioa idatzi zuen: hor, Hercule Poirot detektibea aurkeztu zuen, Belgikako alemaniarren inbasioaren ostean Britainia Handian errefuxiatu zen belgikar polizia ofizial ohi gisan irudikatua, haren «bibote bikain» eta arrautza itxurako buruagatik ezaguna.[6]

Eleberria sei argitaletxek bota zuten atzera eta, azkenik, The Bodley Head etxeak kaleratu zuen, amaiera aldatzeko baldintzapean.[8] Gerra amaiera aldera, Archiek Royal Air Force utzi zuen eta Londreseko finantza sistema lanean hasi zen, nahiko soldata baxuarekin.[6] Argitaletxe berak bigarren eleberri The Secret Adversary (1922) argitaratu zion: detektibe pare berria ekarri zuen, Tommy eta Tuppence Beresford. Hirugarrenak, The Murder on the Links (1923), Poirot berreskuratu zuen. Bikoteak 1919an jaiotako alaba Rosalind Agatharen ama eta arreba batekin utzi zuen, Hegoafrika, Australia, Zeelanda Berria eta Hawaiira bidaiatzeko, Britainiar Inperioaren Erakusketa sustatzeko helburuarekin.[9] Waikikin surfean ibili ziren lehen britaniarretakoak izan ziren.[10][1]

Desagerpena

aldatu

1926. urtearen bukaeran, senarrak Nancy Neele izeneko beste emakume bat maite zuela aitortu eta dibortzioa eskatu zuen. Urte horretako abenduaren 3an bikotearen liskar baten ondorioz, Agatha hamar egunean desagertu zen, Sunningdalen (Berkshire) zen bitartean. Gertakariak zalaparta handia sortu zuen garaiko prentsan.

Haren autoa Newland's Cornereko (Surrey) harrobi batean utzia aurkitu zuten. Azkenean, Agatha Christie Harrogateko hotel batean aurkitu zuten, Swan Hydropathicen (gaur egungo Old Swan Hotel), bere senarrak engainatu zuen emakumearen izenpean.[2] Agathak ez zuen bere desagerpenari buruzko azalpenik eman nahi izan. Medikuek amnesia zuela esan zuten arren, jendearen artean hainbat zurrumurru zebiltzan. Batzuek pentsatzen zuten urte hasieran amaren heriotzaren eta senarrak izandako desleialtasunak eragindako nerbio krisialdiaren ondorioa zela; beste batzuek, ordea, publizitatea lortzeko trikimailu bat zela esaten zuten. Senarraz mendekatu nahi zuela ere esaten zen, poliziak bera hil zuela pentsatzeko muntatu zuela desagerpenaren kontu guztia.[11]

1928an dibortziatu ziren eta Archie Nancy Neelerekin ezkondu zen. Agathak alaba Rosalinden zaintza lortu zuen eta Christie deitura mantendu zuen idazketarako. Ezkontzan zehar, sei eleberri argitaratu zituen, ipuin bildumak eta zenbait aldizkaritan hainbat istorio labur. Ama-alabak Kanariar Uharteetara joan ziren, eta hor The Mystery of the Blue Train idatzi. 1928. urtearen amaieran, Agathak Mary Westmacott izenpean Giant's Bread lehen eleberria idatzi zuen, detektibeen generotik at, finantza arrazoiengatik lan egitera behartuta dagoen konpositore bati buruzko fikziozko lana.[12]

Bigarren ezkontza

aldatu
 
Agatha Christieren hilarria Cholseyn

1930ean Max Mallowan arkeologoarekin ezkondu zen, bera baino hamalau urte gazteagoa zena.[1] Ekialde Hurbilera egin zituen bidaietara lagundu zion, eta lurralde horiek, gero, bere eleberri batzuen eszenatokia izan ziren. Beste nobela batzuk, Eta ez zen alerik geratu ("Hamar beltx"), adibidez, Torquayn eta horren inguruetan kokatu ziren, han hazi baitzen. Hamar beltx historiako misteriozko eleberri salduena da, eta garai guztietako libururik salduenetako bat da.[13] Orient Expresseko hilketa, 1934ean idatzitako eleberria, Istanbulen (Turkia), Pera Palace hotelean idatzi zuen, trenbidearen hegoaldeko geltokian. Hotelak Christieren gelari eusten dio, egilearen oroigarri gisa.[14]

