Fay Wray (benetako izenez Vina Fay Wray; 1907ko irailaren 15a; 2004ko abuztuaren 8a) Kanadan jaiotako aktorea izan zen. Ezagun egin zen beldurrezko filmetan lan egiteagatik, eta aurreneko andrea izan zen scream queen izendapena jasotzen (oihuaren erregina). Albertako etxalde batean jaio zen, eta urte gutxi zituela, 1912an, familiak Ameriketako Estatu Batuetara jo zuen, amaren jaioterrira, Salt Lake Cityra[1] eta bi urte geroxeago, Utahko Lark hirira. 1919an berriz Salt Lake Cityn finkatu ziren, eta handik gutxira, Hollywooden (Kalifornia).

Fay Wray

Bizitza
JaiotzaCardston (en) Itzuli1907ko irailaren 15a
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaManhattan2004ko abuztuaren 8a (96 urte)
Hobiratze lekuaHollywood Forever Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaJoseph Heber Wray
AmaElvira Marguerite Jones
Ezkontidea(k)John Monk Saunders (en) Itzuli  (1928 -  1939)
Robert Riskin  (1942 -  1955)
Hezkuntza
HeziketaHollywood High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, aktorea, telebista-aktorea eta gidoilaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0942039 Allocine: 2297 Allmovie: p77568 TCM: 209593 TV.com: people/fay-wray IBDB: 65684
Musicbrainz: 8ea20d72-09f3-40b1-9412-bfd86a376baf Find a Grave: 9294827 Edit the value on Wikidata

Lan txikiak egin zituen hainbat filmetan, eta ezagunago egin asmotan, WAMPAS Baby Star ekimenean parte hartu zuen, urtero zineman lan egiteko hogeita hamar aktoregai aukeratzeko txapelketa modukoa. Horrek Paramount Pictures etxearekin sinatzea ahalbidetu zion, eta ekoizpen etxe horretan dozena bat lan egin zituen[2]. Nabarmentzekoa da 1928ko The Wedding March, Erich von Stroheimen zuzendaritzapean.

Jarraian, RKO Pictures izan zuen lantegi, eta bertan bere lan ezagunena filmatu zuen: King Kong (1933). Wrayk, ileordeko horaila aldean, 10,000 dolarreko saria jaso zuen film horretan aritzeagatik[3] eta arrakasta sekulakoa izan zen: RKO estudioak porrot egiteko zorian zebiltzan, baina salbazioa izan zuten.[4] Handik aurrera, lan txikiagoetan aritu zen eta, gerora eta lau hamarkadatan, telebistarako saioetan hartu zuen parte.

Peter Jackson zuzendariak filmaren bigarren bertsioa egitekoa zela, cameo batean agertzeko eskaintza egin nahi zion, baina jadanik hila zen.[5] Handik bi egunera eta omenaldi gisa, Empire State Building etxe orratzaren argiak ordu laurden batez amatatu zituzten.[6]

King Kong filmaren afixa (1933), Wrayren lan ezagunena.

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fay Wray