Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Ipar Carolinako eta Harvardeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Aldi batez Europan izan ondoren, Estatu Batuetara itzuli eta New Yorkeko Unibertsitatean irakasle izan zen.

 
Thomas Wolferen etxea, Spruce Street, Ashville

Estatu Batuetako literatur lan autobiografiko oparoenetakoa dira haren lau eleberri nagusiak: Look Homeward, Angel (1929, Aingeru, begira etxerantz); Of Time and the River (1935, Denbora eta ibaia); The Web and the Rock (1939, Ehuna eta harria); eta You Can´t go Home Again (1940, Ezin zarete berriro itzuli). Eleberriotako pertsonaia idazlea bera da, eta heroiaren eta gizartearen arteko eztabaida dute oinarri.

Antzerkirako lanak ere idatzi ditu: The Return of Buck Gavin (1926, Buck Gavin-en itzulera) eta Mannherhouse (1948).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Wolfe  

ErreferentziakAldatu