Erich Mendelsohn (Allenstein, Prusia, gaur egun Olsztyn, Polonia, 1887ko martxoaren 21a - San Frantzisko, 1953ko irailaren 15a) alemaniar arkitektoa izan zen. 1920ko hamarkadan arkitektura espresionistagatik eta zinema eta saltoki handietarako proiektuen funtzionalismo dinamikoagatik da ezaguna.

Erich Mendelsohn

Bizitza
JaiotzaOlsztyn1887ko martxoaren 21a
Herrialdea Erresuma Batua
 Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Frantzisko1953ko irailaren 15a (66 urte)
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Wrocławeko Unibertsitatea
Municheko Teknologia Unibertsitatea
Berlingo Unibertsitate Teknikoa
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta argazkilaria
Lantokia(k)Munich
Berlin
Jerusalem
San Frantzisko eta Wrocław
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaNew Objectivity (en) Itzuli

Familia judu batean jaio zen. Merkataritza ikasten hasi zen eta gero arkitekturarekin jarraitu zuen Berlinen eta Munichen.

1918an Berlinen hasi zen lanean eta arrakasta lortu zuen bi eraikinekin: Potsdameko Einstein Dorrea eta Luckenwaldeko kapela fabrika.

1924an Der Ring arkitektura taldea sortu zuen Ludwig Mies van der Rohe eta Walter Gropiusekin batera. Eraiki zituen saltoki handiak Weimarko Errepublikaren kontsumismoaren isla dira, sobietar sozialisten esperimentuak ere erakarri zuen. Moskun Bandera Gorria ehungintza fabrika eraiki zuen.

1933an naziengandik ihes egin eta Ingalaterran kokatu zen. Bertan De la Warr pabiloia bezalako lanak eraiki zituen, art deco estilokoak.

Bere lagun Chaim Weizmannek hainbat eraikin eskatu zizkion Palestinan. Nazioarteko estiloko eraikin horiek eragin handia izan zuten tokiko arkitekturan.

1941etik hil arte Kalifornian bizi izan zen eta Berkeleyko Unibertsitatean irakatsi zuen.

Iruditegia aldatu

Idazlanak aldatu

  • Erich Mendelsohn: Amerika. Bilderbuch eines Architekten (1976) Berlin: Nachdruck Da Capo Press, ISBN 0-306-70830-2
  • Erich Mendelsohn: Rußland - Europa - Amerika. Ein architektonischer Querschnitt. (1929) Berlin
  • Erich Mendelsohn: Neues Haus - Neue Welt. Mit Beiträgen von Amédée Ozenfant und Edwin Redslob (1932) Berlin.

Kanpo estekak aldatu