Michael Moore

Michael Moore (Flint, 1954ko apirilaren 23) Estatu Batuetako film zuzendaria, dokumentalgile eta idazle eztabaidagarria da.[1]

Michael Moore
Michael Moore 2011 Shankbone 4.JPG
(2011)
Bizitza
Izen osoaMichael Francis Moore
JaiotzaFlint (Michigan)1954ko apirilaren 23a (67 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaAmerikar ingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Kathleen Glynn (en) Itzuli  (1991ko urriaren 19a -  2014ko uztailaren 22a)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Michigan–Flint (en) Itzuli : kazetaritza
University of Michigan–Dearborn (en) Itzuli
HizkuntzakAmerikar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema zuzendaria, telebista aurkezlea, kazetaria, komediantea, autobiografialaria, idazlea, gidoilaria, zinema aktorea, bakearen aldeko aktibista eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

michaelmoore.com
IMDB: nm0601619 Allocine: 12457 Allmovie: p103383 TCM: 523895 TV.com: people/michael-moore IBDB: 514773
Facebook: mmflint Twitter: MMFlint Instagram: michaelfmoore Youtube: UCU_nlLzlVPFLJxB_iEwtwBw iTunes: 2081577 Musicbrainz: 847d1c5e-116b-42d0-bd79-b0d9b0602211 Edit the value on Wikidata

Globalizazioa, korporazio erraldoiak, bortizkeria eta George W. Bush-en gobernua dira haren kritika gogorrenen jomuga ohikoa.

Estreinako urteakAldatu

Michigan estatuko Flint hirian jaio zen Michael Moore. Garai horretan, General Motors enpresako lantegi gehienak Flint-en zeuden. Ama idazkari eta aita zein aitona hor egin zuten lan. Haren osaba bat sindikatu baten fundatzailea izan zen.

Jatorri irlandarra izanda, eskola katoliko batera joan zen. 1972an jaso zuen graduatua. Urte horretan bertan, eskolako zuzendariaren eta zuzendariordearen kontrako kanpaina abian jarri zuen. Urtearen bukaerako, biek dimisioa aurkeztua zuten.[2]

Arrano maila ere badauka Michael Moore-k Amerikako Boy Scouts-en artean. Maila hori altuena da, eta gaur egun ere horretaz harro-harro dabil Michael Moore. Titulu hori lortzearren, segurtasun neurriei buruzko dokumental bat filmatu zuen.[3]

Michigango unibertsitatean ikasle egunkarian idatzi ohi zuen. 22 urterekin, The Flint Voice izeneko aldizkari alternatiboa sortu zuen. 1990etik Kathleen Glynn du emazte Moorek. Alaba bat daukate, Natalie izenekoa eta 1981ean jaioa. New Yorken bizi dira hirurak.

Zuzendari lanakAldatu

Zineman[4][5]Aldatu

TelebistanAldatu

  • TV Nation [TB Nazioa] (1994-95)
  • The Awful Truth [Egia nazkagarria] (1999-00)
  • Michael Moore Live [Michael Moore, zuzenean] (1999)

Musika-bideoakAldatu

LiburuakAldatu

  • Downsize This! [Txikitu ezazu hau!](1996), Estatu Batuetako korporazioen krimenei buruzkoa.
  • Stupid White Men [Gizon txuri txoroak] (2001), Estatu Batuetako barruko eta kanpoko politiketako kritika
  • Dude, Where's My Country? [Motel, non dago nire herrialdea?] (2003), non George W. Bush-en familia eta Bin Laden familiaren arteko harremanak ikertzen dituen.

ErreferentziakAldatu

  1. «Ron Sheldon - Michael Moore interview» web.archive.org 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  2. «Michael Moore Biography (1954-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  3. «USATODAY.com - The truth about Michael Moore» usatoday30.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  4. Moore, Michael. (2016-10-21). Michael Moore in TrumpLand. Dog Eat Dog Films, IMG Films (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  5. Moore, Michael. (1992-09-28). Pets or Meat: The Return to Flint. Dog Eat Dog Films (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  6. «Welcome to MichaelMoore.com : Books + Films : Fahrenheit 9/11 Reader» web.archive.org 2006-02-21 (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Moore