Maitane Azurmendi

margolaria

Maitane Azurmendi Barrio (Mungia, Bizkaia, 1978ko ekainaren 23a) margolaria da.

Maitane Azurmendi

Bizitza
JaiotzaMungia1978ko ekainaren 23a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta sortzailea

Facebook: maitane.azurmendi Twitter: maitaneazurmend Instagram: maitaneazurmendi Edit the value on Wikidata

Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kide da,[1][2][3] baita Gernikako Lobak ekimeneko partaide ere.[4][5][6]

Picassoren Gernika kuadroak eragin handia izan du berarengan.[7]

Biografia

aldatu

Lehen ikasketak Mungiako Lauaxeta Institutuan egin ondoren, goi mailako instalazio elektrikoetako ikasketak egin zituen Mungian eta goi mailako diseinua eta eredu ikasketak Barakaldon.

Mungiarra da jatorriz, zenbait urtez Gernikan bizi ondoren jaioterrira itzuli da. Aita Mungiakoa du, euskalduna, eta ama kanpokoa. Gaztelania du ama hizkuntza, eta gaztelaniaz ikasi du beti. Aitaren familiakoek euskaraz egiten zuten, baina Mungian zegoen giroagaz gaztelaniara jotzen zuten. Gernikan bizitzera aldetu zenetik harreman gehiago dauka euskararekin. 2020ko Euskaraldian Belarriprest izan zen.[8] Maitaneren esanetan:

Belarriprest berbak erabat deskribatzen nau.

 
Maitane Azurmendi Durangoko Azokan. Azken bidaia. 2022

Margolari ibilbidea

aldatu
 
Maitane Azurmendik sortutako pertsonaia

Maitanek bere bizitza marrazten du. Izan ere, bere inspirazio iturri nagusiak egiten duena eta sentitzen duena dira. Horrela, eguneroko pasarteak eta sentimenduak nola irudikatu bilatuz, bere buruaren irudikapena den pertsonaia bat sortu zuen.[9] Pertsonaia hori, artistak zuri-beltzean eta egoera ugaritan irudikatzen duena, Maitaneren sorkuntzako protagonista nagusietako bat bilakatu da.

Nire pertsonaia, Maitane eta bere mundua, gure errutinan gure arrakasta da, nire burua adierazteko modua, nire bizitza, nire ametsak, nire sentimenduak… begiratzen dudan lekura marrazki oso bat ikusten dut… nire bizitza marrazten dut.

Arteak aipatzen duenaren inguruko erreferentzia Picassoren Gernika da Maitanerentzat, bere bizitzako lehen baliabideetako bat da, amaren josketa gelan horixe ikusten hazi zelako. Eta bere amets handietako bat Picassoren artelana Gernikan ikusi ahal izatea da, haren azken portua dela uste baitu.[10][11][12]

Hainbat herri ekimenetako ilustrazioak egin ditu, besteak beste, Etxerat Euskal preso eta iheslari politikoen senideen kinkea.[13]

 
Maitane Azurmendi 15 emakume erakusketan

Erakusketak

aldatu
  • 2021ean Lorak izeneko erakusketa jarri zuen Gernika-Lumoko Astran. Lobek bultzatutako ekimena.[14] Lorak, Maitaneren olerkiaren irudikapena, sustrairik gabe, loturarik gabe, betierekoa, Beltz eta zurien artean.
  • Gernika-Lumoko Kultur Etxe-n Urdaibaiko beste artista batzuekin batera.
  • 2024ko martxoaren 1an Durangaldeko Emakumeen Erretratuak erakusketa ireki zen Durangoko Arte eta Historia Museoan.[15][16][17][18]

Argitalpenak

aldatu

Liburuak

aldatu
  • Azken bidaia (Zorrotz, 2022).[19][20]
  • Bihotzen taupadak (Zorrotz, 2023)[21]

Iruditegia

aldatu

Wikipediako hainbat biografia txukundu ditu bere ilustrazioekin. Hona hemen zenbaitzuk:

Erreferentziak

aldatu
  1. «Argia bilaketa: fabrika» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  2. «Zer egin genuen galdetzen digutenean, zer erantzun izateko -» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  3. Etxea, Ecuador. (2017-02-10). «Charla: “Terminemos con esta barbarie. Jarriller@ muévete!”» Ecuador Etxea (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  4. «Gernika se prepara para desplegar el cielo de Berlín sobre la villa el Día de la Paz» El Correo 2019-09-03 (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  5. Noticias, Diario de. «Gernika eta Berlinen arteko zeru trukaketa, “udaberrirako”» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  6. «Gernika Gogoratuz: Noticias y actualidad» Gernika Gogoratuz 2019-08-28 (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  7. Deia. «‘Guernica, el cuadro que cambió mi vida’, esta noche en ETB-2» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  8. «Maitane Azurmendi: "Belarriprest berbak erabat deskribatzen nau" - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2020-12-03 (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  9. «Maitane Azurmendi» Emartistak 2000-2020 2021-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).
  10. «Azurmendi: 'Es tal mi pasión por el 'Guernica' que lo utilizo para todo'» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  11. «Maitane Azurmendiren kultur gomendioak» Noticias de Gipuzkoa 2023-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  12. «"El 'Guernica' de Picasso debería estar en Gernika para cerrar el círculo"» Radio Popular de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  13. www.izt.eus, IZT Informatika zerbitzuak-. «Obras de la dibujante Maitane Azurmendi para las promociones Kinkea de 2023» www.etxerat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  14. «Lore bizi, basati eta askeak» Busturialdeko Hitza 2021-05-13 (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  15. DURANGON. (2024-02-29). «Retratos de 15 mujeres ‘olvidadas’» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  16. Legorburu, Javier García. (2024-03-01). «Reivindicar a las mujeres 'olvidadas'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  17. Mugalari. (2024-03-04). «Maitane Azurmendi aporta 15 retratos a una expo en el Museo y a 'Wikiemakumeok'» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  18. «Maitane Azurmendi: 'Erakusketako emakume askoren istorioak sinistuezinak dira'» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  19. «AZKEN BIDAIA» Zorrotz (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  20. «Azken bidaia (El último viaje ) de Maitane Azurmendi» Fundación Museo de la Paz de Gernika (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  21. «BIHOTZEN TAUPADAK» Zorrotz (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).

Kanpo estekak

aldatu