Emakumezkoen Traineru Ligako 2019ko denboraldia

2019ko Euskotren Liga
Orio Ligako irabazle
Datu orokorrak
Antolatzailea TKE Liga
Partaideak 4 talde
Estropadak 14 estropada + 2 (play-off)
Hasiera 2019ko ekainaren 29a
Amaiera 2019ko irailaren 15a
Palmaresa
Txapelduna Orio
Txapeldunordea Arraun Lagunak
Ohorezko tx. Donostiarra eta Hondarribia
2018
2020

Emakumezkoen Traineru Ligako 2019ko denboraldia Euskotren Ligaren hamaikagarren denboraldia izan zen. Orio izan zen txapelduna[1].

Historia aldatu

San Juan, Orio, Arraun Lagunak eta Donostiarra ziren Liga jokatu behar zuten traineruak baina 2018ko denboraldiaren amaieran desadostasun handiak izan ziren San Juango zuzendaritza eta arraunlarien artean eta taldea desegin egin zen. Ondorioz San Juanek uko egin zion Ligan parte hartzeari eta play-offetan maila galdua zuen Hondarribia itzuli zen Liga nagusira[2].

Oriok estropada guztiak irabazi zituen, bat ezik, eta Liga eskuratu zuen lehenengo aldiz. Irabazi ez zuen estropada bakarra Arraun Lagunakek irabazi zuen, oraingoan Lekeition[3].

Hondarribia izan zen laugarrena eta play-offak jokatu behar izan zituen. Galiziarrek uko egin zioten eta ondorioz ETE Ligako lehenengo biek hartu zuten parte, Hibaikak eta Zumaiak. Hondarribitarrek bi jardunaldietan irabazita mailari eutsi zioten[4].

Estropadak aldatu

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Bandera Repsol Santander, Kantabria 2019-6-29
 
Orio
2. III El Correo Kutxabank Lekeitio, Bizkaia 2019-6-30
 
Arraun Lagunak
3. II B. Cidade da Coruña 1 Coruña, Galizia 2019-7-6
 
Orio
4. II B. Cidade da Coruña 2 Coruña, Galizia 2019-7-7
 
Orio
5. IV Donostiarra Bandera Donostia, Gipuzkoa 2019-7-13
 
Orio
6. IV Caixabank Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2019-7-14
 
Orio
7. VI Orio Kanpina B. Orio, Gipuzkoa 2019-7-20
 
Orio
8. Sestaoko II Bandera Sestao, Bizkaia 2019-7-21
 
Orio
9. VIII Euskotren Bandera Santurtzi, Bizkaia 2019-7-27
 
Orio
10. XI Getxoko Ikurriña Getxo, Bizkaia 2019-7-28
 
Orio
11. Ondarroako II Bandera Ondarroa, Bizkaia 2019-8-10
 
Orio
12. II Mapfre Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2019-8-11
 
Orio
13. Zarauzko XI Ikurriña 1 Zarautz, Gipuzkoa 2019-8-17
 
Orio
14. Zarauzko XI Ikurriña 2 Zarautz, Gipuzkoa 2019-8-18
 
Orio

Sailkapena aldatu

Postua Elkartea Patroia Trainerua Puntuak Banderak
1      Orio Nadeth Agirre Txiki 55 11: Repsol, Coruña (biak), Donostiarra, Caixabank, Orio, Sestao, Euskotren, Getxo, Ondarroa, Hondarribia, Zarautz (biak)
2      Arraun Lagunak Andrea Astudillo Lugañene 43 1: Lekeitio
3      Donostiarra Inder Paredes Torrekua I 23
4      Hondarribia Nerea Perez Ama Guadalupekoa 19

Play-offak aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 Hondarribia 6 3 3 2020ko Euskotren Liga
  2 Hibaika 4 2 2 ETE Liga
  3 Zumaia 2 1 1

Patroirik onena aldatu

TKE Ligan egiten den antzera 2019tik aurrera patroirik onena izendatu zen estropada bakoitzean eta Ligaren amaieran saria jaso zuen. 2019ko denboraldian Nadeth Agirre oriotarra izendatu zuten patroirik onena[5].

# Patroia Puntuak
1 Nadeth Agirre (Orio) 31
2 Andrea Astudillo (Arraun Lagunak) 22
3 Nerea Perez (Hondarribia) 17
4 Inder Paredes (Donostiarra) 8

Erreferentziak aldatu

  1. «Irudietan: Historia egin dute Orioko emakumeek Euskotren Liga irabazita - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. (Gaztelaniaz) Veintemillas, I. Andonegi Esti. (2019-03-14). «San Juan renuncia a la liga Euskotren» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  3. SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-06-30). «Arraun Lagunak, Ligan gatza eta piperra jartzen» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Hondarribia seguirá en la Liga Euskotren» Mundo Deportivo 2019-09-15 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  5. «Liga Euskotren de traineras» www.euskotrenliga.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Kanpo estekak aldatu