Ireki menu nagusia

Maria Fernanda Moreira Ribeiro (Penafiel, Portoko barrutia, 1969ko ekainaren 23a ) iraupen luzeko lasterketetan aritzen den portugaldar atleta da. 10.000 metroko proban Olinpiar Jokoetako eta munduko txapelduna izan zen.

Fernanda Ribeiro
Fernanda Ribeiro2.jpg
Bizitza
Jaiotza Penafiel1969ko ekainaren  23a (50 urte)
Herrialdea  Portugal
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak maratoilaria eta iraupen-lasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 48 kilogramo
Altuera 161 zentimetro

Hamahiru urterekin egin zuen debuta nazioarteko lasterketetan, eta 3.000 metroko probako bere adineko markarik onena ondu zuen urterik urte hogeita bi urte arte. 5.000 metroko lasterketan gauza bera lortu zuen 14 eta 18 urte bitartean. Seulgo (1988) eta Bartzelonako (1992) Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta 1994an urrezko dominak irabazi zituen Europako pista libreko eta estaliko txapelketetan, 5.000 eta 3.000 metrotan, hurrenez hurren. 1995eko uztailean, 5.000 metroko munduko errekorra hautsi zuen (14 minutu, 36 segundo), eta urte horretan bertan urrezko domina lortu zuen Munduko Txapelketan, 10.000 metroko proban, Göteborgen. Atlantako Olinpiar Jokoetan erreginaldia sendotu zuen 10 kilometroko proba irabazita. 1997ko Munduko Txapelketetan, Atenasen, zilarrezko domina lortu zuen 10.000 metroko proban, eta brontzezkoa 5.000 metrokoan.

Eduki-taula

Lortutako sari nagusiakAldatu

Olinpiar Jokoak
Urrea 1996ko Udako Olinpiar Jokoak (Atlanta) 10.000 metroko lasterketa
Brontzea 2000ko Udako Olinpiar Jokoak (Sydney) 10.000 metroko lasterketa
Munduko Atletismo Txapelketa
Zilarra 1995eko Munduko Atletismo Txapelketa (Göteborg) 5.000 metroko lasterketa
Urrea 1995eko Munduko Atletismo Txapelketa (Göteborg) 10.000 metroko lasterketa
Brontzea 1997ko Munduko Atletismo Txapelketa (Atenas) 5.000 metroko lasterketa
Zilarra 1997ko Munduko Atletismo Txapelketa (Atenas) 10.000 metroko lasterketa

Markarik hoberenakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu