Maiatzaren 30
data
(«Maiatzak 30» orritik birbideratua)
Maiatzaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hamargarren eguna da, 151garrena bisurteetan. 215 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1574 – Henrike III.a Frantziako errege bilakatu zen.
- 1977 – Francisco Javier Nuñez matematika irakaslea hil zen Basurtuko Unibertsitate Ospitalean. Maiatzaren 14an, Amnistiaren Aldeko Astearen azken egunean, alabarekin etxera zihoala, manifestazio batekin topo egin eta Poliziak oso bortitz jipoitu zuen.
- 1985 – Eskuin muturreko talde batek Donostiako Aitor Ikastola metrailatu zuten gauez.
- 2013 – Greba orokorra Hego Euskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial berria eta propioa eskatuz.
Mundua
aldatu- 1431 – Erruan hirian, Frantzian, Joana Arc-ekoa erre zuten, 19 urte zituela.
- 1539 – Hernando de Soto konkistatzailea gaur egungo Floridako Tampa hirira heldu zen.
- 1814 – Gerra Napoleonikoei amaiera eman zitzaien Parisko bakearen bitartez.
- 1871 – Parisko Komuna erori zen.
- 1913 – Balkanetako Lehen Gerraren amaiera. Albaniak independentzia lortu zuen.
- 1941 – Alemaniak Kreta inbaditu zuen.
- 1967 – Biafra Nigeriatik banatu zen eta Guda Zibila hasi
- 1982 – Espainia, NATO erakundean sartu zen.
- 1998 – 4.000 hildako Afganistanen egondako lurrikara baten ostean.
- 1999 – 52 pertsona hil ziren Bielorrusiako Minsk hirian egiten ari zen kontzertu batean egondako jende pilaketan.
- 2005 – Frantziak Europar Konstituzioari ez esan zion.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1982 – Maiatzaren 22an Iruñean hasitako 2. Korrikari amaiera eman zitzaion Donostian.
Mundua
aldatu- 1957 – Gunfight at the OK Corral ("Tiroketa OK Corralen") filma estreinatu zen, John Sturgesek zuzendu eta Burt Lancaster, Kirk Douglas, Rhonda Fleming, Jo Van Fleet eta John Ireland aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2010 – Víctor de la Parte gasteiztarrak 2010eko Nafarroako Itzulia irabazi zuen.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1201 – Tibalt I.a Nafarroakoa, Nafarroako errege eta Xanpainako kondea (h. 1253).
- 1830 – Augusto Etxekopar, baxenafar apaiza (h. 1897).
- 1877 – Fernando Alkain, gipuzkoar bertsolaria (h. 1960).
- 1880 – Joaquín Fanjul, arabar militarra, 1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamenduan matxinatua (h. 1936).
- 1889 – Elbira Iturri, bizkaitar aktibista eta Gernika-Lumoko lehen ikastolaren sortzailetako bat.
- 1907 – Andoni Arotzena, A-Bi, gipuzkoar kazetaria eta euskal idazlea (h. 1989).
- 1930 – Luis Irizar, euskal sukaldaria, Habanan (h. 2021).
- 1939 – Fernando Pérez Ollo, nafar historialari eta kazetaria (h. 2011).
- 1940 – Koldo Gorostiaga, Bizkaian jaio eta Lapurdin bizi den unibertsitate irakasle eta ezker abertzaleko kidea.
- 1946 – Joseba Arregi, gipuzkoar politikaria eta idazlea (h. 2021).
- 1958 – Xabier López Peña, Thierry, bizkaitar etakidea (h. 2013).
- 1959 – Fernando Mariaka, arabar haltera ohia.
- 1968 – Zacarias Moussaoui, Lapurdin jaiotako frantziarra, 2001eko irailaren 11ko atentatuetan parte hartu zuelakoan kondenatua.
- 1972 –
- Gotzon Sánchez, gipuzkoar aktorea.
- Veronica Werckmeister, eusko-estatubatuar muralista, Los Angelesen.
- 1974 – Edu Alonso, bizkaitar futbolari ohia.
- 1979 - Peio Dufau, lapurtar politikaria.
