Wilhelm Eduard Weber

fisikari alemaniarra

Wilhelm Eduard Weber (Wittenberg, 1804ko urriaren 24a - Göttingen, 1891ko ekainaren 23a) alemaniar fisikaria izan zen.

Wilhelm Eduard Weber

katedradun

Bizitza
JaiotzaWittenberg1804ko urriaren 24a
Herrialdea Prusiako Erresuma
BizilekuaPrusiako Erresuma
HeriotzaGöttingen1891ko ekainaren 23a (86 urte)
Hobiratze lekuaStadtfriedhof Göttingen (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
Göttingengo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Tesi zuzendariaJohann Schweigger (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Eduard Riecke (en) Itzuli
Friedrich Kohlrausch (fisikaria)
Ernst Abbe (en) Itzuli
Theodor Reye (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, unibertsitateko irakaslea eta filosofoa
Lantokia(k)Leipzig
Enplegatzailea(k)Leipzigeko Unibertsitatea
Göttingengo Unibertsitatea
University of Halle-Wittenberg (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) Itzuli
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) Itzuli
Zientzien Bavariar Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

Find a Grave: 153248449 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Halleko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Halle, Göttingen eta Leipzigeko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Elektrizitateari eta magnetismoari buruzko lanak egin zituen. Carl Friedrich Gaussekin batera Lurraren elektromagnetismoa aztertu zuen, eta lehenengo telegrafo elektrikoa egin zuten biek. Elektrizitatearen garapenean eragin handia izan zuen, elektrizitatea neurtzeko unitate absolutuen sistema eman baitzuen, gauss unitate magnetikoan oinarritua.

Argiaren teoria elektromagnetikoaren oinarriak ezarri zituen, eta magnetismoaren teoria bat azaldu zuen, geroago Paul Langevinek zehaztu zuena. Nazioarteko Sisteman jario magnetikoa neurtzeko erabiltzen den unitateak weber izena du. Higitzen ari diren partikula kargatuek eragiten dituzten indarren oinarrizko legea aurkitu zuen 1846an. Uhinen higidura ikertu zuen Ernst Heinrich bere anaia nagusiarekin batera. Eduard Friedrich anaia gaztearekin, berriz, gizakien higiduraren fisiologia aztertu zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm Eduard Weber