Koxinga (txinera tradizionalez: 國姓爺; pinyinez: Guóxìngyé), jaiotze izenez Zheng Chénggōng (txinera tradizionalez: 鄭 成功; pinyinez: Zhèng Chénggōng; Wade–Giles: Cheng Ch'eng-kung; 1624, Hirado, Japonia1662, Taiwan), Ming dinastiako buruzagi militar bat izan zen. Berez, Koxinga mendebaldar edo europarrak ipinitako izena da.

Koxinga

monarka

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak鄭森
JaiotzaHirado1624ko abuztuaren 28a
HerrialdeaMing dinastia
Tungning erresuma
Hegoaldeko Ming dinastia
HeriotzaTungning erresuma1662ko ekainaren 23a (37 urte)
Heriotza modua: malaria
Familia
AitaZheng Zhilong
AmaTagawa Matsu
Ezkontidea(k)Dong
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaHouse of Koxinga (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra, erreboltaria, pirata eta politikaria
Izengoitia(k)明儼, 大木, 福松 eta 開台尊王

Find a Grave: 17039182 Edit the value on Wikidata

1624-1662 artean Taiwanen nagusi ziren herbeheretarrek uharteko hoklo herriko kideen aurka gehiegikeriak egiten hasi zirenean, haien aurka armekin altxatu zen. Tamsuiko Haur Santuaren misioa eta Taipei hiriko Gaztelua eta Santo Domingo gotorlekuak suntsitu zituen. Uhartearen zati baten kontrola bereganatu eta Tungningo erresuma sortu zuen. Santiago Jilong hiriko biztanleak elikagairik gabe laga zituen, honela espainiarrak bertatik ihesi atera zitezen lortuz. Halere, 1656an herbeheretarrek Taiwan bereganatu zuten.

1661ean 1.000 gizoneko gudarostearekin Luermen hirian sartu zen, Fort Zeelanden suntsitu eta Frederick Coyett jeneralari errendizioa sinatzera beharrarazi zuen. Honela, herbeheretarrek Taiwandik alde egin zuten. Urte honetan malariaz gaixotu eta hurrengo urtean hil zen.

Zheng Jing semeak karguan ordezkatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koxinga Aldatu lotura Wikidatan