Karl Bryullov
Karl Pavlovitx Bryullov (errusieraz: Карл Па́влович Брюлло́в; San Petersburgo, 1799ko abenduaren 23aGreg./abenduaren 12aJul. - Manziana, 1852ko ekainaren 23aGreg./ekainaren 11Jul.) jatorrizko izena Charles Bruleau, errusiar margolaria izan zen. Funtsezko figura izan zen errusiar neoklasizismotik erromantizismorako trantsizioan.
Karl Bryullov | |
---|---|
![]() (1848) | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1799ko abenduaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Manziana, 1852ko ekainaren 11 (52 urte) |
Hobiratze lekua | Erromako hilerri protestantea |
Familia | |
Aita | Paul Bruleau |
Ezkontidea(k) | Emilie Timm (en) ![]() |
Leinua | Bryullov (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arteen Akademia Inperiala 1821) |
Hizkuntzak | errusiera |
Ikaslea(k) | Q88739019 ![]() Q108313023 ![]() Pimen Orlov (en) ![]() Dmytro Bezperchy (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, arkitektoa eta artista grafikoa |
Lan nabarmenak | The Last Day of Pompeii (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | erretratua margolaritza historikoa |
![]() ![]() |
Errusian jaio zen, jatorri higanoteko familia batean. Italiak gaztetatik erakarrita, Erromara joan zen eta bertan erretratuak eta genero eszenak margotu zituen, nahiz eta ospea lortu zuen margolaritza historikoekin.
Bere margolanik ezagunena Ponpeiako azken eguna (1830-33) izan zen. Puxkinek eta Gogolek Rubens eta Van Dycken lanekin alderatu zuten. Arrakasta honen ondoren, Errusiara itzuli zen, aristokratetan lagunak egin zituen eta Arteen Akademia Inperialean sartu zen.
Erretratuetan sinpletasun neoklasikoa eta joera erromantikoa uztartu zituen. Osasunak okerrera egin ondoren, Italiara joan zen, eta bertan bizi izan zen bere bizitzako azken hiru urteetan.
IruditegiaAldatu
Goiz italiarra, 1823, Kunsthalle Kiel
Eguerdi italiarra, 1827, Errusiar Museoa
Neska mahatsa hartzen Napoli inguruan, 1827, Errusiar Museoa
Neska baten ametsa egunsentia baino lehen, 1830-1833, Puxkin Museoa
Paciniren alabak, Giovannina eta Amazilia, 1832, Tretiakov Galeria
Pompeiako azken eguna, 1833, Errusiar Museoa