Oda Nobunaga (japonieraz: 織田 信長?, 1534ko ekainaren 23a - 1582ko ekainaren 21a) Japoniako Sengoku aroko jauntxo garrantzitsu bat izan zen. Erdi mailako jaun baten semea, krudel fama zuen. Probintziaz probintzia Japonia konkistatzen joan zen, edozein armada garaituz, Honnō-ji tenpluan (Kyoto) erail zuten arte.

Oda Nobunaga

Udaijin (en) Itzuli

1577 - 1578
Konoe Daisho (en) Itzuli

1575 - 1578
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak吉法師
JaiotzaNagoya Castle (16th century) (en) Itzuli eta Shobata Castle (en) Itzuli1534ko Ekainaren 23a
HerrialdeaTokugawa shogunerria
Heriotzaformer site of Honnō-ji (en) Itzuli1582ko Ekainaren 21a (47 urte)
Hobiratze lekuaHonnō-ji
Sōken-in (en) Itzuli
Amida-ji (en) Itzuli
Sōken-ji (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: Harakiria
Familia
AitaOda Nobuhide
AmaDota Gozen
Ezkontidea(k)Nō-hime (en) Itzuli
Q17224406 Itzuli
Q17212257 Itzuli
Q109123248 Itzuli
Harada Naoko (en) Itzuli
Yutsumaki (en) Itzuli
Q109123196 Itzuli
Q17209286 Itzuli
Kitsuno (en) Itzuli
Q109120514 Itzuli
Kōun-in (en) Itzuli
Q17224750 Itzuli
Q109177237 Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaOda klana
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
JarduerakDaimyōa eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
GraduaDaimyō
Parte hartutako gatazkakOkehazamako gudua
Battle of Inō (en) Itzuli
Siege of Inabayama Castle (en) Itzuli
Battle of Kannonji Castle (en) Itzuli
Anegawako gudua
Battle of Noda-Fukushima (en) Itzuli
Siege of Shiga (en) Itzuli
Sieges of Nagashima (en) Itzuli
Siege of Mount Hiei (en) Itzuli
Siege of Ichijōdani Castle (en) Itzuli
Siege of Takaya Castle (en) Itzuli
Battle of Nagashino (en) Itzuli
Battle of Tennōji (en) Itzuli
Battle of Ukino (en) Itzuli
Battle of Akatsuka (en) Itzuli
Battle of Kiyosu (en) Itzuli
Siege of Muraki (en) Itzuli
Siege of Dōhora (en) Itzuli
Battle of Kōnoshima (en) Itzuli
Siege of Okawachi Castle (en) Itzuli
Siege of Kanegasaki (en) Itzuli
Siege of Makishima Castle (en) Itzuli
Siege of Odani Castle (en) Itzuli
Battle of Kishuu (en) Itzuli
Siege of Itami (en) Itzuli
Ishiyama Hongan-ji War (en) Itzuli
Honnō-ji Incident (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasintoismoa
Nichiren Buddhism (en) Itzuli

Find a Grave: 19744 Edit the value on Wikidata

Oda kontsideratzen da Sengoku garaiko Japoniako hiru bateratzaileetatik lehena da. Oda Nobunagaren ondoren Toyotomi Hideyoshi (bere iloba ezkontza-aliantza bidez) eta Tokugawa Ieyasu dira (honen semea Nobunagaren iloba batekin ezkondu zen).[1]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oda Nobunaga Aldatu lotura Wikidatan

Biografia Aldatu

Haurtzaro eta gaztaroa Aldatu

Oda Nobunaga 1534an jaio zen, Oda Nobuhide daimyoaren seme, Shobata gazteluan. Lehen uste zen Nagoyako gazteluan jaioa zela, baina 2014an aurkitutako idatzizko frogek aditzera ematen dutenez, Shobatan jaio zen,, eta Nobuhidek Nagoyara eraman zuen oso azkar, bere segurtasunagatik. Nobuhideren hirugarren semea izan zen, baina emazte legitimoak emandako kehena, eta ordaz Oda klanaren eta etxaldearen oinordekoa izan zen ofizialki Owari probintzian.[2]

Nagoyako gazteluaren jabe proklamatu zuten ume zela (6 urterekin) eta Oda klaneko jauntxo zahar baten babespean hezia da, Hirate Masahide samurairen babespean.

