TKE Liga

Traineruen Liga nagusia
San Miguel Liga» orritik birbideratua)

TKE Liga (gazteleraz Liga ACT) Traineru Kluben Elkarteak sortutako arraunketa liga da, 1994tik jokatzen ari zen Traineruen Euskal Liga ordezkatu zuena. Bermeo Urdaibai da garaipen gehien eskuratu dituena, zortzi hain zuzen ere.

TKE Liga
Sorrera 2003
Antolatzailea Traineru Kluben Elkartea
Garaipen gehien Ligak:
Euskal Herria Bermeo Urdaibai (8)
La Caixa koroa:
Euskal Herria Bermeo Urdaibai (2)
Euskal Herria Kaiku (1)
Patroi onena:
Euskal Herria Joseba Amunarriz (3)
Azken ekitaldia 2022
Irabazlea(k) Liga:
Euskal Herria Bermeo Urdaibai
Patroi onena:
Euskal Herria Ander Etxegoien (Orio)
Jokoan Gnome globe current event.svg 2023
Webgunea webgune ofiziala


Urdaibaiko arraunlariak Portugaleteko 2007ko estropadan. Aurrean San Miguel ligako koroa.

2003ko uztailaren 2an Euskadiko, Asturiasko, Kantabriako eta Galiziako gobernuek adostutako akordiori esker kirol honen babes eta laguntza bermatzeko hitzarmena bete zuten.

IzenaAldatu

Izena TKE Liga badu ere babesle nagusiaren araberako izenaz ezagutzen da:

  • San Miguel Liga: 2003 - 2016
  • Eusko Label Liga: 2017 -

HelburuakAldatu

TKE Ligaren helburuak honako hauek izan ziren sortzerakoan:

  • 12 taldek osatutako goi-mailako txapelketa profesionalki aurrera eramatea.
  • Hedabideen kirolarekiko arreta bereganatzea eta jarraitzaileen kopurua handitzea.
  • Txapelketa are entretenigarriago eta ulerterreza egiteko liga erregularra osatzea.
  • Igoera eta jeitsiera sistema bati esker txapelketaren egonkortasuna bermatzea. Talde berriak Federakuntzen ligetatik soilik igo ahal dira TKE ligara.
  • TKE liga kalitatezko kirol produktu bilakatu eta arraunaren partehartzea areagotzea udaran zehar eskainitako ikuskizun paregabeei esker. Baita Kantaurialdeko kostaldearen turismoari bultzada ematea ere.

Ligako garaikurraAldatu

La Caixa koroa garaikurra brontzezko koroa handi bat da, Miguel Angel Oribe eskultore lasartearrak egindakoa. Kaikuk eta Urdaibaik eskuratu dute, izan ere bi modutan lor daiteke trofeoa:

  1. Hiru urte jarraian liga irabaziz: Kaiku A.K.E. eta Urdaibai A.E.
  2. Bost liga irabaztean: Urdaibai A.E.

GaraipenakAldatu

Taldea Garaipenak Urteak
  Bermeo Urdaibai 8 2004, 2007, 2008, 2010, 2016, 2017, 2018, 2022
  Kaiku 3 2011, 2012, 2013
  Hondarribia 3 2006, 2014, 2015
  Astillero 2 2003, 2005
  Santurtzi 2 2020, 2021
  Castro Urdiales 1 2009
  Orio 1 2019

PalmaresakAldatu

PodiumakAldatu

Urtea Irabazlea Puntuak Bigarrena Puntuak Hirugarrena Puntuak
2003   Astillero 162 Mecos 143 San Juan 131
2004   Urdaibai 154 Astillero 153 Hondarribia 134
2005   Astillero 204 Hondarribia 187 Castro Urdiales 173
2006   Hondarribia 196 Castro Urdiales 182 Orio 166
2007   Urdaibai 198 Orio 187 Hondarribia 163
2008   Urdaibai 198 Castro Urdiales 190 Orio 177
2009   Castro Urdiales 194 San Pedro 157 Hondarribia 155
2010   Urdaibai 190 Orio 183 San Juan 145
2011   Kaiku 186 Urdaibai 170 Hondarribia 168
2012   Kaiku 188 Hondarribia 176 Urdaibai 157
2013   Kaiku 203 Urdaibai 189 Orio 179
2014   Hondarribia 203 Orio 193 Kaiku 170
2015   Hondarribia 217 Urdaibai 198 Orio 174
2016   Urdaibai 216 Hondarribia 212 Kaiku 167
2017   Urdaibai 201 Hondarribia 196 Orio 181
2018   Urdaibai 201 Hondarribia 197 Zierbena 186
2019   Orio 213 Hondarribia 201 Santurtzi 196
2020   Santurtzi 178 Hondarribia 170 Urdaibai 157
2021   Santurtzi 217 Hondarribia 203 Orio 177
2022   Urdaibai 218 Hondarribia 215 Donostiarra 200

PostuakAldatu

# Elkartea Txapeldun Bigarren Hirugarren
1   Bermeo Urdaibai 8 3 2
2   Hondarribia 3 9 4
3   Kaiku 3 0 2
4   Astillero 2 1 0
5   Santurtzi 2 0 1
6   Orio 1 3 6
7   Castro Urdiales 1 2 1
8   Mecos 0 1 0
  San Pedro 0 1 0
10   San Juan 0 0 2
11   Zierbena 0 0 1
  Donostiarra 0 0 1

Patroirik onenaAldatu

2016 artean talde bereko patroien puntuak gehitu ziren. 2017tik aurrera patroi bakoitzaren puntuekin egiten da sailkapena.

