Annie Scott Dill Maunder

Annie Russell Maunder ( Annie Scott Dill Russell moduan jaioa, 1868ko apirilaren 14a, Strabane, Tyrone konderria, Ipar Irlanda1947ko irailaren 15a, Londres, Ingalaterra) astronomo eta matematikari irlandarra izan zen. Girton College-n ikasi zuen Cambrigeko Unibertsitatean.[1] Bere ekarpenen artean, Tximeleta-Diagramaren aurkikuntza dago, eguzki-guneen migrazio-ereduak erakusten dituena, bere senarrarekin egin zuena Edward Walter Maunder (1851-1928), eta angelu zabaleko kamera sortu zuen, besteak beste, fotosferaren gainetik hedatzen den eguzki koronaren emisioen irudiak lortzeko. 1916an Royal Astronomical Society-ko lehen lau kideetako bat bilakatu zen.[2]

Annie Scott Dill Maunder

Bizitza
JaiotzaStrabane1868ko apirilaren 14a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaWandsworth (en) Itzuli eta Londres1947ko irailaren 15a (79 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)Edward Walter Maunder (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaGirton College (en) Itzuli
Victoria College, Belfast (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, matematikaria, human computer (en) Itzuli eta zientzialaria
Lantokia(k)Ingalaterra
Enplegatzailea(k)Greenwicheko Errege Behatokia  (1891 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Astronomical Society
Annie Scott Dill Russell

Jaiotza eta haurtzaroa aldatu

Annie Scott Dill Russell 1868ko apirilaren 14an jaio zen Strabanen, gaur egungo Ipar Irlanda, Tyrone konderrian. William A. Russell errebelatzailearen alaba, Irlandako Eliza Presbiterianoko ministroa eta bere bigarren emaztea. Sei seme-alaba zituen familia batean hazi zen: lehenengo ezkontzako bi haur eta bigarreneko lau, bi gizon eta bi emakume, Annie zaharrena izanda. Anaia guztiek lorpen akademiko bikainak izan zituzten eta erlijio-zaletasuna duen hezkuntza izan zuten.[3] Informazio gutxi ezagutzen da bere haurtzaroari buruz, baina astronomian zuen interesa txikitatik etor zitekeen; bere anaia J. Dill Russell-ek ere arlo horretan dedikatu zen.[4]

Ikasketak aldatu

Annie Belfast-eko Ladies 'Collegiate School-ean batxilergoa egin zuen. 1886an bikaintasun akademikoa lortzeko beka irabazi ondoren, Girton College-n sartu zen Cambridgeko Unibertsitatean.[5] 1899an Annie-k zegozkion azken azterketak aurkeztu zituen, bere klaseko ikasle aipagarriena izanez eta ohorekin onetsiz, hala ere, garai hartako politikak zirela eta, ez zitzaion titulu akademikorik eman.

Greenwich Royal Observatory aldatu

Lady Computers aldatu

1890etik 1895era Greenwich Royal Observatory-ko zuzendariak, Sir William Christie-k, emakumeak neurri gisa kontratatzea erabaki zuen langileen faltagatik. Talde hori Lady Computers izenarekin ezagutzen zen, Oxford, Cambridge eta Londres bezalako unibertsitateetan ikasketak zituzten emakumeak ziren.[1] Lan egiten zutenen artean Alice Everett, Annie Cambridgeko bikotekide ohia, Annie behatokian lanpostu bat egon zitekeela jakinarazi zuen.[1]

Ladies Computers taldeak hezkuntza maila altuagoa eta adin zaharrago zuten gizonezkoak baino. Hala eta guztiz ere, lan baldintza berdinak zituzten eta soldata bera jasotzen zuten, gutxienekoak.[6] Russell, ordura arte matematika irakaslea zen Ladies 'High School-eko Jersey-n eta bere lana ez oso aberasgarria aurkitzen zuena, Behatokira idaztea erabaki zuen. Lanerako kontuan hartuta, hilean 4 £ eskaini zitzaizkion eta berak "berarekin ia ezin zitekeen bizi" bezala deskribatu zuen soldata hori. Erreklamazioak egin arren, ez zuen igoerarik jaso eta hala ere, lana hartu zuen.

