Ireki menu nagusia

Jonas Edward Salk (New York, AEB, 1914ko urriaren 28a - La Jolla, Kalifornia, AEB, 1995eko ekainaren 23a) estatubatuar sendagilea izan zen.

Jonas Salk
Dr Jonas Edward Salk (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Jonas Salk
Jaiotza Michigan Estatuko Unibertsitatea1914ko urriaren 28a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza La Jolla1995eko ekainaren 23a (80 urte)
Hobiratze lekua Kalifornia
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k) Françoise Gilot Itzuli  (1970 -  1995eko ekainaren 23a)
Hezkuntza
Heziketa Michigango Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
City College of New York Itzuli
New York University School of Medicine Itzuli
Tesi zuzendaria Thomas Francis, Jr. Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Robert Lanza Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak medikua, biologoa, epidemiologoa, asmatzailea, virologist Itzuli eta immunologoa
Enplegatzailea(k) Pittsburgheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Phi Beta Kappa Elkartea
American Association for the Advancement of Science Itzuli
Jonas Salk signature.svg
Jonas Salk, Pittsburgheko Unibertsitatean. Bertan, poliomielitisaren kontrako txertoa landu zuen.

Poliomielitisaren kontrako txertoa landu zuen lehena izan zen.

BiografiaAldatu

New Yorkeko Unibertsitatean ikasi zuen medikuntza eta han egin zen doktore 1939an. New Yorkeko ospitale batean lan egin zuen 1940an, Michigango Unibertsitatean 1942an eta Pittsburgheko Unibertsitatean 1947an (birologia-laborategiko zuzendari izan zen bertan).

1963an La Jollako (Kalifornia) Ikerketa Biologikoen Institutua (gerora Salk institutua izango zena) sortu zuen eta bertako zuzendari izan zen. Salken ikerketak txertoak lortzera bideratuak izan ziren batez ere, gripearen kontrakoak lehenbizi, eta poliomielitisaren kontrakoa gero. 1952an Salk txertoa lortu zuen, birus hilekin; txerto hura kasuen % 80-90ari aurre egiteko gauza zela frogatu ahal izan zuen. Lorpen hori zela-eta, Estatu Batuetako gobernuak Askatasunaren Domina eman zion 1977an. Ohorezko Legioa (1955), Lasker saria (1956) eta Robert Koch domina (1963) ere eman zizkioten, besteak beste.

Azken urteetan, HIESaren kontrako txertoa bilatzen saiatu zen Salk.

Idatzi zituen lanen artean aipatzekoa da Anatomy of Reality (1983, Errealitatearen anatomia).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jonas Salk