Gaztetan, Nobunaga bere portaera xelebre eta burugabeagatik nabarmendu zen. Mendebaldeko jantziak jantzi zituen lehen japoniarren artekoa izan zen. Jendeak "Owariko inozo handia" (Owari no Utsuke-mono) deitzen zion.

Nerabe zela, Oda familiaren kontrakoa zen Mino probintzia daimyoaren alabarekin ezkondu zuten, mabiobra politikoan.

1550eko hamarkada Aldatu

1551n Nobuhide aita hil zitzaion, baina haren hiletan, ezarritako aldarean intsentsua jaurtiaz, errespeturik gabeko jarrera erakutsi zuen Nobunagak, eta horrek klanaren gidaritzan tentsioak sortu zituen, samurai askok Nobuyuki anaiaren aldekoak baitziren. Hirate Masahide mentoreak ere, lotsatsuta, seppuku errituala egin zuen. Suizidio horrek izan zuen eraginik Nobunagarengan, jarrera aldatuz klanaren buruzagitzari serio heldu ziolako, eta Hirate Masahideren omenezko tenpluak ere biltzatu zituelako gero.

Hurrengo hamarkada Owari eskualdean hegemonia lortzeko borroka eta alientzetan ibili zen Nobunaga. Kolpe nagusia 1560an eman zuen, Okehazamako guduan. Honelako kontestuan gertatu zen: Kyoton egoitza zuen Ashikaga shogunen agintea oso ahuldua zegoen, eta hari laguntzeko Imagawa klaneko Imagawa Yoshimoto joan zen, Matsudaira klaneko aliatuekin, 40.000 laguneko indar batekin. Shogunari lagundu baino, bidean geratzen zen Nobunagaren indarra ere suntsitzea zuen egiazko helburu espeidizioak. Oda klanak apenas 3.000 soldadu zituen, eta hala ere, ekaitz bat aprobetxatuz erretagoardiatik eraso egin zioten Imagawatarrei eta Imagawa Yoshimoto hil zutelatik, gudua erabaki zuen ekintza horrek Odaren alde.

Gudu horren beste ondorio bat izan zen Imagawa klanaren agintetik askatu zela Matsudaira klana, eta klan honek lotura eta aliantza egin zuela Oda Nobunagak 1561ean, iloba bat ezkondu zuen Matsudaira Motoyasu buruzagiarekin. Urteen buruan, jauntxo horrek Tokugawa Ieyasu izena hartu zuen, eta Shogunerri bateratu bilakatu zuen Japonia.

1560ko hamarkada Aldatu

1570ko hamarkada Aldatu

Azken urteak eta heriotza Aldatu

Politika Aldatu

Berrikuntza militarrak Aldatu

Militarki, Odaren konkista sorta iraultzailea suertatu, Japonian gerra egiteko modua aldatzeaz gain, garaiko indar armatu modernoenetako bat sortu zuen. Lantza luzeak, su-armak, tekkōsenak ("burdinaz babestutako ontziak", korazatu modernoen arbaso) eta garai honetako gudu handietara egokitutako gaztelu-gotorlekuak garatu, ezarri eta hedatu zituen. Odak klase gerlari espezializatu bat ere instituzionalizatu zuen, eta bere meneko eta basailuak izendatu zituen haien gaitasunean oinarrituz, eta ez bakarrik izenetan, mailan, edo familia harremanetan, lehenagoko aro feudalagoan bezala.

Basailuei eman zitzaizkien lurrak ere orain arroz ekoizpenaren arabera eman zitzaizkien (koku kopurua), eta ez tamainaz. Odaren antolakuntza sistema beranduago erabili eta hedatu zen, Ieyasu Tokugawak Tokugawa shogunerria Edon eratu zuenean.

Hurrengo Shogunen agintearen aurrekari Aldatu

Hain zuzen ere, Odak Tokugawa shogunerrirako lehen urratsak eman zituen, botere politiko militar indartsu eta hegemoniko bat eratu nahian.[1]

Japoniako egitura politikoa bi boteregune zeremonialetan zegoen eratua, Kyoton ezarritako enperadorearen figura eta gorte zeremoniala, eta azken finean beste kapa zeremonial bat osatzen zuen hiri bereko Shogunaren gortea. Oda Nobunaga saiatu zen jauntxo daimyoen klasetik hauen arteko nagusi bilakatuz boteregunea osatuz, eta neurri handi batean lortu zuen horretarako lehen urratsa ematea; baina instituzioen aldetik, beste boteregune bat antolatu beharrean, aurretik ezarritakoa bereganatuz asmatu zuen Tokugawak Odak egin ez zuen lortzen: jauntxo nagusi izateaz gain, Shogun figura beretzat hartu eta transformatzea erabaki eta lortu zuen Tokugawak, non Odak kanpotik kontrolatu nahi izan zuen Shogunaren irudia.

