François de La Rochefoucauld

François de La Rochefoucauld (Paris, Frantzia, 1613ko irailaren 15a - ib., 1680ko martxoaren 17a) frantses idazle moralista izan zen. La Rochefoucauld Llancourteko VI. dukea izan zen.

François de La Rochefoucauld
François de La Rochefoucauld.jpg
Bizitza
JaiotzaParis1613ko irailaren 15a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1680ko martxoaren 17a (66 urte)
Familia
AitaFrançois V de La Rochefoucauld
AmaGabrielle du Plessis-Liancourt
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)Ana Genoveva Borboi-Condékoa
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaPrytanée National Militaire (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakoroitzapen-idazlea, idazlea eta militarra
Lan nabarmenakReflections; or Sentences and Moral Maxims (en) Itzuli
Mémoires (en) Itzuli
Jasotako sariak

BiografiaAldatu

Ikasketa militarrak egin zituen gaztetandik eta Richelieu kardinalaren aurkako mugimenduetan parte hartu zuelako preso hartu zuten, 1637an. 1648an, Mazarino kardinalaren aurkako matxinadan parte hartu zuen (Fronda), eta larri zauritu zuten 1652an, Condéren gudarosteko buruzagi zela.

Gerra- eta politika-joko hauek guztiak utzi eta, erregearen mendean jarri ondoren, sartu zen literatura-munduan. Réflexions ou Sentences et Maximes (1665) bere liburuak eskandalua eraman zuen Parisko literatura-giroetara, obra horretan gizakiari buruz nagusitzen den ikuspegi guztiz ezkorragatik. Maxima haietan, gizakiei bizitzako maila guztietan darien berekoikeria salatu zuen La Rochefoucauldek. 1665-1678 urte-bitartean plazaratu zuen bere obra, eta urte horietan guztiz zorroztu zuen estiloa. Erdi itsu utzi zuen gaitz batek jo zuen zahartzaroan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François de La Rochefoucauld