- 1983 - Alaine Arruti Lejarzegi, Eusko Jauritzaren Zaintel zerbitzuko psikologoa eta arduraduna.
- 1989 – Mikel San José, euskal herritar futbolari ohia.
- 1998 – Anne Fernandez de Corres, arabar errugbilaria.
- 2000 - Lorea Etxabe, traineru estropadetako gipuzkoar arraunlaria.
- 2003 - Oier Ibarretxe, bizkaitar boxeolaria.
Mundua
aldatu- 1265 – Dante Alighieri, italiar poeta.
- 1623 – Wallerant Vaillant, holandako Urre Aroko margolaria (h. 1677).
- 1757 – Henry Addington, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1844).
- 1814 –
- Eugène Charles Catalan, belgikar matematikaria (h. 1894).
- Mikhail Bakunin, errusiar idazle anarkista (h. 1876).
- 1845 – Amadeo I.a Espainiakoa, Espainiako erregea (h. 1890).
- 1846 – Peter Carl Fabergé, errusiar bitxigilea, Fabergé arrautzegatik ezaguna (h. 1920).
- 1852 – Isaac Leib Peretz, poloniar olerkaria, Yiddish idazlea (h. 1915).
- 1859 – Pierre Janet, frantziar filosofoa, psikologoa eta neurozientzialaria (h. 1947).
- 1862 – Anton Ažbe, esloveniar margolari errealista (h. 1905).
- 1864 – Mindaugas II.a Lituaniakoa, Lituaniako errege izateko aukeratua (h. 1928).
- 1866 –
- Georges Besançon, L'Aérophile hegazkintzako aldizkariaren sortzaile eta editatorea (h. 1934).
- Germán Gil, espainiar militarra, Arabako gobernadore zibila (h. 1948).
- 1872 – Paul-Émile Janson, Belgikako lehen ministroa (h. 1944).
- 1873 – Maja Fjæstad, suediar artista (h. 1961).
- 1875 – Giovanni Gentile, italiar filosofo idealista neo-hegeliarra eta politikari faxista (h. 1944).
- 1876 – Vladimir Nazor, kroaziar gerrillaria, olerkaria eta politikaria (h. 1949).
- 1878 –
- Raymond Smith Dugan, estatubatuar astronomoa (h. 1940).
- Augustin Trébuchon, Lehen Mundu Gerran hil zen azken soldadu frantsesa (h. 1918).
- 1879 – Vanessa Bell, ingeles artista postinpresionista (h. 1961).
- 1887 – Aleksandr Arjipenko, ukrainar-estatubatuar eskultore eta artista grafikoa (h. 1964).
- 1895 – Elisa Fernández de la Vega, espainiar medikua eta irakaslea (h. 1933).
- 1896 – Howard Hawks, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1977).
- 1897 – María Fernanda Ladrón de Guevara, espainiar aktorea (h. 1974).
- 1899 – Irving Thalberg, estatubatuar zinema ekoizlea (h. 1936).
- 1907 – Germaine Tillion, frantziar antropologoa eta etnologoa, Magreben etnografian aditua (h. 2008).
- 1908 – Hannes Alfvén, suediar astronomo eta fisikaria, 1970eko Fisikako Nobel Saria (h. 1995).
- 1909 – Benny Goodman, estatubatuar musikaria (h. 1986).
- 1910 – Ferdinand Daučík, eslovakiar futbolari eta entrenatzailea, Athletic Klubeko entrenatzailea izandakoa (h. 1986).
- 1912 –
- Julius Axelrod, estatubatuar biokimikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- Hugh Griffith, galestar aktorea (h. 1980).
- 1920 –
- Antoni Maria Badia, kataluniar filologo eta hizkuntzalaria (h. 2014).
- Godfrey Binaisa, Ugandako presidentea (h. 2010).
- Franklin J. Schaffner, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1989).
- 1922 – Jenny-Wanda Barkman, nazien kontzentrazio-esparruetako guardia alemaniarra (h. 1946).
- 1926 - Christine Jorgensen, estatubatuar aktorea eta aktibista, Estatu Batuetan sexua berresleitzeko ebakuntza egin zuen lehen pertsona (h. 1989).
- 1927 – Joan Birman, estatubatuar matematikaria, trentza teorian eta korapilo teorian espezializatua.
- 1928 –
- Gustav Leonhardt, herbehereetar klabezin eta organista eta orkestra-zuzendaria (h. 2012).
- Agnès Varda, frantziar argazkilari eta zinemagilea, Nouvelle vague mugimenduko kidea (h. 2019).
- 1929 - Nélida Roca, argentinar vedettea eta errebistako aktorea (h. 1999).
- 1930 – Robert Ryman, estatubatuar margolaria (h. 2019).
- 1931 –
- Vizma Belševica, letoniar olerkaria, idazlea eta izultzailea (h. 2005).
- Antonio Gamoneda, espainiar olerkari berritzailea.
- 1934 –
- Aleksei Leonov, lehen ontziz-kanpoko ibilaldia egin zuen errusiar kosmonauta (h. 2019).
- Michel Rouche, frantziar historialari eta irakaslea, Galiako historia aditua (h. 2021).
- 1937 – Claes Andersson, finlandiar idazle, musikagile, psikiatra eta politikaria (h. 2019).
- 1941 – Roberto Calasso, italiar idazle eta editorea (h. 2021).
- 1943 – Narcís Serra, kataluniar politikari eta ekonomista, Bartzelonako alkate ohia eta Espainiako presidenteorde ohia.
- 1944 – Katsuyoshi Kuwahara, japoniar futbolari ohia.
- 1946 – Herminia Fajardo, espainiar kazetari eta feminista.
- 1947 –
- Fernando Martín Álvarez, espainiar enpresaburua eta Real Madril klubeko presidentea.
- Josep Piera, valentziar idazle eta poeta, valentzieraz idazten duena.
- 1948 –
- Johan De Muynck, belgiar txirrindulari ohia.
- Salvador Puig, kataluniar anarkista (h. 1974).
- 1951 – Fernando Lugo, Paraguaiko presidente ohia.
- 1953 – Colm Meaney, irlandar aktorea.
- 1954 – Elena Barraquer Compte, kataluniar oftalmologoa, katarata-kirurgian eta kornea-transplantean espezializatua.
- 1955 –
- Brian Kobilka, estatubatuar fisiologoa, 2012ko Kimikako Nobel Saria.
- Colm Tóibín, irlandar idazlea.
- 1956 –
- Katerina Sakellaropoulou, Greziako presidentea.
- David Sassoli, italiar kazetari eta politikaria, Europako Parlamentuko presidentea (h. 2022).
- 1958 – Marie Fredriksson, suediar pop abeslaria, kantautorea, pianojole eta margolaria, Roxette taldeko abeslaria (h. 2019).
- 1963 –
- Mercedes Ferrer, madrildar egile abeslaria.
- Hella Jongerius, holandar Industria-diseiinatzailea.
- 1964 – Mark Sheppard, ingeles aktore eta musikaria.
- 1965 – Guadalupe Grande, espainiar poeta, saiakeragile eta kritikaria (h. 2021).
- 1969 –
- Naomi Kawase, japoniar zinema zuzendaria.
- Eva Piquer, kataluniar idazle, kazetaria eta irakaslea.
- 1971 –
- Idina Menzel, estatubatuar aktore eta kantautorea.
- Pedro Vallín, espainiar kazetari, zinema kritikari eta idazlea.
- 1973 – Marina Garcés, kataluniar filosofo, irakasle eta saiakeragilea.
- 1974 – CeeLo Green, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1975 –
- Anahí Guedes de Mello, brasildar antropologo, ikertzaile eta aktibista.
- Marissa Mayer, Yahoo! enpresako lehendakaria eta zuzendari nagusia.
- 1978 – Tomomi Fujimura, japoniar futbolari ohia.
- 1980 –
- Steven Gerrard, ingeles futbolari ohi eta entrenatzailea.
- José Ángel Gómez Marchante, espainiar txirrindulari ohia.
- 1981 – Celia Flores, espainiar abeslaria.