Christie Chelsean bizi izan zen, hasieran Cresswell Placen eta gero, Sheffield Terracen. Bi onibarrak plaka urdinez markatuak dira. 1934ean Winterbrookeko Winterbrook House erosi zuten, Wallingfordeko hiri komertzial txikiaren ondoan dagoen herrixka batean, eta Cholseyko eta Berkshireko mugen barruan.[15]

Bere bizileku nagusia izan zen, eta Christiek bere idazkeraren zatirik handiena egin zuen lekua. Bikotea hasieran zoriontsua izan zen, baina urteak pasa ahala garraztu egin zen harremana Mallowanen etengabeko abenturak zirela eta. 1977an, Agatharen heriotzaren hurrengo urtean, Barbara Parkerrekin ezkondu zen Mallowan.

1950eko hamarkadaren hasieran, bizi-erritmoa murriztu eta gutxiago idatzi zuen, nahiz eta antzerki-ekoizpenei eskaini zien denboraren zati handi bat. The Mousetrap (1952), haren antzezlan famatuenak, hogeita hamar urte bete zituen taula gainean 1982an St. Martin Antzokian, Londresko West Enden.[16]

1961ean Exeterreko Unibertsitateak Honoris causa titulua eman zion, eta 1971n Britaniar Inperioko Dama izendatu zuten, garai hartan oso gutxitan ematen zuten noblezia titulua.[2]

1971tik aurrera osasun arazoak izaten hasi bazen ere, idazten segitu zuen. 1975ean, bere burua gero eta ahulago sumatzen zuenez, bere antzezlan arrakastatsuenaren (The Mousetrap) eskubideak eman zizkion bilobari.[17] Azkenean, 1976ko urtarrilaren 12an hil zen, 85 urte zituela, arrazoi naturalengatik, Winterbrookeko etxean. Cholseyn lurperatu zuten.[18]

Idazkera

aldatu

Agatha Christieren liburu gehienak "whodunit" estiloan garatuta daude, hau da, irakurleak hiltzailea zein den asmatu behar du eta horretarako idazleak zenbait aztarna ematen dizkio istorioan zehar. Ingalaterrako gizarte klase ertain eta altuaren ingurugiroan kokatuta daude.

Detektibeak hilketa batekin topo egiten du: hortik aurrera susmagarri guztiak banaka itaundu, hilketaren eszenatokia aztertu eta aztarna guztiak zerrendatu ditu, irakurleari bere kabuz guztia analizatu eta misterioa argitzeko aukera doi bat emanez. Bat-batean, istorioaren erdialde edo bukaera aldera, susmagarrietako bat hil egin da, ziurrenik hiltzailea nor den jakinik, hark isilarazi egin nahi izan duelako. Azkenik, detektibeak susmagarri guztiak bildu eta pixkanaka guztia azalduz doa, bidean hilketari lotuta ez dauden baina misterioa argitzen laguntzen duten susmagarrien sekretuak kontatuz.

Hilketak oso burutsuak dira kasu batzuetan, iruzur eta amarruz josiak. Agatha Christieren eleberriek, gainera, atmosfera estu eta suspense psikologiko handia izatearen ospea dute.

Birritan gertatu da hiltzailea istorioaren narratzailea bera izatea, eta lau aldiz utzi dio justiziaren eskuetatik ihes egiten (horietatik hirutan, gainera, delitua inplizituki onetsi egiten zuen).

Inspirazio-iturri izan zituen egiazko toki batzuk

aldatu

Abney Hall

aldatu

Abney Hall 1847an eraikitako viktoriar estiloko mantsio bat da, Manchester hiriaren aldirietan kokatua. Gaur egun erakunde publiko baten bulegoak hartzen baditu ere, etxe honek izandako azken jabe pribatua, James Watts, Agatha Christieren koinatua izan zen. Horrela, ba, Agatha Christiek maiz egin izan zituen bisitak bere ahizpa eta koinatuarena zen etxe honetara, eta bertan zegoela bere bi obra idatzi zituen: After the Funeral eleberria eta The Adventure of the Christmas Pudding istorio laburra. Halaber, Agatha Christie mantsio honetan inspiratu zen "Chimneys" izeneko landa-etxea irudikatzeko. Landa-etxe hori The Secret of Chimneys eta The Seven Dials Mistery eleberrietan agerrarazten du.[19]

Burgh Island

aldatu
 
Burgh Island.

