Columbo
Columbo AEBetako detektibe telesaila da, 1968-1978 bitartean NBCn eta 1989-2003 bitartean ABCn aireratua. Richard Levinson eta William Link ekoizleek sortu zuten eta Peter Falk aktore nagusia izan zen.
Argumentua
aldatuLehen begiratura, itxura utzikoa eta despistatua dirudienez, Colombo tenientea (Peter Falk) ezagutzen ez duen jende askok baldar eta dohakabetzat jotzen du, baina losangelestar poliziak duen ikertzaile argiena da. Ikerketak egiten dituenean, gabardina zaharra jantzita ibiltzen da eta ahoan purua du; guztiz galduta dagoela dirudien arren, kasurik nahasienak ere argitzeko gaitasun bikaina du.
Kanpo estekak
aldatu- Columbo telesailaren sarrera eta doinua ikusgai eta entzungai. Yotube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)