Jean Anouilh
Jean Anouilh (Bordele, 1910ko ekainaren 23a - Lausana, 1987ko urriaren 3a) frantziar antzerkigile bat izan zen.
Jean Anouilh | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Jean Marie Lucien Pierre Anouilh |
Jaiotza | Bordele, 1910eko ekainaren 23a |
Herrialdea |
![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Lausana, 1987ko urriaren 3a (77 urte) |
Hobiratze lekua |
Pully cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) |
Nicole Anouilh (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Lycée Francais (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, hari-idazlea, idazlea, autorea eta errealizadorea |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Nominazioak |
ikusi
|
Kidetza |
Association des amis de Robert Brasillach (en) ![]() |
IMDb | nm0030478 |
![]() |
Joria bezain anitza den idazle honen obran familia, idealak (maitasuna, adiskidetasuna) kritikatzen dira, zenbaitetan etsipena, bestetan ironia errukigabea erakutsiz. Haren antzerkian badira bizitzaren itsusitasuna salatzen duten lanak, «beltzak» deituak: Le voyageur sans bagages (1937), La sauvage (1938), Antigone (1944); «arrosa» kolorekoak, fantasiaz eta umorez beteak: Le bal des voleurs (1938), Le rendez-vous de Senlis (1941); obra «argitsuak»: L´invitation au château (1947), La Répétition ou l´Amour puni (1950), Colombe (1951); obra «mingotsak»: La valse des toréadors (1952), L´hurluberlu (1959), La grotte (1961); obra «jantziak»: L´Alouette (1953), Becket ou l´Honneur de Dieu (1959), La foire d´empoigne (1962). Azkenean, Cher Antoine (1969) eta Poisons rouges (1970) bezalako lanetan antzerki autobiografikoagora jo zuen, ezinezko garbitasunaren nostalgia berretsirik, gezur sozialaren aurkako salaketa are gogorragoak eginez.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.