Burgh Island itsasgorako uharte bat da (alegia, itsasgora denean urpean geratzen den hondartza baten bidez lotua dago lur nagusira eta, beraz, soilik itsasgora denean bihurtzen da uharte), Ingalaterrako Devon konderriaren hegoaldeko kostan dagoena, Bigbury on Sea herritik hurbil, lur nagusitik 250 metrora. Gaur egun, uhartean zenbait eraikin daude; horietatik handiena, Art Déco estiloko Burgh Island Hotel deritzona.

Uharte honetan inspiratu zen Agatha Christie Eta ez zen alerik ere geratu nobela (And Then There Were None) eta Evil Under The Sun nobela idazteko.[20]

Obra guztiak, kronologikoki zerrendatuta

aldatu

Jatorrizko hizkuntzan argitaratu zen urtea eta jatorrizko izenburua (ingelesez)

Eleberriak

aldatu
  • 1920: Stylesko gertaera misteriotsua (The Mysterious Affair at Styles)
  • 1922: The Secret Adversary
  • 1923: The Murder on the Links
  • 1924: The Man in the Brown Suit
  • 1925: The Secret of Chimneys
  • 1926: Roger Ackroyden Hilketa (The Murder of Roger Ackroyd)
  • 1927: The Big Four
  • 1928: The Mystery of the Blue Train
  • 1929: The Seven Dials Mystery
  • 1930: Bikarioetxeko Hilketa (The Murder at the Vicarage)
  • 1931: The Sittaford Mystery
  • 1932: Peril at End House
  • 1933: Lord Edgware Dies
  • 1934: Orient-Expresseko Hilketa (Murder on the Orient Express)
  • 1934: Why Didn't They Ask Evans?
  • 1935: Three Act Tragedy
  • 1935: Death in the Clouds
  • 1936: The A.B.C. Murders
  • 1936: Murder in Mesopotamia
  • 1936: Cards on the Table
  • 1937: Dumb Witness
  • 1937: Heriotza Nilo ibaian (Death on the Nile)
  • 1938: Appointment with Death
  • 1938: Hercule Poirot's Christmas
  • 1939: Murder is Easy
  • 1939: Eta ez zen alerik ere geratu (And Then There Were None) edo Hamar beltx (Ten Little Niggers)
  • 1940: Sad Cypress
  • 1940: One, Two, Buckle My Shoe
  • 1941: Evil Under the Sun
  • 1941: N or M?
  • 1942: The Body in the Library
  • 1942: Bost txerrikume (Five Little Pigs)
  • 1942: The Moving Finger
  • 1944: Towards Zero
  • 1944: Death Comes as the End
  • 1945: Sparkling Cyanide
  • 1946: The Hollow
  • 1948: Taken at the Flood
  • 1949: Etxe Bihurria (Crooked House)
  • 1950: A Murder is Announced
  • 1951: They Came to Baghdad
  • 1952: Mrs McGinty's Dead
  • 1952: They Do It with Mirrors
  • 1953: After the Funeral
  • 1953: A Pocket Full of Rye
  • 1954: Destination Unknown
  • 1955: Hickory Dickory Dock
  • 1956: Dead Man's Folly
  • 1957: 4.50 from Paddington
  • 1958: Ordeal by Innocence
  • 1959: Katua Usategian (Cat Among the Pigeons)
  • 1961: The Pale Horse
  • 1962: The Mirror Crack'd from Side to Side
  • 1963: The Clocks
  • 1964: A Caribbean Mystery
  • 1965: At Bertram's Hotel
  • 1966: Third Girl
  • 1967: Endless Night
  • 1968: By the Pricking of My Thumbs
  • 1969: Hallowe'en Party
  • 1970: Passenger to Frankfurt
  • 1971: Nemesis
  • 1972: Elephants Can Remember
  • 1973: Postern of Fate
  • 1975: Curtain
  • 1976: Hilketa lokartua (Sleeping Murder)

