Mateo Pérez Albéniz (Logroñon, 1765eko irailaren 21aDonostian, 1831ko ekainaren 23a), musika-konpositorea izan zen.

Mateo Albeniz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMateo Antonio Pérez de Albéniz
JaiotzaLogroño1765eko irailaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia1831ko ekainaren 23a (65 urte) (75 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, organista eta apaiza
Mugimenduamusika barrokoa
Musika instrumentuaorganoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Spotify: 3NDCgyCDvpA2J3uPykAyL5 Musicbrainz: f57c9f97-499e-4923-a714-37bca7b1eba0 Discogs: 1782476 IMSLP: Category:Albéniz,_Mateo_Antonio_Pérez_de Allmusic: mn0001206959 Edit the value on Wikidata
"Beatus vir" Mateo Albéniz

1765ean jaio zen Logroñon. 1782an Ondarroako organista-plazarako oposaketa egin zuen, baina ez zuen lortu. 1788an, 23 urterekin, La Redondako (Logroñoko kolejiata) kapera-maisu agertzen da. 1790 ondoren gaur egun Donostiako Santa Maria basilika den parrokian kapera-maisu eta organista plaza lortu zuen. 1794-1795ean Logroñora itzuli zen berriro, baina osasun-arazoak zirela eta, Donostiara itzuli zen. Zeukan lanbideagatik, musikaren sustatzaile handi bihurtu zen Donostian, bai irakaskuntzari zegokionean eta baita aisialdiko musikari zegokionean ere. 1829an Pedro Albeniz semeak ordezkatu zuen Santa Mariako organista-jardunean. (Semea, Pedro Albeniz, organista, transkripziogile eta Espainiako piano-eskola modernoaren sortzaile ere izan zen). Mateo Albenizek Santa Maria parrokiarako obra erlijioso dezente idatzi zituen, baina 1813 aurrekoak ingelesek eragindako sutearen ondorioz galdu egin ziren. Galdu ez zirenen artean 3 meza, 5 gabon-kanta, 4 salmo, Benedictus eta Errosarioak daude, guztiak ere 1815etik aurrera idatzitakoak. 1925ean Joaquin Nin-ek “Sonata en Re” argitaratu zuen Pariseko Max Eschig argitaletxearekin eta obra horri esker lortu du Albenizek ospea munduan barrena. "Instrucción metódica especulativa y práctica para enseñar a cantar y tañer la música antigua" obra ere idatzi zuen, eta Donostian argitaratu zen 1802an. Mateo Albeniz Donostian hil zen 1831n.

Kanpoko loturak aldatu