 
Ioseba Amunarriz hiru aldiz izan da Ligako patroirik onena.
Urtea Elkartea Patroia(k)
2008 Orio Irakoitz Etxeberria
2009 Hondarribia Ioseba Amunarriz
2010 Orio Aitor Carrillo
2011 Kaiku Asier Zurinaga
2012 Hondarribia Ioseba Amunarriz
2013 Kaiku Asier Zurinaga eta Cristian Garma
2014 Zierbena Vicente Carpintero
2015 San Juan Endika Perez eta Jon Ormazabal
2016 San Juan Endika Perez eta Unai Oliden
2017 Hondarribia Ioseba Amunarriz
2018 San Pedro Ander Etxegoien
2019 Donostiarra Arkaitz Diaz
2020 Santurtzi Asier Zurinaga
2021 Donostiarra Arkaitz Diaz
2022 Orio Ander Etxegoien
Patroia Garaipenak Urteak
Ioseba Amunarriz 3 2009, 2012, 2017
Asier Zurinaga 3 2011, 2013, 2020
Endika Perez 2 2015, 2016
Arkaitz Diaz 2 2019, 2021
Ander Etxegoien 2 2018, 2022

EstatistikakAldatu

Lortutako puntuakAldatu

2022ko denboraldia barne.

Postua Elkartea Puntuak
1 Hondarribia 3.458
2 Urdaibai 3.218
3 Orio 3.070
4 Kaiku 1.708
5 Cabo da Cruz 1.559
6 Castreña 1.407
7 San Juan 1.390
8 San Pedro 1.322
9 Tirán 1.319
10 Astillero 1.294
11 Pedreña 1.257
12 Zierbena 1.196
13 Santurtzi 807
14 Donostiarra 798
15 Zarautz 643
16 Ondarroa 568
17 Zumaia 541
18 Mecos 487
19 Lekittarra 414
20 Portugalete 387
21 Arkote 353
22 Ares 247
23 Getaria 128
24 Laredo 121
25 Illunbe 67
26 Samertolameu 58
27 Camargo 46

Lortutako estropadakAldatu

2022ko denboraldia barne. Irabazitako jardunaldiak daude zerrenda honetan, ez irabazitako banderak.

Postua Elkartea Kopurua
1 Hondarribia 92
2 Urdaibai 86
3 Orio 50
4 Castro 32
Kaiku 32
6 Astillero 31
7 Santurtzi 16
8 Zierbena 8
9 Donostiarra 6
10 Tirán 4
11 Pedreña 3
San Juan 3
13 Mecos 2
San Pedro 2
Cabo da Cruz 2
Ondarroa 2
17 Zarautz 1

Denboraldiak TKE LiganAldatu

2023ko denboraldia barne

Elkartea Denboraldiak Urteak
     Urdaibai 21 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017,
2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Hondarribia 21 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017,
2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Orio 20 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018,
2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Cabo da Cruz 16 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Tirán 14 2003, 2004, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021
     Kaiku 14 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2022, 2023
     San Juan 13 2003, 2004, 2005, 2006, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018
     San Pedro 13 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019
     Pedreña 12 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014
     Astillero 12 2003, 2004, 2005, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019
     Castro Urdiales 11 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013
     Zierbena 11 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Zumaia 9 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2016
     Zarautz 8 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2020, 2021
     Isuntza 8 2003, 2004, 2005, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Ondarroa 7 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Donostiarra 6 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Santurtzi 6 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Mecos 5 2003, 2004, 2005, 2006, 2007
     Arkote 5 2005, 2006, 2007, 2008, 2009
     Portugalete 5 2012, 2013, 2014, 2015, 2016
     Ares 4 2017, 2020, 2021, 2022
     Laredo 3 2006, 2007, 2008
     Samertolameu 3 2009, 2015, 2023
     Trintxerpe 2 2004, 2005
     Getaria 2 2022, 2023
     Camargo 1 2011

Datu bitxiakAldatu

2022 denboraldia barne.

2023ko taldeakAldatu

Taldea Herria Entrenatzailea Patroia(k) Trainerua
     Bermeo Urdaibai A.E.   Bermeo Iker Zabala Gorka Aranberri Bou Bizkaia
     C.R. Cabo da Cruz   Boiro Gustavo Vázquez Óscar Hermo, Félix Duarte Cabo da Cruz
     Donostiarra   Donostia Igor Makazaga Arkaitz Diaz, Jon Iruretagoiena Torrekua II
     Getariako A.E.   Getaria Ion Larrañaga Unax Eizagirre Esperantza
     Hondarribia A.E.   Hondarribia Mikel Orbañanos Ioseba Amunarriz Ama Guadalupekoa
     Itsasoko Ama A.E.   Santurtzi Mikel Portularrume Vicente Carpintero, Eneko Gonzalez Sotera
     Lekittarra A.E.   Lekeitio Osertz Alday Iñaki Goikoetxea Lekittarra
     Kaiku A.K.E.   Sestao Jose Luis Korta Cristian Garma, Gorka Varela Bizkaitarra
     Ondarroa A.E.   Ondarroa Iñaki Errasti Iñigo Larrinaga, Jenaro Zelaia Antiguako Ama
     Orio A.E.   Orio Jon Salsamendi Ander Etxegoien San Nikolas
     S. D. Samertolameu   Moaña Daniel Pérez Martín Leborán A Terca
     Zierbena A.E.   Zierbena Jon Elortegi Borja Gómez, Aitor Lazcano Zierbena

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu