Bizertako krisialdia (frantsesez: Crise de Bizerte; arabieraz: أحداث بنزرت‎ʾUnḥdāth Bīzart) 1961eko uztaileko gatazka izan zen, noiz, bere ebakuazioa bultzatzeko asmotan, Tunisiak Bizertako frantziar basearen blokeoa bultzatu zuen. Krisialdiaren amaierako gudua hiru egunekoa izan zen eta bertan 630 tunisiar eta 24 frantziar hil ziren. 1963an, Aljeriako Independentzia Gerra amaitu eta gero, frantziarrek hiria eta itsas-basea hustu eta Tunisiari laga zizkioten.

Bizertako krisialdia
Tunisiako independentzia
Bizerta 1961ean
Data1961eko ekainaren 19a-23
LekuaBizerta
EmaitzaFrantziar garaipena
Gudulariak
 Frantzia  Tunisia
Indarra
7.000 paraxutista eta marinel
3 gurutze-ontzi
Zenbait hegazkin
Ezezagunak
Galerak
24 hildako
100 zauritu
630 hildako
1 555 zauritu

Aurrekariak aldatu

1956an Tunisia Frantziatik independizatu zenean, metropoliak hiria eta itsas-basearen jabetza mantendu zuen. Bizerta Mediterraneoko portu estrategikoa zen eta, bertatik, Frantziak operazioak egin zituen Aljeriako Independentzia Gerran zehar. Independentzia garaian, Frantziak basearen etorkizunaz negoziatzea hitzeman arren, ez zuen inolako pausurik eman. Gainera, aire-basea hedatzeko planek Tunisia haserrarazi zuten.

Krisialdia aldatu

1961ean, tunisiar gudarosteek itsas-basea inguratu eta blokeatu zuten Frantziaren azken subiranotasuneko lurrak bereganatzeko asmoarekin. Tunisiak bere aireko espazioan indarrez sartzeko oharpena emanda ere, frantziarrek helikoptero bat bidali zuten. Frantziar armadak abisu-tiroak egin zituen eta Frantziako Gobernuak 800 paraxutista bidali zituen bere indarra azaltzeko.

Paraxutistak abiazio-zelaian lurreratu zirenean, tunisiarrek metrailadorez tirokatu zieten. Erantzuna berehalakoa izan zen: frantziar hegazkinez suziriz eta 105 mm-ko obusez tunisiar errepideak eztandarazi zituzten. Frantziar tanke eta ibilgailu astunak Tunisian sartu eta Menzel Bourguiba hirian 27 soldadu eta zibil hil zituzten.

Hurrengo egunean, frantziarrek Bizerta hiria inbaditu zuten. Hegazkinek suziriz suntsitu zituzten tunisiar artilleria-piezak. Hegoaldetik tankeak eta paraxutistak hirian sartu ziren, marineek lehorreratze-txalupaz portua hartzen zuten bitartean. Itsas zabalean hiru gurutze-ontzik posizioak hartu zituzten. Tunisiar soldadu, paramilitar eta boluntario zibil lasterka antolatu ziren eta kale borrokari ekin zioten. Hala ere, frantziar indarrak hain handiagoak ziren ezen atzera egin zuten.[1] 1961eko uztailaren 23an hiria frantziarren eskuetan zegoen.

Ondorioak aldatu

 
Bizertako martirien omenezko monumentua

Hasieran, Nazio Batuek ez zuten frantziarren aurkako inolako ebazpenik hartu, tunisiarren sumindurako.[2] 1963ko urriaren 15ean, Aljeriako Independentzia Gerra amaituta zegoela, frantziarrek tunisiarrei Bizerta itzuli zieten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu