Aaron Spelling
Aaron Spelling (Dallas, Ameriketako Estatu Batuak, 1923ko apirilaren 22a - Los Angeles, 2006ko ekainaren 23a) telebista-ekoizlea izan zen. Estatu Batuetako telesail arrakastatsuenen erregea.
Aaron Spelling | |
---|---|
| |
Bizitza | |
Jaiotza | Dallas, 1923ko apirilaren 22a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Los Angeles, 2006ko ekainaren 23a (83 urte) |
Hobiratze lekua |
Hillside Memorial Park Cemetery ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) |
Carolyn Jones ![]() Candy Spelling ![]() |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa |
Southern Methodist University ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak |
gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, errealizadorea eta executive producer ![]() |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
IMDb | nm0005455 |
Errusiatik etorritako judu familia batean hazi zen. Gaztetan Hollywooda joan zen, antzezle gisa lan egitera eta telebistarako idaztera. Bigarren mailako paperak jokatuz ikasi zuen telesailen barne-funtzionamendua. Bi gizon, patu bakarra filmak izandako arrakastak liluraturik, 1975ean telesail baterako baliatu zuen gertakizun hura, arrakasta handiz, Starsky and Hutch izenpetan aurkeztua. Beste zenbait lan aipagarri: Charlie's Angels (Charlieren aingeruak); The Love Boat (Maitasun ontzia); Fantasy Island (Fantasiaren uhartea); Dynasty (Dinastia); Hotel (Hotela). 1990eko hamarraldian ospe handiko beste sail baterako haria idatzi zuen: Beverly Hills, 90210.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.