Ireki menu nagusia

Txantiloi:Hiri orokori infotaula Lausana edo Lausanne[1] (ofizialki frantsesez Lausanne, italieraz Losanna) Suitza mendebaldeko hiria eta Vaud kantonamenduko hiriburua da. Suitzako bosgarren hiririk populatuena da, eta frantses hiztunak nagusi ditu bertan. Frantziako mugan dago, Léman aintziraren iparraldeko ertzean.

Auzo nagusiak: Saint François, Palud, Cité, Gare et Ouchy eta Port.

Eduki-taula

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Lausana)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.5 5.2 8.7 13 17.3 21.1 24.2 23.1 19.5 14.1 7.9 4.3 13.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.3 2.8 5.5 9.2 13.3 16.6 19.3 18.4 15.4 10.9 5.4 2.1 10
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.5 0.5 2.7 5.6 9.4 12.7 15.1 14.6 12.1 8.4 3.7 0.6 7.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 89 78 84 86 107 117 95 116 96 92 99 93 1150
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.4 10.2 11.1 10.9 12.4 10.8 8.9 9.6 8.1 8.6 10.4 10.6 123
Iturria: meteoswiss[2]

Ingurune naturalaAldatu

Leman aintzirak eta 700-800 metroko mendiek inguratzen dute.

 
Ouchyko kirol-portua.

HistoriaAldatu

Erromatarrek hiri bat antolatu zuten Lausanium edo Lausona gune zeltan, Leman aintziraren ertzean. Alemaniarren inbasioaren garaian (K.o. 379), bertara jo zuten inguruko lurraldeetako biztanle guztiek, eta 590. urtean Mario Aventicokoak apezpikutegi bat antolatu zuen. Apezpikuek agindu zuten hirian 1536 arte, urte hartan hartu baitzuten bernatarrek Vaudeko kantonamendu osoa. 1798an Vaudeko kantonamendua Bernakotik bereizi eta 1803an bertako hiriburu bihurtu zen Lausanako hiria. Bi hitzarmen garrantzitsu izenpetu dira Lausanan XX. mendean, 1923an eta 1932an.

 
Lausanako katedrala.

Lausanako Lehen HitzarmenaAldatu

1923ko uztailaren 24an, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuten estatu aliatuen eta Turkiako errepublikaren artean, Sèvresko Ituna berrituz, sinatu zen hitzarmena. Turkiak bere egin zituen Greziaren aurkako gerran lorturiko lurraldeak eta, britainiarrak Zipren eta italiarrak Dodekaneson egotearen truke, Kurdistan eta Armenia bere hartan uztea lortu zuen. Horretaz gainera, Turkiako itsasarteak militarren kontrolpetik kanpo geratu ziren, gerra garaian izan ezik. Dokumentu berezi batean zehaztu zen Greziak eta Turkiak Asia Txikian zituzten lurraldeen banaketa.

Lausanako Bigarren HitzarmenaAldatu

1932ko uztailaren 9an, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuten estatu aliatuen eta Alemaniako errepublikaren artean. Lehen Mundu Gerraren ondoko ordainketa-neurriei amaiera emateko izenpetu zen hitzarmena.

EkonomiaAldatu

Industria garrantzitsua da (doitasun-mekanikako industria, kimika- eta janari-industria, plastikoak) eta administrazioa ere bai (banketxeak, aseguru-etxeak, etab.).

MonumentuakAldatu

Aipagarri dira XII. mendeko katedral gotikoa, XIII. mendeko Saint-François eliza, XIV. mendeko Saint-Maire gaztelua, Arte Ederretako museoa eta hiriko berdegune eta lorategi ikusgarriak.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiak biak ditu onartuak, 157. arauan.
  2.   Federal Office of Meteorology and Climatology MeteoSwiss Temperature and Precipitation Average Values-Table, 1961-1990 .

Kanpo-loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lausana  


  Artikulu hau Suitzako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.