Russell eguzki sailean esleitu zen, eta bertan bere etorkizuneko senarrarekin batera lan egin zuen E.W Maunder, lan egiten zuen saileko burua. Russell-ek eguzki-orben argazkiak hartzen lagundu behar zuen eta haien posizioa eta tamaina grabatu.[7] 1892an Annie Russell-ek, Alice Everett-ek E.W Maunder eta A.M.W Downing-ek (Nautical Almanac-eko Office-ko zuzendaria) proposatu zituzten Royal Astronomical Society-ko kide. Hala ere, bozkatu zuten unean, haien hautagaitzak ez ziren onartu.[1]

Royal Observatory ondorengo bizitza eta azken urteak aldatu

Ezkontza aldatu

1895ean, Russell-ek Greenwich-eko Royal Observatory-ko kargua utzi behar izan zuen E.W Maunder lankidearekin ezkondu zenean, garai hartan emakume ezkonduak kargu publikoan egoteko debekua zela eta.[5] Russell eta Alice Everett biak onartu ziren British Astronomical Association-en, senarrak sortutako elkartea eta esperientziarik gabeko astronomoak kontratatzera bideratua.

Maunder eta Russellek ez zuten seme-alabarik, baina Annie-k Maunderren aurreko ezkontzatik bost seme-alabak zaintzera dedikatu zen, 1888an alarguna izan zen.[8] Etxeko lan berriek ez zuten Russellek astronomiaren arloan bere lana jarraitzea eragotzi.[1]

Ondorengo lana aldatu

Russell-ek bere lehen lana ebatzi zuen British Astronommical Association[4] aldizkarirako eta senarraren ikerketetan lagundu zuen. Bikoteak eguzki-orbanetako eta eklipseen kokapena dokumentatzeko eta aztertzeko argazkiak erabili zituen.[9] 1898an bikoteak Indiara espedizio bat egin zuen eklipseak harrapatzeko, eta bertan Anniek eguzki koronaren erupzioak fotografiatu zituen, berak diseinatutako angelu zabaleko kamera batekin. Bikotea beste espedizioetara joan zen eta Annie eguzki argazkigintzan aditu gisa aitortu zuten.[5]

1907an eguzki orban errepikatuen 600 taldeko katalogo bat sortu zuen, Royal Greenwich Behatokian bere garaian bildutako datuetan oinarrituta.[10]

1908an "The Heavens and their History " argitaratu zuen ezkontzaren izenarekin eta gehienbat Russellek idatzi zuen.[4]

1915ean, Russell-ek Royal Astronomical Society-k onartu zuen, bere aurreko hautagaitza eta 24 urte geroago. Bere bizitzaren amaiera aldera, bere ikasketak arkeoastronomian oinarritu ziren, pertsonaia garrantzitsutzat jotzen zen eremua.[10] 80 urte zituela hil zen 1947ko irailaren 15ean, Wansworth-en, Londresen.

Eponimoa aldatu

Maunder ilargi kraterrak izen hori darama memorian,[11] ohorea Edward Maunder (1851-1928) astronomo britainiarrarekin partekatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e «1994IrAJ...21..281B Page 281» articles.adsabs.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  2. «The Royal Astronomical Society» ras.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  3. «1994IrAJ...21..281B Page 281» articles.adsabs.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  4. a b c (Ingelesez) Ogilvie, Marilyn Bailey; Harvey, Joy Dorothy. (2000). The Biographical Dictionary of Women in Science: L-Z. Taylor & Francis ISBN 978-0-415-92040-7. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  5. a b c «The Dictionary of Ulster Biography» www.newulsterbiography.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  6. «The Royal Observatory Greenwich - where east meets west: The post of Computer» www.royalobservatorygreenwich.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  7. (Ingelesez) Mulvihill, Mary L.. (2003-12). Ingenious Ireland: A County-by-County Exploration of the Mysteries and Marvels of the Ingenious Irish. Simon and Schuster ISBN 978-0-684-02094-5. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  8. «Annie S. D. Maunder» www.astro.umontreal.ca (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  9. (Ingelesez) Walsh, Brendan. (2014-09-01). Knowing Their Place?: The Intellectual Life of Women in the 19th Century. History Press ISBN 978-0-7524-9871-3. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  10. a b «Janus: Edward Walter Maunder and Annie Scott Dill Maunder: papers» janus.lib.cam.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  11. (Gaztelaniaz) Annie Scott Dill Maunder. 2020-01-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).