Chicken Run
Chicken Run (euskaraz: «Oilaskoak Ihesean») 2000ko Peter Lord eta Nick Park britainiar zinema zuzendarien stop-motion komedia filma bat da. Pertsonaien ahotsak Julia Sawalha, Mel Gibson, Timothy Spall, Phil Daniels, Tony Haygarth eta Miranda Richardson aktoreek ipini zituzten.
Ingalaterrako baserri batean girotua egon arren, Bigarren Mundu Gerrako alemaniar kontzentrazio-esparru batean girotutako 1963ko The Great Escape (Ihesaldi Handia) filma ospetsuan oinarrituta dagoela oso argi ikus daiteke, bien arteko antzekotasunak oso nabariak direlarik: baserria eta kontzentrazio-esparruan nahiz presoak eta oilasko eta abreen antzekotasuna, baserritar eta alemaniar zaindarien antzekotasuna, Mel Gibsonek ahotsa ipintzen dion Rocky oilarraren pertsonaiaren izaera eta ibilera harroxkoa Steve McQueen aktoreak antzeztutako pertsonaiaren berdinak dira, animazio filma honetako pertsonaia batek Mac ezizena du eta 1963ko filmean Gordon Jackson aktoreak antzeztutako Mac ezizena zeraman eskoziar ofizialaren aipamen argia da, etab.
ArgumentuaAldatu
1961, Ingalaterrako Yorkshire konderria. Tweedy senar-emazte zitalek (Miranda Richardson eta Tony Haygarth) oiloek bizitza laburra eta atsekabetua daramaten baserri bateko jabeak dira: etengabe arrautzak errutera derrigortuak daude, bestelakoan jai eta igandetako bazkari goxo gisa baserriko mahai gainean zerbitzatuta amaituko baitute.
Baina Rocky (Mel Gibson) estatubatuar oilar harroxkoa baserrira ailegatzean gauzak aldatuko dira, gainera ordura arte bizitza hobeago bati ekiteko asmoz ihesaldi ugari antolatu dituen izaera borrokalaria duen Ginger (Julia Sawalha) izeneko oilarrarekin maitasun harremana bati ekingo dio.
AktoreakAldatu
- Mel Gibson - Rocky
- Julia Sawalha - Ginger
- Miranda Richardson - Tweedy andrea
- Jane Horrocks - Babs
- Benjamin Whitrow - Fowler
- Timothy Spall - Nick
- Phil Daniels - Fetcher
- Imelda Staunton - Bunty
- Lynn Ferguson - Mac
- Tony Haygarth - Tweedy jauna
- John Sharian - Zirkuko gizona
Kanpo estekakAldatu
- Chicken Run filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)