Antiokia
- Artikulu hau antzinako Antiokia Oronteskoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antiokia (argipena)».
Antiokia[1][2] Oronteskoa edo Antiokia Siriakoa (antzinako grezieraz: Ἀντιόχεια ἡ ἐπὶ Ὀρόντου) greko-erromatar hiria izan zen, egungo Antakyan dagoena. Pisidian izen bereko beste hiri bat zegoen, Antiokia Pisidiakoa hain zuzen ere. Orontes ibaiaren ekialdeko ibarrean kokatua, K.a. IV. mendean sortu zuen Seleuko I.a Nikator enperadoreak, bere inperioko hiriburutzat, Sirian. Seleuko jeneral aritu zen Alexandro Handiarekin batera, eta Antiochus izena oso ohikoa zen bere familiako kideen artean.[3]
Antiokia Oronteskoa Ἀντιόχεια ἡ ἐπὶ Ὀρόντου | |
---|---|
![]() | |
Aztarnategi arkeologikoa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Turkiako probintzia | Hatay probintzia |
Hiria | Antiokia |
Eskualdea | Antzinako Siria |
Koordenatuak | 36°12′17″N 36°10′54″E / 36.2047°N 36.1817°E |
![]() | |
Azalera | 15 km² |
Historia | |
Kultura | Antzinako Greziatik Erdi Aroraino |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1932–1939 |
Bisitagarria | Bai |
"Hasierako kristautasunaren sehaska" deitua,[4] bertan hasi zuten "kristau" hitza erabiltzen.
Historia
aldatuAntiokia Seleuko I.a Nikator enperadoreak sortu zuen, bere Seleukotar Inperioaren mendebaldeko hiriburutzat. Haren kokapen geografiko pribilegiatuak, mediterraneo ekialdeko eta Asia barnealdeko ibilbide komertzialen artean, laster eragin zuen merkataritza arloan garrantzia hartzea; eta morfologia bereziagatik, Orontes ibaiaren ibarrean eta Silpio mendiaren oinean eraikia, gotorleku garrantzitsu ere bihurtu zen, setiatzeko oso zaila baitzen. Horrek guztiak hiria azkar garatzen lagundu zuen.[5]
Indusketak
aldatu1930eko hamarkada arte ez zen modu sistematikoan hiria induskatzen hasi. Lanak, ordea, urte haietan bertan gelditu ziren, eta 2003ra arte ez ziren berriro itzuli. Zortzi kanpaina arkeologiko egin ziren Antakyan 1932 eta 1939 bitartean. 1936an, indusketen garai nagusian, bi mila langile iritsi ziren aztarnategietan lan egitera. Hala ere, antzinako Antiokia greziar, erromatar, paleokristau eta bizantziar testigantzei esker zehatz-mehatz ezagutzen bazen ere, ez zen gauza handirik aurkitu eraikinei dagokienez. Orontesen sedimentuek ezabatu egin zuten Basileia uhartea, besteak beste. Azkenik, espedizio frantses-estatubatuar batek inguruetan bizantziar tenplu batzuk aurkitu zituen eta beste aztarna interesgarri batzuk inguruko herrietan. Antiokiari dagokionez, kolomadun bi etorbideetako bat, zenbait bainugela publiko eta ehun bat egoitza pribatu lurpetik ateratzea lortu zuten: hor, II. eta VI. mendeen artean egindako mosaiko grekolatar bikainak agertu ziren, eszena mitiko eta zeremonialekin, Erdi Aroko goi klaseen bizimodua askoz hobeto ezagutzeko aukera eman zutenak. [6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 147. araua: Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ «Antiokia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
- ↑ «Antioquía | e-Civitas. Base de datos sobre ciudades medievales» www.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
- ↑ (Ingelesez) online.pdf Antioch. in: Encyclopaedia Biblica. I, 186 or..
- ↑ «Antiokia - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Antioquía, la reina de Oriente» La Vanguardia 2019-09-17 (Noiz kontsultatua: 2022-01-03).