Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Frantzian errefuxiatutako italiar gurasoen semea, Gaston gaztaroan frantziar nazionalizatu zen. Ikasle bikaina, laster frogatu zuen Historiarako gaitasuna. Auguste Mariettek Maspero gaztea hieroglifoen azterketan abiarazi zuen, bere interesa piztuz.

Irakasle bezala, egiptologia klaseak eman zituen École des Hautes Étudesen eta egiptoar filologia eta arkeologiakoak Collège de Francen.

Egipto 1880an bisitatu zuen, Frantziar Misioaren kide bezala (beranduago Ekialdeko Arkeologiako Frantziar Institutua). Egypt Fundation Societyren sortzailea izan zen Amelia Edwardsen laguna izan zen, baita William Mathews Flinders Petrieren lanen bultzatzaile handia ere. Service d'Antiquités Égyptiennes zuzendu zuen 1881 eta 1914 artean. Egiptologiaren gertakaririk garrantzitsuenetako baten garaian bizi izan zen, DB320 hilobiaren aurkikuntza Deir el-Baharin, honen espoliazioa eragotziz.

ArgitalpenakAldatu

Bere argitalpenik nabarmenen artean bere Histoire ancienne des peuples de l'Orient classique dago, hiru liburutan Ekialde Ertainaren historia guztia zeharkatzen duena, sorreratik Alexandro Handiak konkistatu zuen arte. Histoire des peuples de l'Orientek helburu bera du, sei edizio argitaratu zirelarik. Études de mythologie et d'archéologie égyptiennes, 1893koa, jatorrian zenbait aldizkaritan argitaratutako entsegu eta artikulu bilketa bat da, garrantzitsua egiptoar mitologiaren historiari egin zion ekarpenagatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaston Maspero