- 1982 – Daniel Silva dos Santos, brasildar futbolaria (h. 2019).
- 1988 - Rosalia Fernández Rial, galiziar idazlea, irakaslea eta abeslaria.
- 2000 – Sheynnis Palacios, nikaraguar kazetaria, komunitate-sustatzailea eta modeloa, 2023ko Miss Unibertso.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1738 – Juan José Bertiz, nafar funtzionarioa, Yucatángo gobernadore izandakoa, Chihuahuan (j. 1682).
- 1812 – Gregorio Krutxaga Urzainki, nafar gerrilaria Iberiar Penintsulako Gerran (j. 1739).
- 1879 – Juan Etxamendi "Bordel", luzaidetar bertsolaria (j. 1792).
- 1932 – Florentzio Basaldua, euskal ingeniaria, idazlea, historialaria, bidaiari, abenturazale eta geodesta, Argentinan (j. 1853).
- 1947 – Domingo Kareaga, bizkaitar futbolaria (j. 1897).
- 1957 – Alberto Alcocer Ribacoba, bizkaitar abokatu eta politikaria, Madrilen (j. 1886).
- 1989 – Andoni Arotzena, A-Bi, gipuzkoar kazetaria eta euskal idazlea, Caracasen (j. 1907).
- 2005 – Juan San Martin, eibartar arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina (j. 1922).
- 2012 – Karmele Esnal, gipuzkoar irakaslea, ikastolen sustatzailea eta idazlea (j. 1932).
- 2014 – Jose Iragorri, basauriar kirol kazetaria eta Herri Irratian Athletic Klubaren partiduetako ohiko esataria (j. 1959).
- 2015 –
- Pierre Abeberri, lapurtar apaiz katoliko domingotarra (j. 1925).
- Émile Larre, Sokorri, baxenafar idazlea, bertsolaria, euskaltzain osoa eta apaiza (j. 1926).
- 2023 – Pedro Morales Moya, arabar kazetari eta politikaria (j. 1922).
Mundua
aldatu- 1252 – Fernando III.a Gaztelakoa, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea (j. 1199).
- 1416 – Jeronimo Pragakoa, txekiar filosofo eta teologoa.
- 1431 – Joana Arc-ekoa, Frantziako heroi nazionala eta Eliza Katolikoaren santua (j. c. 1412).
- 1434 – Andreas Prokop, hustar buruzagia.
- 1574 – Karlos IX.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1550).
- 1594 – Christopher Marlowe, ingeles dramaturgo, poeta eta itzultzailea (j. 1564).
- 1640 – Peter Paul Rubens, belgikar margolaria (j. 1577).
- 1744 – Alexander Pope, ingeles poeta eta saiakeragilea (j. 1688).
- 1766 – Geneviève Boucher, kanadar moja urtsulatarra (j. 1676).
- 1770 – François Boucher, frantziar margolari eta grabatzailea (j. 1703).
- 1778 – Voltaire, frantziar filosofoa eta idazlea, Ilustrazioaren pertsonaia nabarmenenetakoa (j. 1694).
- 1862 – Amanda M. Edmond, estatubatuar idazlea (j. 1824).
- 1867 – Ramón Castilla, Peruko presidentea (j. 1797).
- 1892 – Mária Lebstück, gizonez jantzita, lehenengo husar emakume ofiziala (j. 1831).
- 1901 – Victor D'Hondt, belgikar jurista eta matematikaria, D'Hondt metodoaren asmatzailea (j. 1841).
- 1904 – Marta Anna Wiecka, poloniar moja (j. 1874).
- 1906 – Michael Davitt, irlandar politikaria (j. 1846).
- 1912 – Wilbur Wright, estatubatuar hegazkin egile eta hegazkin pilotua, bere anaia Orvillekin batera hegazkinaren asmatzailetzat hartua (j. 1867).
- 1918 – Georgi Plekhanov, errusiar sozialista, errusiar marxismoaren sortzailea (j. 1856).
- 1934 – Júlia Lopes de Almeida, brasildar idazle, kontu-kontalaria, dramagilea, kazetaria, hizlaria, abolizionista, feminista, naturalista eta ingurumengilea (j. 1862).