Ipuin laburrak

aldatu
  • 1924: Poirot Investigates
  • 1929: Partners in Crime
  • 1930: The Mysterious Mr. Quin
  • 1932: The Thirteen Problems
  • 1933: The Hound of Death
  • 1934: The Listerdale Mystery
  • 1934: Parker Pyne Investigates
  • 1937: Murder in the Mews
  • 1939: The Regatta Mystery and Other Stories
  • 1947: The Labours of Hercules
  • 1948: The Witness for the Prosecution and Other Stories
  • 1950: Three Blind Mice and Other Stories
  • 1951: The Under Dog and Other Stories
  • 1960: The Adventure of the Christmas Pudding
  • 1961: Double Sin and Other Stories
  • 1971: The Golden Ball and Other Stories
  • 1974: Poirot's Early Cases
  • 1979: Miss Marple's Final Cases and Two Other Stories
  • 1991: Problem at Pollensa Bay and Other Stories
  • 1997: The Harlequin Tea Set
  • 1997: While the Light Lasts and Other Stories

Mary Westmacott izenpean idatziriko eleberriak

aldatu
  • 1930: Giant's Bread
  • 1934: Unfinished Portrait
  • 1944: Absent in the Spring
  • 1948: The Rose and the Yew Tree
  • 1952: A Daughter's a Daughter
  • 1956: The Burden

Antzezlanak

aldatu
  • 1930: Black Coffee
  • 1943: Eta ez zen alerik ere geratu (And Then There Were None)
  • 1945: Appointment with Death
  • 1946: Murder on the Nile/Hidden Horizon
  • 1951: The Hollow
  • 1952: Sagutegia (The Mousetrap)
  • 1953: Witness for the Prosecution
  • 1954: Spider's Web
  • 1956: A Daughter's a Daughter (1930. hamarkadan idatzia)
  • 1958: Verdict
  • 1958: The Unexpected Guest
  • 1960: Go Back for Murder
  • 1962: Rule of Three
  • 1972: Fiddler's Three
  • 1973: Akhnaton (1937an idatzia)
  • 2003: Chimneys (1931ean idatzia)

Ez-fikzioa

aldatu
  • 1946: Come, Tell Me How You Live
  • 1977: Agatha Christie: An Autobiography

Irratirako obrak

aldatu
  • 1937: The Yellow Iris
  • 1947: Three Blind Mice
  • 1948: Butter In a Lordly Dish
  • 1954: Personal Call

Telebistarako obrak

aldatu
  • 1937: Wasp's Nest

Euskaratuak

aldatu

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Agatha Christie Lehenetarikoa Europan surf egiten - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  2. a b c d e «Agatha Christie, misterioaren dama» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  3. Libro Guinness de los Récords. , 210 or..
  4. (Ingelesez) «The History» The Mousetrap (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
  5. (Gaztelaniaz) Brecha. Editorial H. Alfaro. 254-265 zk..
  6. a b c d e f (Gaztelaniaz) Morgan, Janet. (1986). Agatha Christie. Barcelona: Ultramar ISBN 978-8473864022..
  7. «Archie Christie» www.poirot.us (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).
  8. «Agatha's Life» www.poirot.us (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  9. (Ingelesez) Jones, Sam; agencies. (2011-07-29). «Agatha Christie's surfing secret revealed» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  10. (Ingelesez) Agatha Christie 'one of Britain's first stand-up surfers'. 2011-07-29 ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2019-02-08).
  11. (Ingelesez) Thorpe, Vanessa; correspondent, arts. (2006-10-15). «Christie's most famous mystery solved at last» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  12. «A Difficult Time | Agatha Christie - The official information and community site» web.archive.org 2014-05-08 (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  13. «HowStuffWorks "21 Best-Selling Books of All Time"» web.archive.org 2009-04-07 (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  14. (Ingelesez) «Agatha Christie's Hotel Pera Palace in Istanbul, Turkey» Virtual Globetrotting 2008-06-06 (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  15. «Dame Agatha Christie & Sir Max Mallowan: Oxfordshire Blue Plaques Scheme» www.oxfordshireblueplaques.org.uk (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  16. (Gaztelaniaz) Gómez García, Manuel. (1998). Diccionario del teatro. Madrid: Akal ISBN 978-8446008279..
  17. «Biography: Agatha Christie | Illiterarty.com» web.archive.org 2008-10-06 (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  18. «Autumn | Agatha Christie - The official information and community site» web.archive.org 2014-05-08 (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  19. (Ingelesez) «Abney Hall – a mysterious place steeped in history» Abney Hall Park 2015-04-03 (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  20. (Ingelesez) «Hotel History | About Us» Burgh Island (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).

Kanpo estekak

aldatu