Ekonomia Aldatu

Odaren nagusitasuna eta distira ez ziren gudu zelaira mugatu, negozio gizon zuhurra ere bazen eta mikroekonomia eta makroekonomia printzipioak ulertzen zituen. Nekazaritza ekonomia batetik industria eta hirugarren sektoreko ekonomia baterako trantsizioa egiten lagundu zuen. Lehenik eta behin, tokiko ekonomiaren erdigune eta oinarri bilakatu ziren gazteluak eraikiarazi zituen. Gaztelu-hiribilduen artean ere bideak sortu ziren bere lurretan, ez bakarrik merkataritza errazteko, baita bere armadak distantzia handitan azkar mugitzeko ere.

Nazioarteko merkataritzak ere gora egin zuen Txinara eta Koreako penintsulara bidean, Nambanek (Hegoaldeko barbaroak, hau da, europarrak) Japoniarekin Europatik, Filipinetatik, Siametik eta Indonesiatik merkataritza operazioak hasi dituzten bitartean.

Odak rakuichi rakuza politikak ere instituzionalizatu zituen, negozioak eta ekonomia orokorra bultzatzeko bide gisa. Politika horiek monopolioak deuseztatu eta debekatu zituzten, eta garai batean itxiak eta pribilegiatuak ziren elkarte, sindikatu eta elkarteak (gremioak) irekiago jokatzera behartu zituen, merkataritzari traba gisa ikusten zituen Odak erakunde horiek, eta eraldatu zituen. Zerga-salbuespenak ere garatu zituen, eta zorpetzea erregularizatu eta errazten zituzten legeak ezarri zituen.

Artea eta garapen kulturalari bultzada Aldatu

Oda Nobunaga Sengoku garaiko Japonia konkistatatzaile eta ondasun biltzailea handiena izan zen, eta pilatutako aberastasun horretan beti erakutsi zuen interesa artean, ikuspegi praktiko batekin izan bazen ere ditu: boterea eta ospea erakusteko.

Azuchiko gaztelua, Biwa aintziraren ertzean, Japoniako historiako gaztelurik zoragarriena dela esan izan da, urrez eta estatuez estalia kanpoaldean eta panel bertikalez, ate irristakorrez, hormaz eta Kanō Eitokuk barrutik margotutako sabaiez apaindua (artista honekin erlazio personala izan zuen Odak).[3]

Odaren menpekoek eta Sen no Rikyu tearen maisuak, Oda Nobunagak ezagun egin zuen tearen japoniar zeremonia arte gisa ezarri zuten, eta dimentsio politiko eta sozial batez ere jantzi zuten tea hartzeko erritual garatu hau: politika eta negozioez hitz egiteko bide gisa formaldu dute.[4]

Kabuki antzerki mota modernoak bere hastapenak aro honetan egin zituen eta, Nobunagaren beste ekarpen batzuk bezala, gero erabat garatu zen Edoko haraiaren hastapenean.[3]

Odak zabaldu zuen go jokoa halaber. Bere garaiko go jokalari handienen mezenas izan zen. Nobunagaren heriotzaren bezperan jokaturiko partida ospetsu batean agertutako konfigurazio batek, bestalde, zorigaitza ekarriko ziola determinatu zen (edo ondoren horrela interpretatu zen bestela).

Gainera, Odak interes handia erakutsi zuen Europako kulturan, eta aitzindarri izan zen horretan Japonian. Mendebaldeko artelanak bildu zituen, baina baita armak eta armadurak ere. Arropa europarra jantzi zuen lehen japoniarretako bat izan zen. Japonian kristau jesuita misiolariei lehen harrera abegikorra ere berak eman izan zen (gerora eraldatu zen egoera).

Erreferentziak Aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Los tres grandes unificadores» HistoriaJaponesa.com 2011-06-30 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  2. (Ingelesez) «Oda Nobunaga | Biography, Significance, & Death | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  3. a b (Ingelesez) Japanese Art and Culture under Oda Nobunaga (1534-1582): Christianity to Liberalization – Modern Tokyo Times. (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  4. (Ingelesez) «Tea Ceremony Politics» Yunomi.life (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).

Kanpo estekak Aldatu