- 1941 – Prajadhipok, Siamgo erregea (j. 1893).
- 1942 – Jessie Tarbox Beals, kanadar-estatubatuar argazkilaria, AEBetan argitaratu zuen lehen emakume erreportari grafikoa (j. 1870).
- 1951 – Hermann Broch, austriar idazlea (j. 1886).
- 1952 – Albert Lasker, estatubatuar enpresaburua (j. 1880).
- 1960 – Boris Pasternak, errusiar poeta, eleberrigile eta itzultzailea, 1958ko Literaturako Nobel Saria (j. 1890).
- 1961 – Rafael Leónidas Trujillo, Dominikar Errepublikako dikatadorea (j. 1891).
- 1963 – Ribeiro Couto, brasildar idazlea eta diplomatikoa (j. 1898).
- 1964 – Leó Szilárd, hungariar-alemaniar-estatubatuar fisikaria eta asmatzailea (j. 1898).
- 1965 – Louis Hjelmslev, daniar hizkuntzalaria (j. 1899).
- 1966 – Wäinö Aaltonen, finlandiar artista eta eskultorea (j. 1894).
- 1967 – Claude Rains, ingeles-estatubatuar antzerki eta zinemako aktorea (j. 1889).
- 1971 –
- Marcel Dupré, frantziar organo-jotzaile eta musikagilea (j. 1886).
- Casimiro Morcillo, espainiar artzapezpikua, Bilboko elizbarrutiko lehendabiziko apezpikua (j. 1904).
- 1977 – Claire Goll, alemaniar-frantziar kazetaria eta idazlea, Europako abangoardiako munduaren ordezkaria (j. 1890).
- 1990 – José Solís, espainiar politikaria (j. 1915).
- 1992 –
- Karl Carstens, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (j. 1914).
- Antoni Zygmund, poloniar-estatubatuar matematikaria (j. 1900).
- 1993 – Sun Ra, estatubatuar musikagilea eta piano-jotzailea (j. 1914).
- 1994 –
- Marcel Bich, frantziar enpresa-gizona, Bic Cristal bolalumaren sortzailea (j. 1914).
- Juan Carlos Onetti, uruguaiar idazlea (j. 1909).
- 2002 – John B. Keane, irlandar eleberrigile, saiakeragile eta antzerkigilea (j. 1928).
- 2006 – Shohei Imamura, japoniar zinegilea (j. 1926).
- 2007 – Birgit Dalland, norvegiar politikaria (j. 1907).
- 2008 – Boris Shakhlin, ukrainar gimnasta (j. 1932).
- 2009 –
- Luís Cabral, Ginea Bissauko lehenbiziko presidentea (j. 1931).
- Ephraim Katzir, Israelgo 4. presidentea (j. 1916).
- Yaffar al Numeiry, Sudango presidentea (j. 1930).
- 2011 – Rosalyn Yalow, estatubatuar fisikaria, 1977ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1921).
- 2012 – Andrew Fielding Huxley, britainiar biofisikaria, 1963ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1917).
- 2019 – Patricia Bath, estatubatuar oftalmologoa, asmatzailea, humanista eta akademikoa, kataratak laser bidez tratatzen aitzindaria (j. 1942).
- 2020 –
- Yawovi Agboyibo, Togoko lehen ministroa (j. 1943).
- Mady Mesplé, frantziar opera-abeslaria, sopranoa (j. 1931).
- Bobby Morrow, estatubatuar atleta, 1950eko hamarkadako esprinter nagusia (j. 1935).
- 2021 – Jason Dupasquier, suitzar motoziklista (j. 2001).
- 2022 – Boris Pahor, esloveniar idazlea (j. 1913).
- 2024 –
- Nora Cortiñas, gizarte psikologoa eta Argentinako giza eskubideen defentsaren aldeko militantea, Maiatzaren Plazako Amen sortzaileetako bat (j. 1930).
- Joana Maria Escartín Bisbal, espainiar historialari eta irakaslea (j. 1968).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Erlantz eta Ferran.
Kanpo estekak
aldatu